{"id":23002,"date":"2021-06-15T13:41:46","date_gmt":"2021-06-15T11:41:46","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=23002"},"modified":"2024-05-31T12:25:49","modified_gmt":"2024-05-31T10:25:49","slug":"ez-egon-sare-sozialetan-egoteagatik-bakarrik-diseinatu-estrategia-bat-zure-negozioaren-helburuak-lortu-ahal-izateko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ez-egon-sare-sozialetan-egoteagatik-bakarrik-diseinatu-estrategia-bat-zure-negozioaren-helburuak-lortu-ahal-izateko\/","title":{"rendered":"Ez egon Interneten egoteagatik bakarrik: diseinatu estrategia bat zure negozioaren helburuak lortu ahal izateko"},"content":{"rendered":"<p>Normalean, ekintzaile bati galdetzen diogunean zer <strong>marketin-tresna <\/strong>erabiliko dituen bere negozioa ezagutzera emateko, ia guztiek <strong>sare sozialak <\/strong>aipatzen dituzte.<\/p>\n<p>Hala ere, pixka bat gehiago sakondu eta zenbait galderari erantzuteko eskatzen diegunean \u00be\u00ab<em>Eta zer kontatuko duzu sareetan?\u00bb, \u00abNola kontatuko duzu?\u00bb, \u00abZer maiztasunekin?\u00bb eta \u00abNori kontatuko diozu, eta zer helbururekin?\u00bb<\/em>), lehenengo erantzunaren irmotasunak askotan bide ematen dio zalantzari edo zehaztugabetasunari: <em>\u00abEz dakit, oraindik ez dut pentsatu\u00bb<\/em>; \u00ab<em>Tira, ikusiko dut, pixkanaka\u00bb; \u00abGertatzen denaren arabera, ez zait gauzak planifikatzea gustatzen\u00bb; edo \u00abZer helbururekin? Ba saltzeko. Eta nori? Nire kontutik igarotzen den edonori\u00bb<\/em>.<\/p>\n<p>Oker galanta. Sare sozialetan egoteagatik bakarrik egotearen \u00abtaktika\u00bb ez da ezeren berme, eta ez du esan nahi salmentek gora egingo dutenik, ezta gutxiago ere. Gaur egun, <strong>sare sozialetan edukien estrategia hausnartu eta zehatz batekin eta helburu jakin batzuekin murgiltzen diren ekintzaileek <\/strong>bakarrik izan dezakete <strong>arrakasta <\/strong>kanal horietan. Horrela bakarrik iritsi ahal izango dira beren negoziorako benetan interesgarria den publikoarengana, eta horrela bakarrik jakingo dute komunikabide sozialetara bideratzen ari diren ahalegina errentagarria zaien ala ez.<\/p>\n<p>Inoiz ez genuke denda bat irekiko salduko dugun generoa zein den jakin gabe eta gure erosle potentzialak nor izan daitezkeen ideia garbi bat izan gabe, ezta? <strong>Bada, hein batean, horixe da sare sozialak edukien estrategiarik gabe eta gure edukien xede izango diren pertsonen ideia argirik gabe irekitzea.<\/strong><\/p>\n<p>Batzuek honako hau pentsatuko duzue beharbada: <em>\u00abBaina, zertarako behar dut nik edukien estrategia bat, Instagramen kontu bat bakarrik izan nahi badut?\u00bb<\/em>. Bada, kasu horietan ere komenigarria da bide-orri bat izatea. Lehenik eta behin, <strong>egunero zure komunitateari kontatuko diozuna planifikatzeko<\/strong>; kontatuko duzun horrek zer formatu izango duen jakiteko (bideoa, irudiak, <em>reels<\/em>, <em>stories<\/em>, IGTV eta abar); promozioak egiteko (zozketak eta\/edo publizitatea), zure negozioaren intereserako unerik egokienean; eta azkenik, baina aurrekoak bezain garrantzitsua, ekintza horiekin guztiekin lortuko dituzun <strong>emaitzak neurtzeko <\/strong>eta zure Instagrameko kontuarekin ezarrita zenituen helburuak betetzen ari zaren edo ez ebaluatzeko.<\/p>\n<h2><strong>Sare sozialetako helburu-motak<\/strong><\/h2>\n<p>Helburu horiek asmo handikoak izan behar dute? Ez dute zertan.<\/p>\n<h3><strong>1. Irudi ona<\/strong><\/h3>\n<p>Baliteke, sare sozialei dagokienez, zure helburu bakarra <strong>horietan presente egotea dela, konfiantza emango duen irudi on batekin. <\/strong>Zergatik hori? Bada, zure negozioa bizitzen ari den uneagatik (demagun abian jartzen ari dela) eta proiektuan inplikatutako pertsona-kopuruagatik (demagun autonomoa zarela eta zure denda\/bulego\/zentroko arlo guztiez arduratzen zarela). Kasu horretan, ez da beharrezkoa izango edukiak egunero argitaratzea, baina, gutxi edo aldizka bada ere, <strong>eduki horiek zure markaren\/negozioaren irudia eta balioak islatu behar dituzte<\/strong>. Era berean, kanal horien bitartez iristen zaizkizun iruzkinei edo mezuei arreta jarri beharko diezu, eta hala badagokio, erantzun egin beharko diezu.<\/p>\n<h3><strong>2. Ikusgaitasuna<\/strong><\/h3>\n<p>Demagun, negozioa martxan jarri eta zenbait hilabetetara, baliabide gehiago dituzula eta sare sozialak erabiltzea erabakitzen <strong>duzula, zure negozioaren ikusgaitasuna areagotzeko <\/strong>eta zure proposamenen bezero izan daitezkeen pertsona gehiagorengana iristeko. Kasu horretan, orain arte irudi ona mantentzeko erabili duzun komunikabide sozialetako estrategia ez da nahikoa izango, eta berriz diseinatu beharko duzu, helburu berri hori lortzen lagunduko dizuten eduki berriak txertatzeko.