{"id":21852,"date":"2020-05-11T16:07:30","date_gmt":"2020-05-11T14:07:30","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=12611"},"modified":"2025-02-04T14:50:39","modified_gmt":"2025-02-04T13:50:39","slug":"manuela-va-de-fiesta-goi-mailako-jantzigintza-babes-mantalak-egiteko-egokitua-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/manuela-va-de-fiesta-goi-mailako-jantzigintza-babes-mantalak-egiteko-egokitua-2\/","title":{"rendered":"Manuela va de fiesta: goi-mailako jantzigintza babes-mantalak egiteko egokitua"},"content":{"rendered":"<p>COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiak oso une gogorrak utzi dizkigu, baina konpentsatu egiten dira egunero <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/jarraitzekoberritzen-erreferenteak-diren-negozioak\/\"><strong>#JarraitzekoBerritzen<\/strong><\/a> duten ekintzaileen <strong>elkartasun-adierazpenekin. <\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/tipula-burger-jarraitzekoberritzen-etxez-etxeko-zerbitzuaren-bidez\/\">Ekimen<\/a> horiek garatzen dituzten pertsona guztiek bi ezaugarri dituzte: egoerara <strong>egokitzeko gaitasuna <\/strong>eta <strong>elkartasunezko espiritua.<\/strong><\/p>\n<h4><span style=\"color: #993366;\"><strong><em>Manuela va de fiesta <\/em><\/strong><strong>buru-belarri osasun-arloko profesionalekin<\/strong><\/span><\/h4>\n<p>Ezaugarri horiek eraman zuten <strong>Elma Franc\u00e9s<\/strong>, Zaragozan jaio baina maitasunagatik Donostiara etorri zen emakume gaztea, bere jarduera berritu eta bere harri-koskorra ekartzera <strong>pandemiari aurre egiteko. <\/strong><\/p>\n<p>Gazte ekintzaile hori <a href=\"http:\/\/www.manuelavadefiesta.es\/es\/inicio\"><em>Manuela va de fiesta<\/em><\/a> moda-etxearen sortzailea eta sormen-zuzendaria da. <strong>Emaztegaientzako, jaietarako eta goi-mailako jantzigintzan <\/strong>espezializatutako marka hedatzen hasita zegoela harrapatu zuen osasun-krisialdiak; pasarelaz, zine-jaialdiz eta nazioarteko ekitaldiz betetako curriculuma zuen.<\/p>\n<p>Pandemiak eta alarma-egoerak behartuta, jarduera eten egin behar izan zuen. Halere, bi erabaki hartu zituen Elmak:<\/p>\n<p>\u00abAlarma-egoera aldarrikatu aurreko egunetan, gure instalazio guztiak desinfektatzen eta higieneari lotutako aparteko neurriak hartzen hasi ginen\u00bb, azaldu du. Helburua zen \u00abjantzigintza-lantegiari eskainitako negozio-atala irekita mantentzea, <strong>egiteko zegoen lana ahalik eta gehien aurreratzeko\u00bb.<\/strong><\/p>\n<p>Baina, gainera, ordura arte protagonismorik izan gabeko zerbait erantsi zuen bere zereginen artean: <strong>elkartasuna.<\/strong><\/p>\n<h4><span style=\"color: #993366;\"><strong>Osasun-langileentzako babes-mantalak egiten<\/strong><\/span><\/h4>\n<p><em>Manuela va de fiestako <\/em>taldeak bere laneko azpiegitura baliatu nahi izan zuen osasun-langileentzako <strong>babes-ekipamenduen urritasunari <\/strong>aurre egiteko, batez ere pandemiaren lehen egunetan.<\/p>\n<p>Hala, emaztegaientzako eztei-jantziak, pr\u00eat-\u00e0-porter bildumak eta goi-mailako jantzigintzako soinekoak egiteko <strong>patroi esklusiboak <\/strong>kendu eta, haien ordez, <strong>aurrealde eta mahuka plastifikatua zuten banakako babes-mantalak<\/strong> egiten hasi ziren osasun-langileentzat. Hain zuzen ere, <strong>Gipuzkoako hirugarren adinekoen egoitzetako <\/strong>nagusiak zaintzen eta artatzen dituzten langileentzat.<\/p>\n<h4><span style=\"color: #993366;\"><strong>Lasaitasuna adierazi eta \u00abindarberrituta\u00bb itzuli<\/strong><\/span><\/h4>\n<p>Orain, <em>Manuela va de fiesta <\/em>ez da ekitaldietarako modaren adierazgarri bat bakarrik, elkartasunaren erakusgarri bat ere bada. Sustatzailea, bere esperientziaren bidez, eredugarri bihurtu da moda-sektoreko beste ekintzaile batzuentzat. Haren hitzetan, <strong>lasaitasuna <\/strong>da hedatu beharreko mezua, batik bat <strong>ezkontza atzeratu behar izan duten emaztegaiei. <\/strong>Izan ere, sektoreak prest dauka dena \u00abateak berriz ere irekitzeko, indarberrituta eta ilusio handiarekin\u00bb.<\/p>\n<h4><span style=\"color: #993366;\"><strong>Berritzea: onlineko denda berri bat eta osagarri-lerro bat<\/strong><\/span><\/h4>\n<p>Orain, \u00abnormaltasun berria\u00bb deritzon egoerara itzultzen garen bitartean, bere negozioa prestatzen ari da Elma, etapa horri aurre egiteko. Helburu horrekin, <em>Manuela va de fiestak <\/em>prest du <strong>onlineko<\/strong> <strong>denda esklusiboa, <\/strong>alarma-egoera bukatzen denean abian hasteko. Bestalde, <strong>beste negozio-lerro bat <\/strong>ere izango du, ohiko jarduera baino xumeagoa eta osagarria: \u00abNeguko kanpainari begira, <em>slow-fashion <\/em>osagarri txikien eta jantzien lerroa ari gara prestatzen, edonoiz janzteko eta estreinatzeko modukoa, ekitaldi berezi baten zain egon gabe. <em>J<\/em><em>aietakoa ez den <\/em>linea sendotuko dugu, udaberriko hilabeteetako <strong>ekitaldien murrizketa konpentsatzeko\u00bb, <\/strong>azaldu du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiak oso une gogorrak utzi dizkigu, baina konpentsatu egiten dira egunero #JarraitzekoBerritzen duten ekintzaileen elkartasun-adierazpenekin. Ekimen horiek garatzen dituzten pertsona guztiek bi ezaugarri dituzte: egoerara egokitzeko gaitasuna eta elkartasunezko espiritua. Manuela va de fiesta buru-belarri osasun-arloko profesionalekin Ezaugarri horiek eraman zuten Elma Franc\u00e9s, Zaragozan jaio baina maitasunagatik Donostiara etorri zen emakume gaztea, bere [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":12612,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1915,1919,1920,1925,1125,1921,1917,1118,1120,1126,1923,1926,1250,1916,1905,1199,1918,1906,1922,1924],"class_list":["post-21852","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21852","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21852"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21852\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21852"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21852"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21852"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=21852"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}