{"id":22120,"date":"2021-02-03T10:44:48","date_gmt":"2021-02-03T09:44:48","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=22120"},"modified":"2021-02-05T09:12:16","modified_gmt":"2021-02-05T08:12:16","slug":"2020a-urte-zaila-baina-ekintzailetzari-buruzko-jarduerez-betea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/2020a-urte-zaila-baina-ekintzailetzari-buruzko-jarduerez-betea\/","title":{"rendered":"2020a, urte zaila baina ekintzailetzari buruzko jarduerez betea"},"content":{"rendered":"<p>2020a urte gogorra izan da; zalantzarik gabe, COVID-19aren krisia dela eta gogoratuko dugu. Dena den, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\">Gaztenpresan<\/a> enplegua sustatzeko lanean jarraitu dugu, <strong>Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan enpresak sortuz,<\/strong> eta ekintzailetzako abentura honetan gure laguntza onartu duten <strong>ekintzaileei<\/strong> lagunduz. Halaber, azpimarratu behar da fundazioa egoerara egokitu dela, eta <strong>ekintzailetzarekin<\/strong> lotutako <strong>eta hura sendotzen laguntzeko<\/strong> hainbat ekitaldi eta ekimenetan parte hartu duela.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-22121 size-large\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/Gaztenpresa-Resumen-2020-494x1024.jpg\" alt=\"Gaztenpresa-Resumen-2020\" width=\"494\" height=\"1024\" srcset=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/Gaztenpresa-Resumen-2020-494x1024.jpg 494w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/Gaztenpresa-Resumen-2020-145x300.jpg 145w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/Gaztenpresa-Resumen-2020-768x1591.jpg 768w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/Gaztenpresa-Resumen-2020-742x1536.jpg 742w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/Gaztenpresa-Resumen-2020-989x2048.jpg 989w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/Gaztenpresa-Resumen-2020.jpg 1204w\" sizes=\"auto, (max-width: 494px) 100vw, 494px\" \/><\/p>\n<p>Gaztenpresak aurten abian jarri duen ekimenik garrantzitsuenetako bat <strong>#JarraitzekoBerritzen<\/strong> kanpaina izan da. Hartan, ezagutzera eman genituen krisi honen aurrean aurrerapauso bat ematea eta egoerara egokitzea erabaki zuten gure inguruko negozioen ekintzak. Gainera, krisi honi aurre egiteko beren ekimenen berri ematea erabaki zuten pertsonen ahalegina eta asmamena saritu genituen. Berriz ere eskerrak eman nahi dizkiegu ekintzaile horiei guztiei, norberaren mugak gainditzeari buruzko lezio bat eman baitziguten den-denek.<\/p>\n<p>Gainera, aurten, negozio askori bizirauten lagundu dieten ekimenak jakitera emateaz gain, harago joan gara, eta ekintzaile horiei pandemiaren ondorioak arintzen lagundu nahi izan diegu. Horregatik, Youth Business Spain (YBS) fundazioarekin batera <a href=\"https:\/\/www.youthbusiness.es\/noticias\/sos-mentoring-programa-de-ayuda-a-los-emprendedores\/\"><strong>SOS Mentoring programa<\/strong><\/a> sortu dugu, mikroenpresei eta ekintzaileei beren negozioak berrabiarazteko aukera emateko. Enpresaren arloan esperientzia handia duten mentoreen aholkuei esker, programan parte hartzen duten pertsonek ekintzailetza-sarea sendotzen dute. Elementu garrantzitsua izan da, eta gaitasunen <em>soft skill<\/em> berrikuntza sortzen lagundu digu. Taldean lan egiten eta berrikuntza sortzen laguntzea da xedea, ekintzaileen lana sustatzen lagunduko diguten programak sortze aldera.<\/p>\n<p>Enpresen bilakaerak kezkatzen gaitu. Izan ere, urtearen erdialdean, <strong>galdeketa<\/strong> bat egin genuen Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hainbat sektoretako negozioen artean, pandemiak negozioei nola eragin dien jakiteko, haien beharrak aztertzeko eta haiei <strong>#JarraitzekoBerritzen<\/strong> laguntzeko. Galdeketaren erantzunek agerian utzi zutenez, inkestatutako enpresen erdien baino gehiagoren fakturazioa %\u00a050etik gora txikitu zen, eta enpresa horietako asko prest zeuden beren negozio-eredua birdiseinatzeko, egoerara egokitze aldera.<\/p>\n<p>Osasun-krisi hau gorabehera, Gaztenpresak ekintzailetzarekin lotutako ekitaldietan parte hartzen jarraitu du. Aipatzekoa da honako ekimen hauetan parte hartu zuela martxoan: 16-17 urteko gazteen artean ekintzailetzaren espiritua sustatzeko <a href=\"http:\/\/www.startinnova.com\/index.php\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">STARTInnova Educa<\/a> hezkuntza-programan; <a href=\"http:\/\/www.citaemprende.eus\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">CITA Emprende | Digitalizazioari buruzko edizio berezian<\/a> (birtuala izan zen, eta aukera paregabea izan zen ekintzailetza eta digitalizazioa oraindik ere konbinazio sendoa dela konturatzeko); eta talentua erakartzea xede duen <a href=\"https:\/\/eus.b-venture.