{"id":25430,"date":"2021-10-21T16:13:01","date_gmt":"2021-10-21T14:13:01","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=25430"},"modified":"2021-10-26T16:59:46","modified_gmt":"2021-10-26T14:59:46","slug":"zerbitzuak-emateko-kontratuaren-gakoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/zerbitzuak-emateko-kontratuaren-gakoak\/","title":{"rendered":"Zerbitzuak emateko kontratuaren gakoak"},"content":{"rendered":"<p>Kostata, baina iritsi zara. Neuronak astindu dituzu, zehatz-mehatz prestatu duzu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/negozio-plan-on-baten-gakoak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_plan_negocio&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">negozio-plana<\/a>, eta orain pauso erabakigarria eman behar duzu: ideia hori ahalik eta ondoen gauzatzea. Jakina, inoiz ez zara arrisku guztietatik libre egongo, baina ahalik eta gutxien arriskatzea da helburua. Zure beharren araberako kontratuak egitea da horretarako gakoetako bat.<\/p>\n<p>Hasi berritan, <strong><em>partner <\/em><\/strong><strong>edo lankide<\/strong><strong>ekin negoziatu beharko duzu, eta harremanak finkatu,<\/strong> landu nahi dituzun arlo guztien inguruan ezagutza handirik ez baduzu behintzat. Programazioa, diseinua, argazkiak, kontabilitatea eta beste esparru askotako zerbitzuak behar izaten dira. Aliantza horiek finkatzeko moduak berebiziko garrantzia izango du zure <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/nola-jarri-martxan-proiektu-ekintzaile-bat\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_como_poner_en_marcha_proyecto_emprendedor&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">negozioaren sorreran<\/a>.<\/p>\n<p>Gure artikuluak irakurri badituzu jakingo duzu zenbait kontratu-mota daudela; baina, gaurkoan, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/zer-da-eta-zertan-datza-zerbitzuak-emateko-kontratu-bat\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_que_es_contrato_servicios&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>zerbitzuak emateko kontratuen<\/strong><\/a><strong> inguruko<\/strong> <strong>gakoak<\/strong> azalduko dizkizugu, ekintzailetza-kasuetan horrelako kontratuak baitira egokienak.<\/p>\n<h3><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-25552 size-full\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/GZT_INF_147_Contrato_prestacio\u0301n_serviciosEUS.png\" alt=\"\" width=\"1000\" height=\"700\" srcset=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/GZT_INF_147_Contrato_prestacio\u0301n_serviciosEUS.png 1000w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/GZT_INF_147_Contrato_prestacio\u0301n_serviciosEUS-300x210.png 300w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/GZT_INF_147_Contrato_prestacio\u0301n_serviciosEUS-768x538.png 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1000px) 100vw, 1000px\" \/><\/h3>\n<h3><strong>Merkataritza-izaera eta idazketa librea<\/strong><\/h3>\n<p>Zerbitzuak emateko kontratuak merkataritzakoak izaten dira, eta <strong>lan-kontratuek baino aukera handiagoa ematen dute dokumentua nahieran zehazteko.<\/strong> Askotarikoak izan daitezke formaren aldetik, eta nahi bezain orokorrak edo zehatzak. Zergatik? Neurri handi batean, zerbitzuak emateko kontratuetan nahi beste klausula sartzeko aukera dagoelako.<\/p>\n<p>Edonola ere, kontratuari eman nahi diozun zehaztasun-maila alde batera utzita, <strong>badira klausula batzuk ekintzaile orok ezagutu behar<\/strong> <strong>dituenak,<\/strong> funtsezkoak baitira hitzarmena egoki gauza dadin. Aurrera begira <strong>legezko zailtasunak eta buruhausteak saihestea<\/strong> da helburua. Beraz, aztertu arretaz dokumentua. <a href=\"https:\/\/reaf.economistas.es\/modelos-contratos-prestacion-de-servicios\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Hemen duzu kontratu-eredu bat<\/a>, baina zehaztasun gehiago erants ditzakezu, egoki baderitzozu.<strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<h3><strong>Funtsezko alderdi batzuk <\/strong><\/h3>\n<ol>\n<li><strong>Zerbitzu profesionalak emateko kontratu bat ez da <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/zer-kontratu-mota-egin-zure-langileari\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_contrato_empleado&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">lan-kontratu<\/a> bat.<\/strong> Ez du harreman formalik ezartzen kontratista independentea den pertsonarekin. Harremana zehaztutako zerbitzuetara mugatuta dago, eta aldi baterako da.<\/li>\n<li><strong>Zehaztu argi eta garbi kontratuaren terminoak eta helburuak.