<\/p>\n<h3><strong>3. Salmentak lortzea<\/strong><\/h3>\n<p>Era berean, zure negozioa ikusgai jartzeko denboraldi batez sareak erabili ondoren, konturatzen zara <strong>kanal horiek <\/strong>erabil ditzakezula, halaber, <strong>zure dendara eta\/edo webgunera trafikoa erakartzeko eta zure produktuak eta zerbitzuak saltzeko<\/strong>. Puntu horretara iristean, ekintza berriekin zabaldu beharko duzu berriz ere zure bide-orria \u00beseguruenik, publizitatea sartu beharko duzu sare sozialetan, eta konfigurazioren bat egin beharko duzu, esaterako, Instagram Shopping (Instagramen denda) aktibatzeko\u00be, helburu berri hori lortu ahal izateko.<\/p>\n<h2><strong>Web-mintegia: \u00abZure negozioaren A, B, C -a Interneten\u00bb<\/strong><\/h2>\n<p><strong>Horrez gain, oso garrantzitsua da kontuan izatea ez ditugula helburu horiek guztiak zertan gauzatu.<\/strong> Komunikabide sozialetan helburu horietako bakoitzerako estrategiarik egokiena aplikatzea da kontua, eta zuen kasuan estrategiarik egokiena zein izango litzatekeen ziur ez badakizue, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekintzaileentzako-ikastaroak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_cursos_para_emprender&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresan<\/a> <strong>doako web-mintegi <\/strong>honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: <strong><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekintzaileentzako-ikastaroak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">\u00abZure negozioaren A, B, C -a Interneten<\/a>\u00bb<\/strong> <strong>(Zoom bidez)<\/strong>.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/notepierdasenlasredes.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>No te pierdas en las redes<\/strong><\/a> marketin digitaleko agentziaren eskutik, saio horretan, <strong>sare sozialetako edukien estrategia bat diseinatzeko <\/strong>orduan kontuan izan behar diren alderdiak jorratuko ditugu. Horrez gain, zure negoziorako erabilgarriak izan daitezkeen <strong>marketin digitaleko <\/strong>beste <strong>tresna <\/strong>batzuk ikusiko ditugu (<strong>webgunea, merkataritza elektronikoa, email marketina, web-analitika, SEOa eta abar<\/strong>), baita bezeroen erosketa-prozesuko fase bakoitzean nola erabili behar diren ere:<\/p>\n<ul>\n<li>Bezeroak erakartzea.<\/li>\n<li>Konbertsioa.<\/li>\n<li>Salmenta.<\/li>\n<li>Fidelizazioa.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Ziur gaude web-mintegi hau oso lagungarria izango dela proiektu handi bati ekitea aurreikusten duzuen ekintzaileentzat nahiz proposamen xumeagoak dituzuen sustatzaileentzat. Izan ere, negozio bat martxan jartzen denean inork ez du denborarik edo dirurik soberan, ezta?<\/p>\n<p>Web-mintegia gomendagarria da, halaber, komunikabide sozialetan eta marketin digitaleko beste tresna batzuetan lehendik lan egiten ari zineten negozioentzat, kanal horietan egoteko modua birplanteatu nahi baduzue, edo, besterik gabe, baliabide horiek erabiltzeko orduan eraginkorrak izaten ari zareten edo ez jakin nahi baduzue.<\/p>\n<p>Hortxe izango gaituzue!<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekintzaileentzako-ikastaroak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-22171\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus-300x113.jpg\" alt=\"\" width=\"150\" height=\"56\" srcset=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus-300x113.jpg 300w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus.jpg 400w\" sizes=\"auto, (max-width: 150px) 100vw, 150px\" \/><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Normalean, ekintzaile bati galdetzen diogunean zer marketin-tresna erabiliko dituen bere negozioa ezagutzera emateko, ia guztiek sare sozialak aipatzen dituzte. Hala ere, pixka bat gehiago sakondu eta zenbait galderari erantzuteko eskatzen diegunean \u00be\u00abEta zer kontatuko duzu sareetan?\u00bb, \u00abNola kontatuko duzu?\u00bb, \u00abZer maiztasunekin?\u00bb eta \u00abNori kontatuko diozu, eta zer helbururekin?\u00bb), lehenengo erantzunaren irmotasunak askotan bide ematen dio [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":23000,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1290,1281,1137,1146,1504,1134,1301],"class_list":["post-23002","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23002","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23002"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23002\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23000"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23002"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23002"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23002"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=23002"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}