{"id":21711,"date":"2020-12-07T11:16:13","date_gmt":"2020-12-07T10:16:13","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=21711"},"modified":"2025-01-27T16:11:37","modified_gmt":"2025-01-27T15:11:37","slug":"garatu-zure-negozio-ideia-canvas-eredua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/garatu-zure-negozio-ideia-canvas-eredua\/","title":{"rendered":"Garatu zure negozio-ideia: Canvas eredua"},"content":{"rendered":"<p><strong>Canvas eredua<\/strong> da negozio-ideia bat modu sinplean, bisualean eta ulergarrian deskribatzeko metodo eraginkorrenetako bat. Alexander Osterwalder-ek idatzitako <em>The Business Model Canvas<\/em> liburuan dago oinarrituta.<\/p>\n<p>Metodo horrek hau du premisatzat: enpresek lau ardatz izan behar dituzte. Hauek dira: <strong>bezeroak, eskaintza, azpiegitura eta bideragarritasun ekonomikoa.<\/strong> Hortik aurrera, produktuak edo zerbitzuak bezeroei balio erantsia ematea lortu behar du zure negozioak.<\/p>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Canvas negozio-ereduaren 9 moduluak<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Bildu zure negozioari buruzko informazio garrantzitsu guztia <strong>folio batean<\/strong><strong>.<\/strong> Canvas ereduak zure balio-proposamena aurkitzen laguntzen dizu, modulutan banatutako sistema erraz baten bidez.<\/p>\n<h4><strong>1. Funtsezko bazkideak<\/strong><\/h4>\n<p>Norekin elkartuko zara zure negozioak funtziona dezan?<\/p>\n<p>Fidagarritasunez jarduteko, ezinbestekoa da gure kolaboratzaileak konfiantzazkoak eta fidagarriak izatea. Atal honetan, nor diren eta haiekin zer harreman duzun adierazi beharko duzu. Lankidetzaren lau adibide emango dizkizugu:<\/p>\n<ul>\n<li>Konfiantzazko hornitzaileak: aktiboak ziurtatzeko.<\/li>\n<li>Gobernuak: arriskuak eta ziurgabetasuna murrizteko.<\/li>\n<li>Partner teknologikoak: mantentze-lanetarako eta aurrez aurreko euskarrirako.<\/li>\n<li><em>Joint-ventures<\/em>ak: negozio berriak martxan jartzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<h4><strong>2. Funtsezko baliabideak<\/strong><\/h4>\n<p>Zer baliabide behar dituzu lanean hasteko?<\/p>\n<p>Deskribatu zure negozio-ereduak arrakasta lortzeko ezinbestekoak diren aktiboak eta gaitasunak. Esaterako, zure enpresak elikagaiak prozesatu behar baditu, packaging-makineria beharko du, baina, akademia bat sortzeko asmoa baduzu, irakasle egokiak izatea izango da funtsezkoena. Pentsatu mota honetako baliabideetan:<\/p>\n<ul>\n<li>Finantzarioa: eskudirua, kredituak, akzioak eta abar.<\/li>\n<li>Fisikoa: bulegoak, garraiobideak, ekipamenduak eta abar.<\/li>\n<li>Intelektuala: markak, patenteak, <em>know-how<\/em>a eta abar.<\/li>\n<li>Giza baliabideak: profil profesionalak.<\/li>\n<\/ul>\n<h4><strong>3. Balio-proposamena<\/strong><\/h4>\n<p>Zer beharri erantzuten dio zure produktuak edo zerbitzuak? Zertan da desberdina lehiakideenekin alderatuta?<\/p>\n<p>Negozio-ideia baten beste funtsezko elementuetako bat da. Zure produktua edo zerbitzua besteen gainetik nabarmendu dadin, lehiakideek eskaintzen ez duten balio-proposamena eman behar diozu. Lehiatzeko abantaila hori alderdi hauetan isla daiteke:<\/p>\n<ul>\n<li>Prezioa<\/li>\n<li>Produktuaren kalitatea<\/li>\n<li>Jasangarritasuna<\/li>\n<li>Pertsonalizazioa<\/li>\n<li>Esklusibotasuna<\/li>\n<\/ul>\n<p>Gogoratu hori izango dela bezeroek zure produktua aukeratzeko arrazoietako bat.<\/p>\n<h4><strong>4. Bezeroekiko harremana<\/strong><\/h4>\n<p>Nola lortu, mantendu eta gehitu bezero berriak?<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/negozio-plana\/identifikatu-eta-fidelizatu-zure-bezero-potentzialak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_blog_modelo_canvas&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Bezero bat fidelizatu<\/a> ahal izateko, beharrezkoa da hark nola pentsatzen duen, zer gogoko duen eta zure enpresarekin zer-nolako harremana izan nahi duen jakitea. Hona hemen zure bezeroarekin izan ditzakezun harreman batzuk:<\/p>\n<ul>\n<li>Harreman pertsonala<\/li>\n<li>Online zerbitzuak<\/li>\n<li>Zerbitzu automatizatuak<\/li>\n<li><em>Self-service<\/em>ak<\/li>\n<\/ul>\n<h4><strong>5. Banaketa-kanalak<\/strong><\/h4>\n<p>Nola iristen zaio gure produktua bezeroari?