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">B-Venture<\/a> biltzarrean, horretan ere telematikoki.<\/p>\n<p>Gaztenpresaren 2020ko jardueran mugarri izan den beste ekitaldi bat <a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/eu\/web\/ieae\/mbae3\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritzako Masterraren<\/a> <strong>Gaztenpresa-MBAe3 Sarien<\/strong> banaketa izan zen. Ekainean eta abenduan banatu genituen Masterraren azken bi promozioetako proiektu ekintzailerik onenak goraipatzeko. 2020an, pandemia dela eta, 4. eta 5. edizioetako sariak banatu ditugu. Lehen sari-banaketa telematikoa izan zen; abenduan egindako ekitaldian, berriz, Gaztenpresako zuzendari Inma Ramosek aurrez aurre parte hartu ahal izan zuen. Halaber, aipatzekoa da urte hasieran fundazioak Changemaker Lab sarien II. edizioan parte hartu zuela <a href=\"https:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/hasiera\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Mondragon Unibertsitatearekin<\/a> lankidetzan. Parte-hartze horren bidez, unibertsitate horretako ikasleek enpresa berriak sortzea sustatu nahi da. Gainera, Gaztenpresak PREUNICA Marketin eta Ekintzailetza Lehiaketaren IX. edizioan hartu zuen parte. <a href=\"https:\/\/www.camarabilbaoubs.com\/cubs\/portal.portal.action?gclid=CjwKCAiAp5nyBRABEiwApTwjXgMppAcPbLDzdBaWNJjWX85vMoEgj3OGbcw7fXfrxqCzOlDNatW-CRoClpcQAvD_BwE\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">C\u00e1marabilbao University Business School-ek<\/a> antolatu zuen ekimen hori, batxilergoko ikasleak dituzten ikastetxeentzat, ikasle horiek enpresa-mundura hurbiltzeko asmoz. Sari horiek guztiak Gaztenpresan enpleguaren eta negozio berrien alde dugun konpromisoaren adierazgarri dira.<\/p>\n<p>2020an ere Gaztenpresak <strong>prestakuntza<\/strong> aintzat hartu nahi izan du, funtsezkoa baita bai ekintzailetzarako bai negozioei bultzada bat emateko. Urtean zehar, prestakuntza-jarduera ugari egin dira: 40 tailer baino gehiago. Aurrez aurre ematen hasi ginen tailerrak, baina, pandemiaren ondorioz, mundu digitalera jauzi egin behar izan genuen. Ekintzaileentzat izan dira tailer guztiak, eta gai jakin batzuetan jarri dute arreta, hala nola ekintzailetzarako gaitasunetan, altxortegiaren berreraikuntzan edo finantzaketan.<\/p>\n<p>Ikusten duzunez, zailtasunak zailtasun, aurtengo jarduera bizia izan da. Baina balantzea egitean jabetzen gara, benetan, egindako lanaren irismenaz. Joan den ekainean, Urteko Memoriaren aurkezpenean ikusi zenez, 2019ko datuak ere onak izan ziren, eta ekintzailetza eta enplegu-sorrera sustatzeko helburuak bere horretan jarraitzen du. Laster, 2020ko datuen berri emango dugu, eta espero dugu datu horiek gorantz jarraitzea, horrek 2021ean lanean jarraitzera animatuko gaitu eta.<\/p>\n<p>Aipatu beharra dago 2020ko ekainaren 4an Gaztenpresaren <strong>25. urteurrena ospatzeko<\/strong> ekitaldia egiteko asmoa geneukala, eta bertan behera utzi behar izan genuela osasun-krisia dela eta. Hala ere, beti egongo da berriro elkartzeko aukera, egungo egoera hau amaitzen denean.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/gaztenpresa.org\">Gaztenpresan<\/a> zain gaituzu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2020a urte gogorra izan da; zalantzarik gabe, COVID-19aren krisia dela eta gogoratuko dugu. Dena den, Gaztenpresan enplegua sustatzeko lanean jarraitu dugu, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan enpresak sortuz, eta ekintzailetzako abentura honetan gure laguntza onartu duten ekintzaileei lagunduz. Halaber, azpimarratu behar da fundazioa egoerara egokitu dela, eta ekintzailetzarekin lotutako eta hura sendotzen laguntzeko hainbat ekitaldi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":22118,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1917,1120,1250,1199,1441,1111],"class_list":["post-22120","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22120","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22120"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22120\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22118"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22120"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22120"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22120"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=22120"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}