{"id":27381,"date":"2022-01-24T12:34:01","date_gmt":"2022-01-24T11:34:01","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=27381"},"modified":"2025-01-27T16:11:37","modified_gmt":"2025-01-27T15:11:37","slug":"nola-identifika-eta-sor-dezaket-nire-negozioaren-helburua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/nola-identifika-eta-sor-dezaket-nire-negozioaren-helburua\/","title":{"rendered":"Nola identifika eta sor dezaket nire negozioaren helburua?"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekitea\/?utm_source=blog&#038;utm_medium=interno&#038;utm_campaign=gaztenpresa_como_emprender&#038;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Ekitea<\/a> dirua irabaztea baino askoz gehiago da: ekimena, pasioa, ilusioa, ahalegina, sakrifikatzeko gaitasuna, erresilientzia\u2026 eta beste ezaugarri osagarri pila bat. Ekintzaile batek <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/nola-jarri-martxan-proiektu-ekintzaile-bat\/?utm_source=blog&#038;utm_medium=interno&#038;utm_campaign=gaztenpresa_como_poner_en_marcha_proyecto_emprendedor&#038;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">proiektu berri bat nola martxan jarri<\/a> aztertzen duenean, helburu bat izan behar du, proiektu hori bizimodua ateratzeko tresna hutsa baino zerbait gehiago bihurtuko duen motibazio jakin bat.<\/p>\n<h2><strong>Helburua eta urrezko zirkulua<\/strong><\/h2>\n<p>Eta <strong>zer da zehazki helburua? <\/strong>Galdetuko diozu zeure buruari. Euskaltzaindiak honako definizio hau ematen digu: <em>\u00abLortu edo egin <strong>nahi<\/strong> den gauza<strong>, nahita <\/strong>bilatzen dena\u00bb<\/em>. Hortaz, definizioan horrenbeste azpimarratu dugun \u00abnahi\u00bb hori aplikatzeko modurik egokiena nabarmenduko dugu hurrengo lerroetan.<\/p>\n<p>Kontzeptu hori azaltzeko, ez dago Simon Sinek baino hoberik. Idazle eta motibatzaile ingeles horrek lidergo inspiratzailearen eredu sinple baina boteretsu bat diseinatu zuen. Eredu horretan, dena oinarritzen da berak \u00aburrezko zirkulua\u00bb deritzonean eta galdera honetan: \u00abzergatik\u00bb. Ez al diozu inoiz galdetu zure buruari pertsona eta erakunde batzuek zergatik inspiratzen gaituzten eta beste batzuek ez? Sinekek bere aurkikuntza ezagutarazi zuen, eta, haren bidez, erabat aldatu zuen munduari buruzko bere ikuspegia, baita bere jardunbidea ere. Haren teoriaren arabera, munduko lider eta erakunde inspiratzaile garrantzitsu guztiek \u00beApple, Martin Luther King eta Wright anaiak, besteak beste\u00be modu berean pentsatzen eta jarduten dute eta modu berean komunikatzen dira, gainerako guztiena ez bezalako modu batean, hain zuzen.\u00a0Aurkikuntza hori egin ondoren, patroia kodetu eta \u00ab<a href=\"https:\/\/www.ted.com\/talks\/simon_sinek_how_great_leaders_inspire_action?language=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">urrezko zirkulua<\/a>\u00bb deitu zion.<\/p>\n<p>Erakundeen %\u00a0100ek badakite <strong>zer egiten duten<\/strong>. &gt;Batzuek badakite <strong>nola egiten duten <\/strong>(<strong>balio-proposamena<\/strong> esaten dioguna); baina oso gutxik dakite <strong>zergatik <\/strong>egiten duten.<\/p>\n<p>\u00abZergatik egiten dute erakundeek egiten dutena?\u00bb galderaren erantzuna da, hain zuzen ere, helburua. Gaur egun <em>spoilerrak <\/em>oso modan daudenez, spoiler bat egingo dugu: ez da dirua irabaztea. Hori emaitza da beti, baina ez arrazoia. Jarraian azalduko dizugu zein den.<\/p>\n<h2><strong>Nola aplikatu helburua negozioetan<\/strong><\/h2>\n<p>Helburua horren elementu garrantzitsua bada, nola aplikatu ekintzailetzaren unibertsoan? Zertarako balio dezake?<\/p>\n<p>Ekintzaile gisa, zure <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekitea\/negozio-ideia\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_idea_negocio&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">negozio-ideiaren<\/a> azterketa egin beharko zenuke: Zer betebehar du?\u00a0Zergatik existitu beharko luke edo existitu behar du?\u00a0Zein da haren izateko arrazoia eta zergatik axola beharko litzaioke zure xede-publikoari edo edonori? Galdera horien erantzunek osatzen dute helburua, eta horiek izan behar dute zure <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekitea\/ezagutarazi-zeure-ideia\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_comunica_tu_idea&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">ideiaren edo proiektuaren komunikazioa<\/a> eraikitzeko oinarria.<\/p>\n<p>Horregatik, Simon Sinekek azaltzen duen moduan, komunikazioa barrutik kanpora egin behar da.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-27382 size-full\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/Propo\u0301sito-negocio-eus.png\" alt=\"Propo\u0301sito-negocio-eus\" width=\"1000\" height=\"610\" srcset=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/Propo\u0301sito-negocio-eus.png 1000w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/Propo\u0301sito-negocio-eus-300x183.png 300w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/Propo\u0301sito-negocio-eus-768x468.png 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1000px) 100vw, 1000px\" \/><\/p>\n<p>Teoria hori biologiaren printzipioetan oinarrituta dago.