{"id":2697,"date":"2015-06-03T13:58:24","date_gmt":"2015-06-03T11:58:24","guid":{"rendered":"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/?p=2697"},"modified":"2025-02-04T14:51:02","modified_gmt":"2025-02-04T13:51:02","slug":"komunikazio-positiboa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/komunikazio-positiboa\/","title":{"rendered":"Komunikazio positiboa"},"content":{"rendered":"<p><strong>\u201c5 segundo dituzu imajinatzeko. Ez baduzu lortzen ezer imajinatzerik, agian telebista gutxiago ikusi beharko zenuke\u201d<\/strong>. \u201c<a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/La_Bola_de_Cristal\">La bola de cristal<\/a>\u201d telebista-saioko aipamen ezagun hori parafraseatuz, jarduera bati ekiten dionari honako hau esan diezaiokegu: \u201c60 segundo dituzu zure ideia azaltzeko, ez baduzu azaltzerik lortzen, agian, zure negozioa birpentsatu beharko zenuke\u201d. 60 segundoko aurkezpen hori zure negozioari buruzko komunikazio eragingarriaren eta positiboaren osagaietako bat da, eta \u201celevator pitch\u201d izena du (literalki \u201cigogailuko berbaldia\u201d). Oinarrian, honako galdera honi erantzuten dio: \u201cnola azalduko zenioke zure ideia inbertitzaile edo bezero bati igogailuan elkartuz gero?\u201d.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Baina, zer da komunikazio positiboa?<\/strong> Kontua ez da zure produktuari edo zerbitzuari buruz gauza politak esatea. Alderantziz, zure etorkizuneko bezeroarengan edo inbertitzailearengan itxaropena, ilusioa edo nahia piztea da gakoa. Zergatik da garrantzitsua pertsona horrentzat zuk eskaintzen duzuna? Zein arazo konponduko dizkio? Zer da eskaintzen duzuna, berarentzat onuragarria izango dena?<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Funtsezko alderdi horiek zehaztu ondoren zure ideia eraginkortasunez komunikatzetik gertuago egongo zara, baina, gainera, \u201czer\u201d horrez gain \u201cnola\u201d ere argi izan behar duzu. <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/eu\/\">Gaztenpresako<\/a> kideok ekintzaileen ondoan gaude, ondo dakigu nola azaltzen duzuen zuen negozioa eta azkar antzematen ditugu ideia baten alderdi sendoak eta ahulak. Ikusten dugunez, sarritan, ideia oso ona izan arren argitasunez azaltzen ez bada indarra galtzen du. Horregatik, zure jardueraren berri komunikatzeko prozesuan lagun zaitzakegu, ezinbestekoa baita <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/finkatzea\/\">zure negozioa finkatzeko<\/a>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3><strong>Positiboki komunikatzeko aholkuak<\/strong><\/h3>\n<p>Ondoren, hizkera positiboari buruzko jarraibide batzuk eskainiko dizkizugu, zure produktua edo zerbitzua aurkezteko eta hornitzaileekiko edo zure lantaldeko kideekiko harremanetarako lagungarri izango zaizkizulakoan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Esateko zerbait izatea:<\/strong> Agerikoa dirudien arren, komunikatzeko orduan garrantzitsuena komunikatzeko zerbait izatea da. Argi al dugu gure negozio-ideia? Azaltzeko beste landuta al dago? Ondo lantzea komeni da, forma emateko idaztea, gure inguruko konfiantzazko lagunei kontatzea, ozen hitz egitean zer itxura hartzen diogun ikustea\u2026 Gu zalantzaz beteta bagaude ezingo diogu eskatu inbertitzaileari zalantzarik ez izateko. Eta geure ideian denbora eta lana inbertitu ez baditugu, nola eskatuko diogu inori dirua edo konfiantza inbertitzeko?