{"id":23089,"date":"2021-06-28T12:40:00","date_gmt":"2021-06-28T10:40:00","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=23089"},"modified":"2021-09-15T13:11:05","modified_gmt":"2021-09-15T11:11:05","slug":"nola-zaindu-zure-negozioaren-irudia-facebooken-eta-instagramen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/nola-zaindu-zure-negozioaren-irudia-facebooken-eta-instagramen\/","title":{"rendered":"Nola zaindu zure negozioaren irudia Facebooken eta Instagramen"},"content":{"rendered":"<p>Gaur egun, <strong>Espainian Facebook da, <\/strong>oraindik ere,<strong> sare sozialik ezagunena eta erabiltzaile gehien dituen bigarrena <\/strong>(WhatsApp da lehenengoa), <strong>IAB Spain <\/strong>elkarteak urtero egiten duen <strong>\u201c<\/strong><a href=\"https:\/\/iabspain.es\/estudio\/estudio-de-redes-sociales-2021\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Sare Sozialen Azterketaren (2021)<\/strong><\/a><strong>\u201d<\/strong> arabera. Txosten horretan adierazten denez, <strong>Instagram da azken urtean gehien hazi den sare sozialetako bat<\/strong>, bereziki emakumeen eta gazteenen artean, eta huraxe da <strong>erabilera-maiztasunik handiena duen bigarrena <\/strong>(lehenengoa WhatsApp da berriz ere).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Horregatik, ez da harritzekoa negozio bat martxan jarri nahi duen edozein ekintzailek bi sare sozial horietan egon nahi izatea. Hala ere, <strong>Facebooken eta\/edo Instagramen enpresa-profil <\/strong>bat ireki aurretik, profil hori \u201celikatu\u201d egin behar dela izan behar dugu kontuan, eta horretarako, <strong>denbora eta ahalegina inbertitu <\/strong>behar dira gure aldetik.<\/p>\n<p>Egia da, inbertitzeko nolabaiteko marjina badugu, zerbitzu hori agentzia espezializatu bati azpikontrata diezaiokegula, baina <strong>mikroETEak edo autonomoak bagara<\/strong>, seguruenik ez dugu izango zerbitzu hori kanporatzeko behar adina aurrekonturik, hasieran ez behintzat, eta <strong>guk geuk arduratu beharko dugu zeregin horretaz<\/strong>.<\/p>\n<p>Kasu horietan, <strong>Facebooken eta Instagramen irudi ona izatea <\/strong>da onena, sare sozial horietan gure enpresaren kontua bisitatzen duten pertsonek <strong>gure negozioaren inpresio onuragarria <\/strong>izan dezaten, <strong>konfiantza <\/strong>eman diezaieten eta gurekin harremanetan jartzeko edo gure produktu eta\/edo zerbitzu bat erosteko erabakian lagun diezaien.<\/p>\n<p>Estrategia hori da gomendagarriena Facebooken eta Instagramen egon behar dugula sentitzen badugu (gure lehiakide guztiak hor daudelako), baina, aldi berean, <strong>denbora asko eskaini ahal izango ez diegula badakigu<\/strong>.<\/p>\n<h2><strong>Eta nola lortzen da irudi ona Facebooken eta Instagramen? <\/strong><\/h2>\n<ul>\n<li>Lehenik eta behin, ziurtatu behar dugu <strong>gure enpresaren Facebookeko eta\/edo Instagrameko kontuko informazio guztiak <\/strong>\u2015izena, erabiltzailearen izena (@), profileko irudiak, deskribapena\/bio, helbidea, ordutegiak, harremanetarako datuak, goiburuak\u2026\u2015 <strong>behar bezala identifikatzen duela gure negozioa<\/strong>, beti <strong>eguneratuta <\/strong>dagoela eta gure markaren <strong>balioak <\/strong>islatzen dituela.<\/li>\n<li>Bestalde, <strong>astean 1-3 argitalpen egin behar ditugu<\/strong>; astean argitalpen bat baino gutxiago eginez gero, \u201carreta nahikorik ez duen\u201d profilaren irudia izango luke.<\/li>\n<li>Era berean, <strong>sare sozial horietan argitaratzen ditugun testu, irudi eta bideoen kalitatea zaindu <\/strong>behar dugu, eta gure marka-irudiaren estilo eta tonu bera izan dezaten saiatu beharko dugu. Horretarako, oso garrantzitsua da <strong>zer kontatuko dugun eta noiz kontatuko dugun planifikatzea<\/strong>. Horrela, aurrez prestatu ahal izango ditugu gure argitalpenak, eta ez dugu azken orduan inprobisatzen ibili beharrik izango. Gainera, zenbait tresnak \u2015<strong>Facebook Business Suite<\/strong>k, adibidez\u2015 <strong>gure Facebookeko eta Instagrameko argitalpenak programatzeko <\/strong>aukera ematen digute.