{"id":23166,"date":"2021-07-05T12:33:14","date_gmt":"2021-07-05T10:33:14","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=23166"},"modified":"2022-02-15T10:48:24","modified_gmt":"2022-02-15T09:48:24","slug":"interneten-saltzen-hasi-nahi-dut-nola-egingo-dut","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/interneten-saltzen-hasi-nahi-dut-nola-egingo-dut\/","title":{"rendered":"Interneten saltzen hasi nahi dut. Nola egingo dut?"},"content":{"rendered":"<p>Pandemia dela eta, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/zein-izan-daiteke-online-edo-e-commerce-denda-bat-sortzearen-prezioa\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_precio_tienda_online&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>onlineko denda <\/strong><\/a>bat martxan jartzea aztertu dute <strong>saltzaile txiki <\/strong>askok. Horrela, konfinamendu bat egongo balitz ere, bezeroei arreta ematen eta diru-sarrerak eskuratzen jarraituko lukete.<\/p>\n<p>Hala ere, <strong>onlineko salmentari <\/strong>ekin aurretik, kontu batzuk aztertu behar dira arreta handiz. Lehena eta garrantzitsuena honako hau da: argi izatea<strong> online saltzea beharrezkoa den gure negozioarentzat <\/strong>eta eremu birtualean lehiatzeko aukerarik dugun. Hori erabakita dugunean, hainbat gune izango ditugu aukeran gure produktuak Interneten bidez merkaturatzeko.<\/p>\n<p>Hain zuzen ere, bi aukera nagusi ditugu: gure onlineko denda propioa zabaltzea edo <strong>gure produktuak hirugarrenen saltoki elektronikoen bidez <\/strong>saltzea. Azken aukera hori eskaintzen digute <em>marketplace <\/em>deritzenek: Amazonek, Ebayk, La Casa del Librok (bere stocka ez ezik, beste liburu-saltzaile batzuena ere saltzen du), Fnac-ek, Etsyk eta abarrek. Era berean, administrazio publikoek babestutako ekimen batzuk sortu dira azken urtean, hala nola Eup!, Donostia Market Plaza (garatzeko bidean), Barakaldo Store edo Balmaseda Online. Norberaren onlineko orrialdearen eta saltoki-elkarte baten arteko beste aukera batzuk ere badaude; adibidez, <a href=\"https:\/\/www.laboralkutxa.com\/eu\/pro-negozioak-eta-profesionalak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">LABORAL Kutxak<\/a> sustatutako <a href=\"https:\/\/denda.eus\/laboralkutxa\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Denda.eus<\/a>.<\/p>\n<h4><strong>Zer abantaila dauzka norberaren onlineko denda izateak?<\/strong><\/h4>\n<p><strong>Gure gustuko erakusleiho birtuala <\/strong>sortzeko aukera izatea da abantaila nagusia (gure aurrekontuak ahalbidetzen duen neurrian, behintzat), inolako mugarik edo hirugarrenen inposaketarik gabe. Geure esku dago <em>ecommerce<\/em> edo saltoki elektronikoa sortzeko prozesuaren kontrola.<\/p>\n<h4><strong>Eta zer eragozpen dauzka?<\/strong><\/h4>\n<p>Bistakoa da onlineko denda bat martxan jartzeak dakartzan <strong>kostu eta erabaki guztiak <\/strong> geure gain hartu behar ditugula: domeinua, hostinga, SSL ziurtagiria, webgunea diseinatu eta garatzeko orduak, ordainketa-pasabideak eta abar.<\/p>\n<p>Era berean, <strong>webgunearen mantentze teknikoaz <\/strong>arduratu edo hura kontratatu egin beharko dugu, sor daitezkeen arazo guztiak konpontzeko: onlineko denda erortzea, bertsioak eguneratzea eta abar.<\/p>\n<p>Halaber, <strong>erabiltzaileak (trafikoa) gure webgunera erakartzeko marketina eta sustapena <\/strong>egin edo kontratatu beharko dugu.<\/p>\n<h4><strong>Zer onura dakartzate <em>marketplace-<\/em>ek?<\/strong><\/h4>\n<p>Merkataritza-zentro birtual horiek <strong>online saltzeko gune bat <\/strong>eskaintzen digute, <strong>guztiz bukatuta eta funtzionatzen hasteko prest. <\/strong> Hortaz, ez dugu aukeratu behar ez plataforma teknologikoa ez dendaren diseinua: dena eginda emango digute. Kasu askotan, gainera, ez dugu negoziatu behar ez hornitzaile logistikoekin ez ordainketa-pasabideekin: <em>marketplace-<\/em>ak eskainitako aukerak konfiguratu besterik ez dugu egin behar.<\/p>\n<p>Horrez gain, errazagoa izango da guretzat bezeroek gure erakusleiho birtuala ikustea; izan ere, erabiltzaileak ohituta daude horrelako <em>marketplace-<\/em>ak bisitatzen; alegia, gune horiek <strong>trafikoa dute, <\/strong>zerotik hasten den webgune batek ez bezala. Gainera, <strong>online erosteko konfiantzako guneak <\/strong>izaten dira.<\/p>\n<h4><strong>Eragozpenik al dute <em>marketplace<\/em>-ek?<\/strong><\/h4>\n<p>Bai, noski. Horrelakoetan, <strong>gure negozioaren markak disolbatzeko joera du <\/strong>horrenbesteko eskaintzaren barruan; gainera, salgai ditugun produktuek balio bereizgarri argirik ez badute, <strong>zaila izango da guretzat lehiakideen artean nabarmentzea.