{"id":23235,"date":"2021-07-12T14:06:59","date_gmt":"2021-07-12T12:06:59","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=23235"},"modified":"2023-02-15T16:11:09","modified_gmt":"2023-02-15T15:11:09","slug":"zergatik-komeni-da-whatsapp-erabiltzea-bezeroak-artatzeko-eta-haiekin-komunikatzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/zergatik-komeni-da-whatsapp-erabiltzea-bezeroak-artatzeko-eta-haiekin-komunikatzeko\/","title":{"rendered":"Zergatik komeni da WhatsApp erabiltzea bezeroak artatzeko eta haiekin komunikatzeko?"},"content":{"rendered":"<p>Batez ere WhatsApp denok daukagun zerbait delako. Bueno, agian ez denok, baina bai gehienok. Mundu osoko bederatzigarren postuan dago Espainia <strong>WhatsApp aplikazioaren erabilerari<\/strong> dagokionez: <strong>30,5 milioi erabiltzaile,<\/strong> \u00ab<a href=\"https:\/\/ditrendia.es\/informe-mobile-2020\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Informe ditrendia: Mobile en Espa\u00f1a en el Mundo 2020<\/a>\u00bb txostenaren arabera (Ditrendia txostena: mugikorren erabilera Espainian eta munduan 2020an).<\/p>\n<p>Bestalde, <strong>bezeroekin zuzeneko harremana <\/strong>izateko aukera eskaintzen duen<strong> doako tresna<\/strong> da, algoritmo baten gorabeheren mende egon gabe, beste sare sozial batzuek ez bezala. Izan ere, WhatsApp xede komertzialerako erabiltzeko, lau baldintza hauek bakarrik bete behar dira:<\/p>\n<ol>\n<li>Telefono-zenbaki bat izatea.<\/li>\n<li>WhatsApp aplikazioa instalatuta edukitzea smartphonean.<\/li>\n<li><strong>Bezeroen berariazko baimena<\/strong> izatea baliabide horren bitartez haiekin harremanetan jartzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoari (DPBLODBLO) eta Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen Legeari (IGZL) jarraikiz.<\/li>\n<li>Bezeroei jakinaraztea <strong>agendan gorde behar dutela gure telefono-zenbakia,<\/strong> gure mezuak jasotzeko. Ez badute gordetzen, ezingo dituzte gure jakinarazpenak irakurri.<\/li>\n<\/ol>\n<h2><strong>WhatsApp Messenger vs. WhatsApp Business<\/strong><\/h2>\n<p>Ba al zenekien WhatsAppen bi aplikazio daudela? Bata <strong>WhatsApp Messenger <\/strong>da, hots, gehienok erabiltzen dugun bat-bateko mezularitza-aplikazioa; bestea, berriz, <strong>WhatsApp Business<\/strong> da, hau da, <strong>enpresentzat eta pertsona ekintzaileentzat berariaz prestatutako bertsioa.<\/strong> Beraz, ETE bat edo profesional autonomo bat baldin bazara, WhatsApp Business erabil dezakezu bezeroekin harremanetan jartzeko, baina ez nahitaez.<\/p>\n<p>Nolanahi ere, elkarren antzekoak dira bi aplikazio horien interfazea eta sistema eragilea, eta biek eskaintzen dituzte negozioetarako funtzionalitate baliagarriak; esate baterako, <strong>hedapen-zerrendak,<\/strong> aukera ematen digutenak gure <strong>bezeroen pribatutasuna zaintzeko<\/strong> eta, aldi berean, jende askori mezu bera bidaltzeko, baina bezero horiek elkar ikusi gabe.<\/p>\n<p>Halaber, Messenger bertsioak zein Business bertsioak aukera ematen dute <strong>WhatsApp Web tresnaren bidez ordenagailutik mezuak kudeatzeko,<\/strong> mezu garrantzitsuak gorde eta geroago begiratzeko, eta, elkarrizketak gordetze aldera, txatak esportatzeko.<\/p>\n<h2><strong>\u00abNola erabili <\/strong><strong>WhatsApp Business zure negozioan<\/strong><strong>\u00bb<\/strong><strong> web-mintegia<\/strong><\/h2>\n<p>Bi aplikazioen funtzionaltasun komun horiez gain, WhatsApp Businessen prestazio espezifikoek honetarako aukera ematen dute:<\/p>\n<ul>\n<li>WhatsApp Messengerren bidez baino zehatzago aurkezteko gure negozioa: deskribapen xeheagoa, ordutegiak, helbideak\u2026<\/li>\n<li>Gure produktuak eta zerbitzuak erakusteko.<\/li>\n<li>Erantzuteko mezuak automatizatzeko, geuk idatzi ezin ditugunerako.<\/li>\n<li>Erantzun bizkorrak sortzeko (ohiko galderei erantzuteko, esker-mezuak idazteko eta abarretarako da bereziki baliagarria funtzionaltasun hori).<\/li>\n<li>Gure kontaktuak sailkatzeko (bezeroak, hornitzaileak, banatzaileak, erosle berriak, VIP bezeroak eta abar). eta, hartara, mezu pertsonalizatuak bidaltzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Funtzionaltasun horiek guztiak erabiltzen ikasi nahi baduzu, zatoz <strong><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/cursos-emprender\/erabili-whatsapp-business-zure-negozioan\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_webinar_whatsapp_business&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">WhatsApp Businessi buruz egingo dugun web-mintegira<\/a>, \u00abGaztenpresaren astelehen digitalak\u00bb<\/strong> zikloaren barruan. WhatsApp Businessek negozioetarako dituen funtzionaltasun espezifiko guztiak azalduko ditu saio horretan <a href=\"https:\/\/notepierdasenlasredes.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">No te pierdas en las redes<\/a> marketin digitaleko agentziak.<\/p>\n<p><strong>Bezeroen baimena lortzeko<\/strong> ditugun aukerak ere jorratuko dira. Izan ere, baimen hori gabe ezin gara bezeroekin harremanetan jarri aplikazio horren bidez. Azkenik, zenbait gomendio eta aholku emango dira aplikazio horrekin bidal daitezkeen <strong>mezuez eta bidalketaren maiztasunaz,<\/strong> bezeroek spamtzat har ez gaitzaten.<\/p>\n<p>Zatoz saiora!<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/cursos-emprender\/erabili-whatsapp-business-zure-negozioan\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_webinar_whatsapp_business&amp;utm_content=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-22171\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus-300x113.jpg\" alt=\"\" width=\"200\" height=\"75\" srcset=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus-300x113.jpg 300w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus.jpg 400w\" sizes=\"auto, (max-width: 200px) 100vw, 200px\" \/><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Batez ere WhatsApp denok daukagun zerbait delako. Bueno, agian ez denok, baina bai gehienok. Mundu osoko bederatzigarren postuan dago Espainia WhatsApp aplikazioaren erabilerari dagokionez: 30,5 milioi erabiltzaile, \u00abInforme ditrendia: Mobile en Espa\u00f1a en el Mundo 2020\u00bb txostenaren arabera (Ditrendia txostena: mugikorren erabilera Espainian eta munduan 2020an). Bestalde, bezeroekin zuzeneko harremana izateko aukera eskaintzen duen doako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":23233,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1252,1925,1120,1238,1250,1137],"class_list":["post-23235","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23235","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23235"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23235\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23233"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23235"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23235"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23235"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=23235"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}