<\/strong> Garrantzitsua da jaso nahi duzun zerbitzuaren xehetasunak egoki eta zehaztasunez adieraztea. Azalpena zenbat eta zehatzagoa izan, orduan eta aukera gehiago izango duzu zuk nahi duzun zerbitzua jasotzeko, eta babes handiagoa izango duzu agindutakoa betetzen ez bada.<\/li>\n<li><strong>Zehaztu ondo ordainketak egiteko modua.<\/strong> Funtsezkoak diren lau gauza hartu behar dituzu kontuan: konpentsatu beharreko zenbatekoa eta hori kalkulatzeko formula; ordainketen maiztasuna; kontratatutako profesionalak ordainketa jasotzeko bete behar dituen baldintzak, eta, egoera jakin batzuetan, ordaintzeari uko egiteko arrazoiak.<\/li>\n<li><strong>Nola ezarri kontratuaren iraupena.<\/strong> Bi modu daude: zerbitzua emateko data jakin batzuk zehaztea edo, bestela, kontratuaren bukaera proiektua burutzean edo helburu batzuk lortzean finkatzea. <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/marketin-estrategia-ulertzen-eta-zeurea-diseinatzen-lagunduko-dizuten-kontzeptuak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_estrategia_marketing&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Marketin-kanpaina<\/a> baten edo <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/web-funtzional-eta-erakargarri-bat-sortzeko-eman-behar-dituzun-urratsak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_dise%C3%B1o_web&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">web-diseinu<\/a> baten kasua litzateke, adibidez.<\/li>\n<li><strong>Ez ahaztu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ideia-babestu\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_propiedad_intelectual&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">jabetza intelektuala<\/a><\/strong>. Argi eta garbi zehaztu ezean, kontratista izango da berak egindako lan guztiaren titularra, zuzenbide aplikagarriaren arabera. Beraz, esate baterako, stocka kudeatzeko programaren garapena kontratatzeko asmoa baduzu, zehaztu argi eta garbi zu zeu izango zarela ordaindu duzun programa horren jabea.<\/li>\n<li><strong>Konfidentzialtasuna babestea.<\/strong> Zure datuetara sartzeko baimena eman behar baduzu, erants ezazu beti zure informazio pertsonala eta enpresa-sekretuak babesteko klausula.<\/li>\n<li><strong>Erantsi kontratua bertan behera uzteko baldintzak.<\/strong> Emandako zerbitzuak ez dituzu beti gustuko izango. Horregatik, baliagarria izango da kontratua bertan behera uzteko egoerak eta baldintzak adostea.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Ikusten duzunez, kontratu guztiak mamitsuak izaten dira, eta kontuz ibili beharra dago izenpetzen denarekin. Beraz, zalantzaren bat baduzu, adituren bati galdetzea gomendatzen dizugu, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/zer-izan-behar-du-kontuan-ekintzaileak-lege-aholkulari-batekin-lan-egitean\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_asesor_legal&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">abokatu bati edo aholkularitza-enpresa<\/a> bati. Era berean, Gaztenpresak eskaintzen dituen <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/networkingaren-eta-mentoretzaren-eremua\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_mentoring&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">mentoretza-programek<\/a> ere lagun zaitzakete.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kostata, baina iritsi zara. Neuronak astindu dituzu, zehatz-mehatz prestatu duzu negozio-plana, eta orain pauso erabakigarria eman behar duzu: ideia hori ahalik eta ondoen gauzatzea. Jakina, inoiz ez zara arrisku guztietatik libre egongo, baina ahalik eta gutxien arriskatzea da helburua. Zure beharren araberako kontratuak egitea da horretarako gakoetako bat. Hasi berritan, partner edo lankideekin negoziatu beharko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":25426,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2480,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1176,2006,1519,1974,1192,2007,1269,1523,1520],"class_list":["post-25430","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gaztenpresa-komunitatea","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25430","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25430"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25430\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25426"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25430"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25430"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25430"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=25430"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}