{"id":2774,"date":"2015-07-22T08:36:45","date_gmt":"2015-07-22T06:36:45","guid":{"rendered":"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/?p=2774"},"modified":"2025-02-04T14:49:34","modified_gmt":"2025-02-04T13:49:34","slug":"sektore-teknologikoan-ekitera-bazoaz-5-blog-hauek-jarraitu-beharko-zenituzke","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/sektore-teknologikoan-ekitera-bazoaz-5-blog-hauek-jarraitu-beharko-zenituzke\/","title":{"rendered":"Sektore teknologikoan ekitera bazoaz, 5 blog hauek jarraitu beharko zenituzke"},"content":{"rendered":"<p><strong><em>Ekiteko asmoa baduzu, Gaztenpresan lagun diezazukegu.<\/em><\/strong> <strong><em>Doako 900 101 143 telefono-zenbakira dei diezagukezu<\/em><\/strong><\/p>\n<p>Internet oso biblioteka zabala da eta egunero ikas dezakegu zerbait. Aurkikuntza-prozesu horretan, blogosferak leku nabarmena betetzen du. Dena den, eskura dugun informazio kantitatea oso handia da eta, batzuetan, gainezka edo galduta sentitu gaitezke. Horregatik, post honetan teknologiaren esparruko blog-aukeraketa txiki bat prestatu dizuegu.<\/p>\n<p>Blog hauek beste ikuspegi bat eskaintzen dutela uste dugu eta horrexegatik gomendatu nahi dizkizuegu, ikuspegi hori oso lagungarria izan baitaiteke zure ideia ekintzaileari buruzko funtsezko alderdiak zalantzan jartzeko. Eta jakina, ahalik eta gehien irakurtzea eta, pixkanaka, zure irizpide propioa eraikitzea gomendatzen dizugu. <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\">Gaztenpresan<\/a>, zure negozioaren fase guztietan laguntzeaz gain, boluntariotzan oinarritutako <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/es\/apoyamos-tu-negocio-2\/mentoring\/\">mentoring programa<\/a> jarri dugu martxan. Programa horrek harremanetan jartzen ditu esperientzia duten eta negozioen inguruko ezagutzak dituzten pertsonak eta esparru horretan hasi berri diren pertsonak.<\/p>\n<p>Eta orain bai, hona hemen guk gomendaturiko blogak!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.error500.net\/\"><strong>Antonio Ortiz &#8211; Error 500<\/strong><\/a><\/p>\n<p>Antonio Ortiz 2003an hasi zen blog pertsonal hau idazten. Eskarmentu handiko profesionala da, zalantzarik gabe, eta gertatzen den guztiaren berri izateko blog bakar bat aukeratu beharko bagenu, honako hau aukeratuko genuke. Autorea Weblogs SL taldearen fundatzaileetako bat da, <a href=\"http:\/\/www.xataka.com\/\">Xataka<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.genbeta.com\/\">Genbeta<\/a> edo <a href=\"http:\/\/www.applesfera.com\/\">Applesfera<\/a> blog ezagunak barne hartzen dituen blog-sarea. Bere Error 500 blogean Interneteko azken joerak eta teknologia berriek gizartean duten inpaktua aztertzen ditu. Post horiez gain, <a href=\"http:\/\/www.error500.net\/tag\/causas-y-azares\/\">Causas y azares<\/a> izeneko sekzioa bereziki interesgarria da. Bertan, hainbat iturritako post eta irakurgai interesgarrien aukeraketa bat gaineratzen du (ia) astero. Ezinbestekoa da egunean egoteko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/dondeestaavinashcuandoselenecesita.com\/\"><strong>Gemma Mu\u00f1oz &#8211; \u00bfD\u00f3nde est\u00e1 Avinash cuando se le necesita?<\/strong><\/a><\/p>\n<p>Izenburu berezi horren atzean Gemma Mu\u00f1oz dugu, web orrien azterketan Espainiako aditu garrantzitsuenetako bat. 2012an, <a href=\"http:\/\/www.lastop100.com\/\">100 Emakume Liderren<\/a> artean aukeratu zuten Espainian, Emakume Ekintzaile eta Berritzaileen kategorian. Bere blogean, analitikaren munduari buruzko hausnarketak eta kasu praktikoak aurki ditzakegu, eta datu horiek bezero gehiago lortzeko nola erabili ikas dezakegu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.transformaciondigital.com\/\"><strong>Gonzalo Martin &#8211; Transformaci\u00f3n digital<\/strong><\/a><\/p>\n<p>Gonzalo Mart\u00edn Espainiako <a href=\"http:\/\/www.arenasgroup.com\/\">Arenas Entertainment<\/a> taldearen lehendakariordea da (Estatu Batuetako merkatu hispaniarreko zine eta telebistarako marketinaren liderra), baita <a href=\"http:\/\/www.territoriocreativo.es\/\">Territorio Creativo<\/a> enpresako zuzendaria eta kidea ere. Gutxik bezala ezagutzen du ikus-entzunezko sektorearen errealitatea eta sektore horrek Internetera egin duen migrazioa. Oharren bilduma gisa definitzen du bere &#8220;Transformaci\u00f3n digital&#8221; blog pertsonala. Ohar labur nahiz luze horiek behar bezala adierazten dute erakundeek nola aldatzen dituzten beren prozesuak ekonomiaren, gizartearen eta bizitzaren digitalizazioaren eraginez. Blog horretan, datuen erabilerari, negozio-ereduei eta birtualizazioari buruzko artikuluak aurki ditzakegu, hausnarketarako bidea irekiz.