<\/li>\n<li>Azkenik, erabiltzaileek gure argitalpenetan edo gure profilean egindako <strong>oharrei, zalantzei, kexei, balorazioei edo aipamenei <\/strong>arreta jarri beharko diegu, eta <strong>erantzuteko arrazoizko epe <\/strong>bat eman beharko dugu (gehienez 24-48 ordu astelehenetik ostiralera, eta 48-72 ordu asteburuan).<\/li>\n<\/ul>\n<p>Ekintza horiekin, gure sare sozialak \u201cbizirik\u201d mantentzea lortuko dugu, gure egunerokotasunean denbora gehiegi eskaini gabe.<\/p>\n<p>Hori bai, <strong>gure online presentzia areagotzeko Facebook eta Instagram <\/strong>erabili nahi ditugunean (gure jarraitzaileez haratago), edo kanal horiek <strong>gure negozioaren salmentak handitzeko <\/strong>erabili nahi ditugunean (erabiltzaileak gure webgunera edo gure negozio fisikora bideratuz), ekintza horiek ez dira nahikoak izango.<\/p>\n<p>Helburu horiei aurre egiteko, beste ekintza batzuk gauzatu beharko ditugu. <strong>Urriaren 4an<\/strong>, ekintza horien berri emango dizuegu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/cursos-emprender\/erabili-sare-sozialak-zure-salmentak-hobetzeko\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_webinar_apoya_tus_ventas_en_redes_sociales&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>&#8220;Nola aprobetxatu Facebook eta Instagram gure salmentak handitzeko&#8221;<\/strong><\/a> <strong>web-mintegian<\/strong>. Web-mintegia <a href=\"https:\/\/notepierdasenlasredes.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">No te pierdas en las redes<\/a> marketin digitaleko agentziarekin lankidetzan eskainiko dugu, \u201cGaztenpresaren Astelehen Digitalak\u201d zikloaren barruan.<\/p>\n<p>Saioa Zoom plataforma bidez egingo da 15:30etik 17:00etara, eta bertan, <strong>bi sare sozial horiek eskaintzen dizkiguten funtzionalitateak <\/strong>ikusiko ditugu, gure negozioaren ospea areagotzeko eta gure salmentak sustatzeko Facebookeko eta Instagrameko denden, publizitatearen, promozio-ekintzen eta abarren bitartez.<\/p>\n<p>Zain izango gaituzue!<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/cursos-emprender\/erabili-sare-sozialak-zure-salmentak-hobetzeko\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_webinar_apoya_tus_ventas_en_redes_sociales&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-22171\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus-300x113.jpg\" alt=\"\" width=\"200\" height=\"75\" srcset=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus-300x113.jpg 300w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus.jpg 400w\" sizes=\"auto, (max-width: 200px) 100vw, 200px\" \/><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur egun, Espainian Facebook da, oraindik ere, sare sozialik ezagunena eta erabiltzaile gehien dituen bigarrena (WhatsApp da lehenengoa), IAB Spain elkarteak urtero egiten duen \u201cSare Sozialen Azterketaren (2021)\u201d arabera. Txosten horretan adierazten denez, Instagram da azken urtean gehien hazi den sare sozialetako bat, bereziki emakumeen eta gazteenen artean, eta huraxe da erabilera-maiztasunik handiena duen bigarrena [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":23087,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1163,1462,1958,1120,2250],"class_list":["post-23089","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23089","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23089"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23089\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23087"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23089"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23089"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23089"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=23089"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}