\u00a0Giza garunaren zeharkako ebakidurari so eginez gero, hiru osagai nagusitan banatuta dagoela ikusiko dugu, eta osagai horiek bat datoz ezin hobeto urrezko zirkuluarekin.<\/p>\n<ul>\n<li>Gure neokortexa \u00abzer\u00bb mailari dagokio, eta gure pentsamendu arrazional, analitiko eta linguistiko guztien erantzule da.<\/li>\n<li>Erdiko sekzioek gure garun linbikoa osatzen dute, eta hori arduratzen da sentimenduez, hala nola konfiantzaz eta leialtasunaz. Bera da, halaber, giza portaera ororen eta erabakiak hartzearen erantzule, baina ez du hizkuntzarako inolako gaitasunik.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Beste hitz batzuetan, <strong><u>kanpotik barrura<\/u><\/strong> komunikatzen garenean, gure publikoak informazio konplexu asko uler dezake, hala nola ezaugarriak, onurak edo zifrak, baina horrek ez dio jokabiderik eragingo, eta ez da oso inspiratzailea.\u00a0<strong><u>Barrutik kanpora<\/u><\/strong> komunikatzen garenean, berriz, portaera eta erabakiak kontrolatzen dituen garuneko zatiarekin hitz egiten dugu zuzenean, eta, beraz, entzuleek egunerokotasunean esaten eta egiten dutenarekin aldera dezakete, euren sinesmenekin, alegia; eta askoz errazagoa izango da ekintza bat eragitea.<\/p>\n<p>Jar dezagun adibide argi bat: enpresa bat duzu eta hautaketa-prozesu bat abiarazi duzu. Helburua ez da lana behar duten pertsonak kontratatzea, zuk sinesten duzun horretan sinesten duten pertsonak kontratatzea baizik. Lan egin dezaketelako bakarrik kontratatzen badituzu langileak, orduan diruagatik lan egingo dute. Zure sinesmen berberak dituzten pertsonak kontratatzen badituzu, berriz, beren odola, izerdia eta malkoak jarrita lan egingo dute.<\/p>\n<p><strong>Negozio-helburu bat izatearen abantaila<\/strong><\/p>\n<p>Negozioaren ikuspegitik, <em>leit motiv<\/em> hori duten enpresek hobeto egiten diete aurre egoera korapilatsuei, eta erresilientzia-gaitasun handiagoa dute. Ekintzailetza mundu liluragarria da, bai, baina baita erronkaz betea ere, eta zailtasun-garaietan, helburuak ematen duen motibazio gehigarri horrek palanka eragile gisa jardun dezake arazo jakin batzuei aurre egiteko orduan.<\/p>\n<p>Kontsumitzailearen ikuspuntutik, marka batekin konektatzen duten eta harekin harreman emozional bat duten pertsonak leialagoak dira, eta horrek handitu egiten ditu salmentak: <a href=\"https:\/\/www.capgemini.com\/es-es\/news\/crear-un-vinculo-emocional-entre-la-marca-y-el-cliente-puede-aumentar-la-facturacion-del-sector-retail-hasta-un-5\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Capgeminik egindako azterketa baten<\/a> arabera, <em>\u00ab<\/em><em>Espainia laugarren postuan dago kontsumitzaileek lotura emozional gehien duten herrialdeen sailkapenean, eta hala ziurtatzen du inkestatuen %\u00a051k\u00bb.<\/em><\/p>\n<p>Oro har, amets edo desioak ekintzailetzarekin uztartzearen emaitza da helburua; haren bidez, nolabaiteko inpaktua eragin dezakezu gizartean, eta zuk bezala pentsatzen duten pertsonak erakar ditzakezu. Zure negozio berriaren errentagarritasuna handitzeko laguntza behar baduzu, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_home&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresan<\/a> izango gaituzu, aukera guztiak aztertzen laguntzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ekitea dirua irabaztea baino askoz gehiago da: ekimena, pasioa, ilusioa, ahalegina, sakrifikatzeko gaitasuna, erresilientzia\u2026 eta beste ezaugarri osagarri pila bat. Ekintzaile batek proiektu berri bat nola martxan jarri aztertzen duenean, helburu bat izan behar du, proiektu hori bizimodua ateratzeko tresna hutsa baino zerbait gehiago bihurtuko duen motibazio jakin bat. Helburua eta urrezko zirkulua Eta zer [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":27386,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2263,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1125,1996,1120,1926,1461,1137,1146,1300],"class_list":["post-27381","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-como-iniciar-mi-negocio","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27381","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27381"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27381\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27386"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27381"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27381"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27381"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=27381"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}