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.madridgeekgirls.es\"><strong>Madrid Geek Girls<\/strong><\/a><\/p>\n<p>Pentsa leku bakar batean Sanitas, Alsa, Toprural edo Rentalia enpresen analitikaz eta marketinaz arduratzen diren pertsonak aurkitzen dituzula. Bada, leku hori benetakoa da: Madrid Geek Girls emakume taldearen hileroko bilerak. Horien artean, arestian aipatu dugun Gemma Mu\u00f1oz andreaz gain, Ana Soplon (Sanitaseko Web Analitikaren arduraduna) edo Zaida Santiago (Rentalia.com web orriaren Online Marketinaren arduraduna) profesionalak aurki ditzakegu. Blog horretan, publizitate eta negozio-ereduen arloetako azken joerez hitz egiten digute, <a href=\"http:\/\/www.madridgeekgirls.es\/que-es-el-rtb-pinceladas-basicas-del-real-time-bidding\/\">denbora errealeko eskaintzez<\/a>, adibidez.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.versvs.net\/\"><strong>Jos\u00e9 Alc\u00e1ntara &#8211; Versvs<\/strong><\/a><\/p>\n<p>Jos\u00e9 Alc\u00e1ntara laser kimikan doktorea eta sareen analisi eta adimenean aholkulari aditua da. <a href=\"http:\/\/www.versvs.net\/la-sociedad-de-control\">La sociedad de control<\/a> (El Cobre, 2008) eta <a href=\"http:\/\/www.versvs.net\/la-neutralidad-de-la-red\">La neutralidad de la Red<\/a> (El Arte de las Cosas, 2010) liburuen egilea da. Bere blogean, aldaketa teknologikoek eta teknologia digitalek gure bizitzen garapenean eragiten dituzten ondorioei buruzko hausnarketa egiten du, berak azpimarratzen duen moduan, horiek pribatutasuna eta askatasunak ulertzeko gure modua aldatzeaz gain, garapenerako aukera berriak irekitzen baitituzte. Blog horretatik haren espiritu kritikoa da gehien gustatzen zaiguna. Horren adibidea da \u201c<a href=\"http:\/\/www.versvs.net\/como-mistica-lugar-gestion-empresa\/\">C\u00f3mo la m\u00edstica encontr\u00f3 su lugar en la gesti\u00f3n de la empresa<\/a>\u201d izeneko bere azken postetako bat.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Bonus track:<\/strong> <a href=\"http:\/\/us2.campaign-archive2.com\/home\/?u=374c664073e1a1fa3deca53b4&amp;id=e67967d43f\"><strong>David Bonilla &#8211; Newsletter de Bonillaware<\/strong><\/a><\/p>\n<p>Ez da blog bat, baina gehigarri gisa, Bonillawareren newsletterra jarraitzea gomendatzen dizuegu. Horren bitartez, David Bonillak \u2013\u201chitz egiteaz nekatu den eta gauzak egiten hasi den\u201d pertsona gisa definitzen du bere burua\u2013 artikulu interesgarri bat helarazten digu, astero, gure postontzira. Artikulu horietan denetik aipatzen digu, <a href=\"http:\/\/us2.campaign-archive2.com\/?u=374c664073e1a1fa3deca53b4&amp;id=04ac86963a\">Runnics enpresan ekintzaile gisa izan duen esperientzia<\/a> eta <u>software-patenteek nola eragin diezaguketen<\/u>, esaterako.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ekiteko asmoa baduzu, Gaztenpresan lagun diezazukegu. Doako 900 101 143 telefono-zenbakira dei diezagukezu Internet oso biblioteka zabala da eta egunero ikas dezakegu zerbait. Aurkikuntza-prozesu horretan, blogosferak leku nabarmena betetzen du. Dena den, eskura dugun informazio kantitatea oso handia da eta, batzuetan, gainezka edo galduta sentitu gaitezke. Horregatik, post honetan teknologiaren esparruko blog-aukeraketa txiki bat prestatu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":2773,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2480,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1125,1120,1347,1456,1081],"class_list":["post-2774","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gaztenpresa-komunitatea","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2774","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2774"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2774\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2774"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2774"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2774"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=2774"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}