<\/strong><\/p>\n<p>Horrez gain, ezin izango ditugu plataforma teknologikoaren funtzionalitateak aldatu edo hobetu, <em>marketplace<\/em>-ak zehaztutakoak baitira.<\/p>\n<p>Azkenik, hau balioetsi behar dugu: <strong><em>marketplace<\/em>-ari<\/strong> <strong>ordaindu behar diogun hileko kuota edo salmenten ehunekoa <\/strong>egokia ote den berak eskaintzen dizkigun zerbitzuetarako. Arretaz aztertu behar dugu, era berean <strong>kuota edo ehuneko hori finkoa ala aldakorra den, <\/strong>eta, aldakorra bada, zer baldintzaren arabera aldatzen den, baita <strong>zer motatako zigor ekonomikoak <\/strong>ezar diezazkigukeen plataforma horrek, baldin eta berarekin hartutako konpromisoetako bat betetzen ez badugu; adibidez, produktu bat aurreikusitako epearen barruan entregatzen ez badugu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h2><strong>Web-mintegia: \u201cNola antolatu salmentetara bideratutako webgune bat\u201d<\/strong><\/h2>\n<p>Orduan, zer bide aukeratuko dut nire produktuak Interneten saltzeko?<\/p>\n<p>Galdera horrek ez du erantzun bakarra. Gai askoren mende dago, eta, horiek argitzen laguntzeko, web-mintegi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/cursos-emprender\/egin-salmentetara-bideratutako-webgune-bat-2\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_webinar_venta_online&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>\u201cNola antolatu salmentetara bideratutako webgune bat. Fokua: Denda.eus\u201d.<\/strong><\/a> <strong>Martxoaren 28an izango da, 15:30etik 17:00etara<\/strong>, <a href=\"https:\/\/notepierdasenlasredes.com\/\">No te pierdas en las redes<\/a> marketin digitaleko plataformarekin elkarlanean antolatua.<\/p>\n<p>Zoom plataformaren bidez egingo da saioa, eta, bertan, hauxe ikusiko dugu, besteak beste: <strong>gure negozioko zer elementuri erreparatu behar diogun <\/strong>Interneteko erakusleihoaren formatua aukeratzeko. Era berean, <em>ecommerce <\/em>bat martxan jartzeko merkatuan dauden <strong>irtenbide teknologiko nagusien <\/strong>errepasoa egingo dugu, aukera bat edo bestea noiz interesatzen zaigun aztertuz.<\/p>\n<p><strong>Gomendio batzuk emango dizkizuegu <\/strong>Interneteko negozioaren <strong>aurkezpena zaintzeko <\/strong>eta erabiltzaileak <strong>onlineko erosketa-esperientzia <\/strong>ona izan dezan lortzeko.<\/p>\n<p>Azkenik, <a href=\"https:\/\/denda.eus\/laboralkutxa\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Denda.eus<\/strong><\/a> plataformaren ezaugarriak azalduko dizkizuegu, <strong>euskal saltoki txikientzako onlineko salmentarako irtenbidea <\/strong>baita, <a href=\"https:\/\/www.laboralkutxa.com\/eu\/pro-negozioak-eta-profesionalak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>LABORAL Kutxak<\/strong><\/a> babestua.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/cursos-emprender\/egin-salmentetara-bideratutako-webgune-bat-2\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_webinar_venta_online&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-22171\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus-300x113.jpg\" alt=\"\" width=\"200\" height=\"75\" srcset=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus-300x113.jpg 300w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus.jpg 400w\" sizes=\"auto, (max-width: 200px) 100vw, 200px\" \/><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pandemia dela eta, onlineko denda bat martxan jartzea aztertu dute saltzaile txiki askok. Horrela, konfinamendu bat egongo balitz ere, bezeroei arreta ematen eta diru-sarrerak eskuratzen jarraituko lukete. Hala ere, onlineko salmentari ekin aurretik, kontu batzuk aztertu behar dira arreta handiz. Lehena eta garrantzitsuena honako hau da: argi izatea online saltzea beharrezkoa den gure negozioarentzat eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":23162,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2263,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1218,1137,1269,1922],"class_list":["post-23166","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-como-iniciar-mi-negocio","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23166","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23166"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23166\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23162"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23166"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23166"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23166"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=23166"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}