<\/p>\n<p>Modulu honetan, zure bezeroengana nola iritsi eta haiekin nola komunikatu deskribatzen da.<\/p>\n<p><strong>Baliabide fisikoak <\/strong><\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px;\">Kontuan izan merkataritzako erraldoien abantaila nagusietako bat banaketa dela. Lehiatzeko ezinbestekoa da banaketa-kanal eraginkorra, segurura eta azkarra izatea. Horretarako, hau egin behar duzu:<\/p>\n<ul>\n<li>Prezio lehiakor bat adostu.<\/li>\n<li>Bidalketa-politika erakargarri bat zehaztu.<\/li>\n<li>Saldu osteko zerbitzu bat eskaini.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Baliabide digitalak<\/strong><\/p>\n<p>Identifikatu eta erabili zure bezeroarengana iristeko eta harekin konektatzeko kanal digital egokiak. Zehaztu helburuak eta kanalak zure <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/formakuntza\/marketin-estrategia-ulertzen-eta-zeurea-diseinatzen-lagunduko-dizuten-kontzeptuak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_blog_modelo_canvas&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">marketin digitaleko<\/a> estrategiaren barruan. Hona hemen zure eskura dauden banaketa-kanal batzuk:<\/p>\n<ul>\n<li><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/negozio-digitalak\/seo-ezarri-zure-empresan\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_blog_modelo_canvas&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Search Engine Optimization (SEO)<\/a><\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/nola-eman-ezagutzera-nire-negozioa-sare-sozialen-bitartez\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_blog_modelo_canvas&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Social Media Marketing (SMM)<\/a><\/li>\n<li>Email Marketing<\/li>\n<li>Mobile Marketing<\/li>\n<li>Content Marketing<\/li>\n<li>Paid Channels<\/li>\n<li>Display Advertising<\/li>\n<\/ul>\n<h4><strong>6. Zure bezeroak, merkatuaren segmentazioa<\/strong><\/h4>\n<p>Nori zuzenduta dago zure produktua edo zerbitzua?<\/p>\n<p>Bezero potentzialak dira edozein negozio-estrategiaren xede nagusia. Zure enpresa berriak arrakasta izatea nahi baduzu, zure bezeroak identifikatu behar dituzu, haiengana fidagarritasunez zuzentzeko eta produktu edo zerbitzu bereizgarri bat eskaintzeko.<\/p>\n<p><strong>Segmentazio geografikoa: <\/strong>aurkitu non dauden.<\/p>\n<p>Zehaztu zure bezeroen kokapen fisikoa. Ezagutu saltzeko eta publizitate-kanpainak egiteko leku egokiak. Pertsonalizatu haien tokiko, nazioko edo nazioarteko esperientzia.<\/p>\n<p><strong>Segmentazio demografikoa eta soziala:<\/strong> egin profil orokor bat eta ikertu haien interesak.<\/p>\n<p>Zehaztu adierazle hauek eta antzekoak: adina, generoa, familia-estatusa, nazionalitatea, lanbidea edo diru-sarrerak. Horrela, xede duzun profilaren zaletasunak eta interesak mugatu ahal izango dituzu, eta haren beharrak nola estali jakingo duzu.<\/p>\n<h4><strong>7. Funtsezko jarduerak<\/strong><\/h4>\n<p>Zer jarduera behar dituzu diru-sarrerak sortzeko?<\/p>\n<p>Modulu honi esker, zure negozioak funtzionatzeko zer jarduera egin behar dituzun jakingo duzu. Oinarri gisa, hartu zure balio-proposamena, banaketa-kanalak eta bezeroekiko harremanak, zure produktua edo zerbitzua entregatzeko behar dituzun jarduerak ondorioztatzeko.<\/p>\n<p>Horien artean daude, esaterako:<\/p>\n<ul>\n<li>Produktuaren diseinua, ekoizpen-fasean<\/li>\n<li>Bezeroentzako prestakuntza-jarduerak<\/li>\n<li>Laguntza teknikoa<\/li>\n<\/ul>\n<h4><strong>8. Kostuak<\/strong><\/h4>\n<p>Zein dira hasi ahal izateko kostuak?<\/p>\n<p>Puntu hau hertsiki lotuta dago aurrekoarekin, zure jarduerak eragiten dituen gastuak identifikatzen baititu, eta horiek ere kontuan izan behar dituzu salmentaren azken prezioa zehaztean.<\/p>\n<p>Atal honetan, alokairuak, zergak, soldatak eta kostuen egitura osatzen duten gainerako elementu guztiak sartu behar dituzu. Azterketa horrekin, proiektua errentagarria den ikusi ahal izango dugu. Kontuan izan, besteak beste:<\/p>\n<ul>\n<li>Baliabide finko eta aldakorren kostuak<\/li>\n<li>Eskala-ekonomia<\/li>\n<li>Irismen-ekonomia<\/li>\n<\/ul>\n<h4><strong>9. Diru-sarreren iturriak<\/strong><\/h4>\n<p>Nola lortu diru-sarrerak gure produktu edo zerbitzuarekin?