{"id":22245,"date":"2021-03-03T09:39:41","date_gmt":"2021-03-03T08:39:41","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=22245"},"modified":"2021-03-03T09:39:41","modified_gmt":"2021-03-03T08:39:41","slug":"nola-egin-dezaket-nire-produktuaren-edo-zerbitzuaren-aurrekontua-zure-lanaren-prezioa-kalkulatzeko-jarraibideak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/nola-egin-dezaket-nire-produktuaren-edo-zerbitzuaren-aurrekontua-zure-lanaren-prezioa-kalkulatzeko-jarraibideak\/","title":{"rendered":"Nola egin dezaket nire produktuaren edo zerbitzuaren aurrekontua? Zure lanaren prezioa kalkulatzeko jarraibideak"},"content":{"rendered":"<p>Zenbat kobratu behar dut nire lanagatik? Aurrekontu bat eskatzen badidate, nola egingo dut? Lanorduen kalkuluaren arabera edo burututako zerbitzuagatik? Nola jakin dezaket egin dudan aurrekontua garestia ala merkea den?<\/p>\n<p>Norberaren kontura lan egiten baduzu, oso ohikoa izango da zure buruari galdera horiek eta antzekoak egitea aurrekontu bat eskatzen dizuten bakoitzean. Izan ere, zaila da jarduera profesional guztietarako balio duen erantzun bat ematea: adibidez, ez da gauza bera webguneak garatzea eta edukiak sortzea, eta diseinu grafikoan aritzen den pertsona batek ezin du argazkigintzan lan egiten duen baten aurrekontu bera eskaini. Sektore profesionalen artean dauden aldeak gorabehera, badira aurrekontu egokia eta bidezkoa egiten lagunduko dizuten jarraibideak; hau da, aurrekontua zure gaitasun eta ahalegin profesionaletara egokitu eta, gainera, zure bezero potentzialentzat egokia eta erakargarria izan dadin.<\/p>\n<h2><strong>Ez garestia eta ez merkea<\/strong><\/h2>\n<p>Kontuan izan aurrekontu merkeegia egiten baduzu kostuak ez estaltzeko arriskua izango duzula, edo, gutxienez, zure lanari irabazi argirik atera gabe indarrik gabe gera zaitezkeela. Eta, aitzitik, aurrekontu garestia egiten baduzu, bezero potentzial bat galtzeko arriskua izango duzu, eta, galduz gero, oso litekeena da inoiz ez berreskuratzea.<\/p>\n<p>Gakoa da zenbateko egokia aurkitzea, oinarrizko lau alderdi hauek estaliko dituena, zure jarduera errentagarria izan dadin:<\/p>\n<ul>\n<li>Lana bera egitea.<\/li>\n<li>Zeregin hori egiteak dakartzan gastuak.<\/li>\n<li>Autonomo edo ETE gisa zure jarduerak sortzen dituen kostuen zati bat.<\/li>\n<li>Lortu nahi dituzun irabazien zati txiki bat.<\/li>\n<\/ul>\n<h2><strong>Zer hartu behar duzu kontuan aurrekontu bat egiteko?<\/strong><\/h2>\n<p>Zure lanaren prezioaren kalkulu egokia egiteko, formula erraz bat dago, funtsezko hiru urrats dituena. Hona hemen urratsok:<\/p>\n<ol>\n<li>Zehaztu zure <strong>diru-sarrera gordinen helburua.<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Imajinatu, kalkuluak egin ondoren, zure helburua urtean 31.500\u00a0euro gordin lortzea dela.<\/p>\n<ol start=\"2\">\n<li>Kalkulatu <strong>gastu finkoak.<\/strong> Horien artean daude:<\/li>\n<\/ol>\n<ul>\n<li style=\"list-style-type: none;\">\n<ul>\n<li>Telekomunikazio-gastuak: 50\u00a0\u20ac<\/li>\n<li>Aholkularitza: 50\u00a0\u20ac<\/li>\n<li>Autonomo-kuota. Gutxienekoa ordaintzen baduzu, 2021ean 286,15\u00a0eurokoa izango da hilero, maiatzaren 31ra arte. Ordutik aurrera, zenbateko hori eguneratu eta 289\u00a0eurokoa izango da.<\/li>\n<li>Bulegoa. Telelana aukeratu baduzu, elektrizitate-gastuen zati bat hartu ahal izango duzu kontuan, hilean 15\u00a0euro inguru.<\/li>\n<\/ul>\n<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Guztira, 401,15\u00a0euro hilean; biribilduz gero, 4.812\u00a0euro urtean.<\/p>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Hau da, gure urteko fakturazio-helburua 36.312\u00a0eurokoa da, edo hileko 3.301\u00a0eurokoa 11\u00a0hilean, oporretako hilabetea kontuan hartzeko.