{"id":22265,"date":"2021-03-08T10:44:42","date_gmt":"2021-03-08T09:44:42","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=22265"},"modified":"2021-03-08T12:32:51","modified_gmt":"2021-03-08T11:32:51","slug":"emakumeen-nazioarteko-eguna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/emakumeen-nazioarteko-eguna\/","title":{"rendered":"Emakumeen Nazioarteko Eguna"},"content":{"rendered":"<p>Nork esan zuen enpresa bat martxan jartzea erraza zela? Urte hauetan zehar, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\">Gaztenpresak<\/a> ehunka pertsonari lagundu die ekintzailetzaren abenturan. Gaur, martxoaren 8an, emakumeen nazioarteko egunean, ekiteko eta negozio bat aurrera ateratzeko buru-belarri aritu diren emakume guztiei agerikotasuna ematen lagundu nahi dugu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Gaur egun, azken <a href=\"https:\/\/www.gem-spain.com\/wp-content\/uploads\/2020\/06\/Informe-GEM-Espa%C3%B1a-2019_20.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">GEM mundu-txostenaren<\/a> datuen arabera emakumeen jarduera ekintzailea handitu bada ere, Jarduera Ekintzailearen Tasak (JETak) erakusten du Espainiako jarduera-ekintzailea Europako batezbestekoa baino txikiagoa dela oraindik ere. Hori dela eta, gaur, urte hauetan enpresa sortzeko Gaztenpresaren laguntza izan duten zenbait emakume ekintzaileren berri eman nahi dugu bereziki. Hona hemen:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol>\n<li>Mar\u00eda Romero. Artista eta moda-diseinatzailea da, eta <a href=\"https:\/\/www.mrlaspiur.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Mrlaspiur<\/a> enpresaren sortzailea. Duela urte batzuk, bere bitxi-bilduma atera zuen. 3Dan inprimatzen ditu bitxiak, harizpi biodegradagarria erabiliz. Bere diseinu-estudioan ekoizten ditu bitxiak. Gainera, telebistan azaldu izan dira haren lan batzuk.<\/li>\n<\/ol>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol start=\"2\">\n<li>Adela Ant\u00f3n. <a href=\"https:\/\/sonotea.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Sonotea entzumen-zentroa<\/a> duela gutxi iritsi zen Portugaletera Adelaren eskutik; duela hilabete batzuk soilik. Adelak audiologiaren sektorean 15 urtetik gorako esperientzia du, eta buru-belarri egin du lan bere negozioa aurrera ateratzeko. Bertan, pertsonen ongizateari ematen zaio garrantzirik handiena.<\/li>\n<\/ol>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol start=\"3\">\n<li>Aranzazu Rego. Ekitea eskualdatutako negozio bati jarraipena ematea ere izan daiteke, eta, hain zuzen, hori egin zuen Aranzazuk. Barne-diseinatzailea da Aranzazu, eta, duela zenbait urte, <a href=\"http:\/\/www.cocinasfeju.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">FE-JU Sukaldeak eta bainugelak<\/a> enpresaren ardura hartu zuen. Ia 40 urteko negozio familiarra da, eta zerbitzu integrala ematen du sukaldeen eta bainugelen diseinuan.<\/li>\n<\/ol>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol start=\"4\">\n<li>Haizea P\u00e9rez. Donostiar horrek bere ametsa bete zuen duela 6 urte: <a href=\"https:\/\/www.instagram.com\/lenid.donostia\/?hl=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Le Nid<\/a> denda ireki zuen Gipuzkoako hiriburuan. Kalean bertan dagoen espazio bat da, hurbiltasuna eta maitasuna ezaugarri dituena. Europako iparraldeko estiloko arropa eta osagarriak saltzen ditu, emakume eta haurrentzat.<\/li>\n<\/ol>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol start=\"5\">\n<li>Maitane Bilbao. Diseinatzailea da Maitane, eta, 2015ean, Indiara egindako bidaia batek inspiratuta, bere izena daraman enpresa sortu zuen: <a href=\"https:\/\/maitanebilbao.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Maitane Bilbao<\/a>. Mungiako bizkaitar horrek arropa paregabeak sortzen ditu, berak eginiko diseinuen bidez eta Indiako milaka urteko estanpatze-teknika bat erabiliz eginiko produkzioaren bidez.<\/li>\n<\/ol>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Beste hainbat emakumek bezala, euren buruarengan konfiantza izatea eta euren ametsen alde jo eta ke aritzea erabaki dute, eta, gainera, euren negozioaz arduratzen dira egunez egun.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Mila esker denei!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nork esan zuen enpresa bat martxan jartzea erraza zela? Urte hauetan zehar, Gaztenpresak ehunka pertsonari lagundu die ekintzailetzaren abenturan. Gaur, martxoaren 8an, emakumeen nazioarteko egunean, ekiteko eta negozio bat aurrera ateratzeko buru-belarri aritu diren emakume guztiei agerikotasuna ematen lagundu nahi dugu. &nbsp; Gaur egun, azken GEM mundu-txostenaren datuen arabera emakumeen jarduera ekintzailea handitu bada ere, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":22270,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1125,1118,1120,1347,1126,1287,1250,1934,1924],"class_list":["post-22265","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22265","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22265"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22265\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22270"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22265"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22265"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22265"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=22265"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}