<\/p>\n<p>Atal honetan, zure enpresa-jarduerarekin diru-sarrerak lortzeko erabiliko dituzun metodoei buruz hausnartu ahal izango duzu. Horretarako, bezeroak zure produktuaren edo zerbitzuaren truke zenbat ordaintzeko prest dauden kalkulatu behar duzu. Oso garrantzitsua da:<\/p>\n<ul>\n<li>Bezeroei eskaintzen diegun balio erantsia zehaztea, haren truke ordain dezaten.<\/li>\n<li>Prezioa zure irabazi-marjinetara eta balioetsitako salmenta-zifretara doitzea, errentagarritasunari eusteko.<\/li>\n<li>Onartuko ditugun ordainketa-sistemak aukeratzea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekitea\/negozio-ideia\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_blog_modelo_canvas&amp;utm_content=banner_eus\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-22032 size-full\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/bannerblogcanvas-eus.png\" alt=\"Canvas eredua\" width=\"800\" height=\"80\" srcset=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/bannerblogcanvas-eus.png 800w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/bannerblogcanvas-eus-300x30.png 300w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/bannerblogcanvas-eus-768x77.png 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/><\/a><\/h3>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Canvas ereduaren alde onak eta alde txarrak<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Canvas eredua tresna bikaina da zure negozioaren inguruko informazio garrantzitsua laburbiltzeko. Izan ere:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Ikuspegi globala<\/strong> ematen du.<\/li>\n<li>Azkarra da, eta eztabaida eta ideiak sortzea sustatzen du.<\/li>\n<li><strong>Merkea<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Dena den, metodo horrek baditu eragozpenak ere, eta kontuan izan behar dituzu, haren irismena eta gaitasunak ebaluatu ahal izateko.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Planteamendu abstraktu <\/strong>batean oinarritzen da.<\/li>\n<li><strong>Oso sinplifikatuta <\/strong>dago eta garapen zabalagoa behar du, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/negozio-plana\/negozio-plana-gakoak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_blog_modelo_canvas&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">negozio-plan<\/a> oso bat eta <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/eguneratu-zure-negozio-plana-analisi-estrategikorako-tresnak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_blog_modelo_canvas&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">analisi estrategiko<\/a> bat barne.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Nolanahi ere, Canvas eredua oso tresna praktikoa da zure negozio-ideiaren bideragarritasunari buruzko lehen azterketa egiteko. Gogoratu, gainera, Gaztenpresan\u00a0hainbat tresna ditugula analisi hori osatzeko eta zure ideiaren bideragarritasuna egiaztatzeko, edo zure negozioa hobetzeko aukerak bilatzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Canvas eredua da negozio-ideia bat modu sinplean, bisualean eta ulergarrian deskribatzeko metodo eraginkorrenetako bat. Alexander Osterwalder-ek idatzitako The Business Model Canvas liburuan dago oinarrituta. Metodo horrek hau du premisatzat: enpresek lau ardatz izan behar dituzte. Hauek dira: bezeroak, eskaintza, azpiegitura eta bideragarritasun ekonomikoa. Hortik aurrera, produktuak edo zerbitzuak bezeroei balio erantsia ematea lortu behar du [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":22026,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1125,1163,1160,1120,1508,1300,1353,1490,1482,1483,1481,1479],"class_list":["post-21711","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21711","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21711"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21711\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22026"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21711"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21711"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21711"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=21711"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}