<\/li>\n<li><strong>Hitz egin ahalik eta argien:<\/strong> Askotan uste dugu hizkera sofistikatuagoa edo teknikoagoa erabiltzea berez hobea dela, baina beti ez da horrela izaten. Giroa informala bada edo gurekin daudenek ez badituzte gure negozioaren xehetasunak ezagutzen, gure jarduera modu errazean eta argian azaltzeko gai izan behar gara. Hiztegia solaskidearen arabera egokitzen badugu konfiantza izango du azaltzen ari garen horretan, ulertzen duela sentitu eta errazago barneratuko baitu. Schopenhauerrek zioen ez dagoela ezer errazagorik ulertezina izatea baino. Aurkakoa egitea dagokigu.<\/li>\n<li><strong>Erabili esaldi laburrak:<\/strong> Esaldi luzeak zailago barneratzen ditu entzuleak, eta guk ere haria gal dezakegu. Hobe da esaldi laburrak erabiltzea eta bukaeran argibiderik ez eranstea. Halaber, garrantzitsua da entzuleari hitz egiten uztea eta edozein zalantza badu modu argian erantzutea. Ez badugu erantzunik hobe da zintzo jokatzea eta konponbideak aztertzen ari garela onartzea, hobetu beharreko alderdia adierazi izana eskertzea, etab.<\/li>\n<li><strong>Entzutea:<\/strong> Entzuten jakitea ez da besterik gabe isilik egotea. Gure solaskideak eskertuko du gure interesa adierazten badiogu, galderak eta iritziak sustatzen baditugu eta baita desadostasunak onartzen baditugu ere.<\/li>\n<li><strong>Erantzukizunak onartzea:<\/strong> Ideiak komunikatzean ohikoa izaten da, konturatu gabe, ekintzaren indarra gugandik kanpoko gauzetan jartzea: ez da gauza bera \u201cez dut denborarik\u201d esatea eta \u201cbeste gauza batzuei emango diet lehentasuna\u201d esatea. Era berean, ez da gauza bera \u201cinork ez du onartzen produktu hau oso berritzailea denik\u201d esatea eta \u201cezin dut lortu produktu hau berritzailetzat har dezaten\u201d adieraztea. Horrelako adierazpenak antzeman eta beste batzuekin ordezkatzen baditugu, geure egingo ditugu ekintza batzuk eta hori lagungarri izango zaigu konponbidea bideratzeko. Norbere erantzukizuna onartzeak eta autokritikarako gaitasunak konfiantza sorrarazten dute, beste ezerk baino neurri handiagoan.<\/li>\n<li><strong>Labur mintzatzea:<\/strong> Bukatzeko, produktu edo zerbitzu bat aurkezteko orduan, hobe da solaskidea gehiago jakiteko gogoarekin gelditzea eta galderak egitea, lehen elkarrizketan ezaugarri guztien berri eman eta gehiegi hitz egitea baino. Atsotitzak dioenez: \u201cBerbarik onena laburrena\u201d.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em><strong>Negozio-ideiaren bat baduzu, Gaztenpresan lagun zaitzakegu.<\/strong><strong> Deitu 900 101 143 doako telefonora edo idatz iezaguzu info@gaztenpresa.org helbide elektronikora.<\/strong><\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201c5 segundo dituzu imajinatzeko. Ez baduzu lortzen ezer imajinatzerik, agian telebista gutxiago ikusi beharko zenuke\u201d. \u201cLa bola de cristal\u201d telebista-saioko aipamen ezagun hori parafraseatuz, jarduera bati ekiten dionari honako hau esan diezaiokegu: \u201c60 segundo dituzu zure ideia azaltzeko, ez baduzu azaltzerik lortzen, agian, zure negozioa birpentsatu beharko zenuke\u201d. 60 segundoko aurkezpen hori zure negozioari buruzko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":2696,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2480,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-2697","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gaztenpresa-komunitatea","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2697","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2697"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2697\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2697"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2697"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2697"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=2697"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}