{"id":22959,"date":"2021-06-10T12:40:32","date_gmt":"2021-06-10T10:40:32","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=22959"},"modified":"2021-06-10T12:40:32","modified_gmt":"2021-06-10T10:40:32","slug":"gaztenpresaren-2020ko-emaitzak-256-enpresa-eta-504-lanpostu-berri","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/gaztenpresaren-2020ko-emaitzak-256-enpresa-eta-504-lanpostu-berri\/","title":{"rendered":"Gaztenpresaren 2020ko emaitzak: 256 enpresa eta 504 lanpostu berri"},"content":{"rendered":"<p>Gaztenpresan 25\u00a0urte daramatzagu jada Euskadiko eta Nafarroako ekintzaile askori laguntzen. Denbora horretan, hasieran bezala eutsi diogu ekintzailetza sustatzeko eta enplegua sortzeko helburuari.<\/p>\n<p>COVID-19ak eragindako krisiak gogor jo du 2020an gure sare ekonomikoan eta sozialean, eta eragin larria izan du enpleguan. Hala ere, Gaztenpresan lanean jarraitu dugu ekosistema ekintzailea suspertzeko eta sasoi latz honi aurre egin ahal izateko. Hala erakusten dute <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/mediacenter\/files\/2021\/06\/memoria20_eus.pdf?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_memoria_anual_2020&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">2020ko Urteko Txostena<\/a>ren zenbakiek: 256\u00a0enpresa eta 504\u00a0lanpostu berri sortzen lagundu dugu. Horrenbestez, esan dezakegu 1994. urteaz geroztik ia 6.000\u00a0enpresa eta 10.500\u00a0lanpostu baino gehiago sortzen lagundu dugula, eta 174\u00a0milioi eurotik gorako finantzaketa eman dugula LABORAL Kutxaren bidez.<\/p>\n<p>Honela mintzatu da <strong>Ibon Urgoitik, <\/strong>Gaztenpresako lehendakaria, 2020ko Urteko Txostena aurkezteko ekitaldian: \u00ab<em>Larritasun handiko giro ekonomiko eta sozial batean, Gaztenpresak berriro erakutsi du bere jarduera egokitzen jakin duela ekintzaileei laguntzeko, haiek gehien behar gintuztenean\u00bb.<\/em> Bestalde, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak, <strong>Idoia Mendiak, <\/strong><em>\u00abtalentua erakartzeko eta atxikitzeko\u00bb <\/em>eskatu du, eta horretarako, <em>\u00abekintzailetza kolektiboa\u00bb <\/em>bultzatzea proposatu du, besteak beste.<\/p>\n<p><strong>Ezbeharraren aurrean hazten<\/strong><\/p>\n<p><strong>Inma Ramos <\/strong>fundazioko zuzendariak azpimarratu duenez, negozio askotan gertatu den bezala, Gaztenpresan ere berritu behar izan dugu. Hala, konfinamenduaren ondorioz, bigarren mila batean geratu da enpresa berriak sortzeko helburua, eta eratutako enpresak finkatzeko programa bat prestatu dugu, gure laguntza izan duten enpresei arreta emateko eta ziurgabetasunez betetako sasoi honetan haien ondoan egoteko. Gainera, prestakuntza sustatzen jarraitu dugu, eta arreta berezia jarri dugu onlineko prestakuntzan. 40\u00a0tailer antolatu ditugu, negozioen arloko askotariko gaitasunak hobetzea xede hartuta.<\/p>\n<p>2020an ere gazteak aintzat hartu ditugu. Izan ere, haien artean kultura ekintzailea sustatzeko hainbat ekimenetan hartu dugu parte. Hona hemen haietako batzuk: <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/changemaker-lab-en-bigarren-edizioak-badu-irabazlea\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_blog_changemaker_lab&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Changemaker Lab<\/a>, Mondragon Unibertsitatearekin batera; <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/claret-askartza-ikastetxeak-irabazi-du-preunica-marketin-eta-ekintzailetza-lehiaketaren-ix-edizioa-2\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_blog_concurso_preunica&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Pre\u00fanica<\/a> lehiaketa, Bilboko Merkataritza Ganberarekin; eta MBAe3 sariak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean.<\/p>\n<p><strong>Enpresak sortzea<\/strong><\/p>\n<p>Nabarmentzeko moduko datua da hau: 2020an gure laguntza jaso duten pertsona ia guztiak langabezian zeuden abentura horri ekin ziotenean. Zehazki, %\u00a097 langabezian zegoen, eta gainerako %\u00a03a, enplegu hobearen bila. Lagundutako pertsonen %\u00a080k ekintzailetza indibidualaren formula aukeratu du, eta gainerako %\u00a020ak kooperatiba edo sozietate mugatua hobetsi du. Beste datu hau ere azpimarra daiteke: zerbitzu-sektorea (%\u00a075) eta merkataritza (%\u00a025) izan dira ekintzailetza gehien bildu duten jarduerak, hain zuzen ere krisialdian eraginik handiena izan duten sektoreetako bi.<\/p>\n<p>Ikuspegi pertsonaletik, behera egin du emakumeen kopuruak ekintzaileen artean: 2019ko %\u00a047tik 2020ko %\u00a042ra. Batez besteko adina lehengo berbera da: 39\u00a0urte. Hona hemen beste datu garrantzitsu bat: ekintzaile guztietatik, %\u00a016k bakarrik ditu unibertsitate-ikasketak eginak.<\/p>\n<p><strong>Finantzaketa<\/strong><\/p>\n<p>Nahiz eta 2020an enpresa berriak martxan jartzeko batez besteko inbertsioa jaitsi den, zenbatekoa handi samarra da oraindik: 75.000\u00a0\u20ac. Ekintzaileek enpresa-proiektua gauzatzeko behar izan duten batez besteko mailegua, berriz, 36.000\u00a0\u20ac-koa baino zertxobait gehiagokoa izan da.<\/p>\n<p><strong>Finkatze- eta mentoring-programen aldaketak<\/strong><\/p>\n<p>Bizi izan dugun egoera dela eta, finkatze- eta mentoring-programak berritu behar izan ditu Gaztenpresak. Enpresa txikien jarduera bermatzeko xedez, #JarraitzekoBerritzen programa jarri genuen abian. Haren bidez jakin ahal izan genuen nola eragin zien pandemiak negozioei, eta horiek zer neurri jarri zituzten martxan egoerari aurre egiteko. Horrela, online topaketak egin genituen negozioen jabeekin, egoeraren araberako laguntzarik egokiena emateko.<\/p>\n<p>Iazko urtean zehar 19\u00a0mentoring-harreman berri formalizatu genituen. Haietan, enpresaren arloko esperientzia handia zuten pertsonek mentore-eginkizuna bete eta beren proiektua aurrera eramaten lagundu zieten ekintzaileei.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zalantzarik gabe, 2020a urte zaila izan da denontzat. Hala ere, 2021ak aukera berriak zabaldu ditu, eta Gaztenpresan lanean jarraituko dugu zuri laguntzeko, ekintzaile izateko ametsa bete dezazun. <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekitea\/negozio-ideia\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_idea_negocio&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Hortxe izango gaituzu<\/a>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaztenpresan 25\u00a0urte daramatzagu jada Euskadiko eta Nafarroako ekintzaile askori laguntzen. Denbora horretan, hasieran bezala eutsi diogu ekintzailetza sustatzeko eta enplegua sortzeko helburuari. COVID-19ak eragindako krisiak gogor jo du 2020an gure sare ekonomikoan eta sozialean, eta eragin larria izan du enpleguan. Hala ere, Gaztenpresan lanean jarraitu dugu ekosistema ekintzailea suspertzeko eta sasoi latz honi aurre egin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":22955,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1917,1995,1406,1199],"class_list":["post-22959","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22959","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22959"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22959\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22955"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22959"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22959"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22959"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=22959"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}