<\/p>\n<ol start=\"3\">\n<li>Zehaztu <strong>zure lanorduaren prezioa.<\/strong> Egunean benetako lan-denbora sei ordukoa bada batez beste, 120\u00a0orduko guztizko lana lortuko dugu hilean. Lanaldiaren gainerako denboran, zeregin osagarriak egingo ditugu. Orain, hileko fakturazioaren helburua (3.301\u00a0euro) benetako ordu-kopuruaz (120) zatitu behar dugu, besterik ez.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Beraz, lanorduaren prezioa 27,50\u00a0eurokoa da; jakina, BEZa sartu gabe.<\/p>\n<h2><strong>Gehitu beharreko beste elementu batzuk<\/strong><\/h2>\n<p>Itxurazko kalkulu erraz hori egiten amaitzeko, zenbait gogoeta hartu behar dira kontuan:<\/p>\n<ul>\n<li>Lanerako kalkulatutako denbora. Aurrekontu itxia aurkezten baduzu, zenbat ordu beharko dituzun kalkulatu beharko duzu, eta, horretarako, esperientzia behar da. Kronometro bat erabiliz, erraz kalkula dezakezu benetan zenbat denbora behar duzun lan jakin bat egiteko; horri esker, tarifa-zerrenda bat egin ahal izango duzu. Kasu honetan, demagun 10 ordu direla.<\/li>\n<li>Ezustekoetarako ehuneko bat, %\u00a010 ingurukoa izan daitekeena; hau da, ordubete.<\/li>\n<li>Bezero-kudeaketarako beste ehuneko bat, hori ere %\u00a010ekoa; hots, beste ordu bat.<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Guztira: 12 ordu x 27,50\u00a0\u20ac\/h = 330\u00a0euro.<\/p>\n<ul>\n<li>Gehitu nahi dugun irabazi-marjina %\u00a010ekoa izango da. Beraz, gure enkarguaren guztizko aurrekontua hau izango da: 330\u00a0euro\u00a0+\u00a0%\u00a010 (33\u00a0euroko irabazia)\u00a0=\u00a0363\u00a0euro.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Eta, ahal bada, lehiakideen tarifak eta zure bezero potentzialen baliabideak ere hartu behar dituzu kontuan, zure prezio-tarteak zure balio-proposamen espezifikoa barne har dezan, baina, betiere, merkatua ordaintzeko prest dagoena albo batera utzi gabe.<\/p>\n<p>Kalkulu horiek egindakoan, zure bezero potentzialengana jo, zure lanak ekarriko dizkien abantailak ulerrarazi eta <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/nola-prestatu-aurrekontu-egoki-bat-gure-bezeroentzat\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">aurrekontu pertsonalizatua egin<\/a> beharko duzu, besterik ez.<\/p>\n<p>Eta kontuan izan <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\">bisita<\/a> egin ahal diguzula zure jarduera ekintzailea garatzean sortzen zaizkizun zalantzak argitzeko, bai negozio berri bat prestatzen ari bazara, bai martxan dagoena bultzatzeko laguntza behar baduzu. Zatoz nahi duzunean!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zenbat kobratu behar dut nire lanagatik? Aurrekontu bat eskatzen badidate, nola egingo dut? Lanorduen kalkuluaren arabera edo burututako zerbitzuagatik? Nola jakin dezaket egin dudan aurrekontua garestia ala merkea den? Norberaren kontura lan egiten baduzu, oso ohikoa izango da zure buruari galdera horiek eta antzekoak egitea aurrekontu bat eskatzen dizuten bakoitzean. Izan ere, zaila da jarduera [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":22243,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1125,1120,1218,1438,1269,1134],"class_list":["post-22245","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22245","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22245"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22245\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22243"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22245"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22245"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22245"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=22245"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}