{"id":21321,"date":"2020-10-30T08:53:39","date_gmt":"2020-10-30T07:53:39","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=21321"},"modified":"2023-02-02T10:06:52","modified_gmt":"2023-02-02T09:06:52","slug":"eguneratu-zure-negozio-plana-analisi-estrategikorako-tresnak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/eguneratu-zure-negozio-plana-analisi-estrategikorako-tresnak\/","title":{"rendered":"Eguneratu zure negozio-plana: analisi estrategikorako tresnak"},"content":{"rendered":"<p>Beren bizitzan zehar, enpresa askok beren <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/negozio-plana\/negozio-plana-gakoak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_blog_herramientas_analisis_estrategico&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">negozio-planak<\/a> eguneratu behar izaten dituzte, egoera berrietara egokitzeko (krisi-egoeretara, adibidez) eta lehiakorrak izaten jarraitzeko. <strong>Analisi estrategikoei <\/strong>esker, <strong>zure enpresaren funtzionamenduan eragiten duten faktore <\/strong>guztiak ezagutu ditzakezu, hala nola alderdi operatiboak, barnekoak, eta merkatuen portaeran eragina duten kanpo-egoerak. Faktore horiek identifikatzen lagun diezazuketen hainbat tresna daude.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3><strong>AMIA analisia edo matrizea<\/strong><\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/contenidos\/documentacion\/obs_mer_estinf_analisis_dafo\/es_def\/adjuntos\/dafo2020.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Eusko Jaurlaritzak<\/a> eta <a href=\"https:\/\/dafo.ipyme.org\/Home\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak<\/a>, besteak beste, metodologia gisa bereganatu duten tresnarik <strong>ezagun eta eraginkorrenetako <\/strong>bat da. Haren lau analisi-elementuei esker, zure negozioaren barneko eta kanpoko indarguneak eta aukerak ebaluatu ahal izango dituzu, baita ahuleziak eta mehatxuak ere.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-21322 size-full\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/statics\/2020\/10\/Captura-de-pantalla-2020-10-30-a-las-8.09.43-1.png\" alt=\"\" width=\"634\" height=\"479\" \/><\/p>\n<p><strong><em>Iturria:<\/em><\/strong> <strong><em>Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa.<\/em><\/strong><\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong> Indarrak<\/strong>. Beste enpresa batzuen aldean, zureari mesede egiten dioten alderdiak identifikatzen ditu, hala nola prezio eta kostu lehiakorragoak, egokitzeko gaitasuna edo egitura txikiagoa.<\/li>\n<li><strong> Aukerak.<\/strong> Zure negozioa garatzen laguntzen duten kanpo-faktoreak dira, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/saltoki-txikiak-digitalizazioaren-erronkaren-aurrean\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_digitalizacion&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">digitalizazioa<\/a> edo merkatuaren hazkundea, adibidez.<\/li>\n<li><strong> Ahuleziak.<\/strong> Beste enpresa batzuen aldean, zure enpresari zein barne-elementuk kalte egiten dioten zehazten du, hala nola markaren ezagutzarik ezak edo gainerakoek baino prestazio txikiagoak izateak.<\/li>\n<li><strong> Mehatxuak.<\/strong> Zure jarduera argi eta garbi kaltetzen duten kanpo-faktoreak aztertzen ditu, egoera ekonomikoa eta eskaeraren urtarokotasuna, adibidez.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<h3><strong>CAME analisia<\/strong><\/h3>\n<p>AMIA analisiak baino <strong>izaera exekutiboagoa du<\/strong>, haren helburua akatsak zuzentzeko eta trebetasunak sustatzeko beharrezko ekintzak zehaztea eta abian jartzea baita. Honako hauek dira haren lau azterketa-elementuak:<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-21323 size-full\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/statics\/2020\/10\/analisis-came-1.jpg\" alt=\"\" width=\"650\" height=\"274\" \/><\/p>\n<p><strong><em>ITURRIA:<\/em><\/strong> <a href=\"https:\/\/coaching-para-emprendedores.es\/emprendimiento-estrategico\/emprendimiento-estrategico-del-dafo-al-analisis-came\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong><em>\u201cCoaching para emprendedores\u201d<\/em><\/strong><\/a><strong><em> webgunea<\/em><\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Ahuleziak zuzentzea<\/strong>. Ahuleziak edo horiek zure enpresan duten eragina txikitzeko estrategiak prestatzea da helburua.<\/li>\n<li><strong> Mehatxuei aurre egitea<\/strong>. Mehatxuak ahulezia bihur ez daitezela lortu behar duzu, eta horretarako, arrisku bat ez gertatzeko edo haren inpaktua arintzeko ekintzak diseinatu behar dituzu, besteak beste.<\/li>\n<li><strong> Indarrei eustea<\/strong>. Zure indarrak zaintzea eta lehiarako abantailari eustea da helburua.<\/li>\n<li><strong> Aukerak ustiatzea<\/strong>. Aliantzak bilatu eta proaktiboa izan behar duzu, aukerak etorkizunean indargune bihur daitezen.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3><strong>PESTEL analisia<\/strong><\/h3>\n<p>Batzuetan, <strong>faktore soziopolitikoek <\/strong>enpresa baten jarduera baldintzatzen dute, bereziki atzerriko merkatuetan jarduten duenean. Jarraian adierazten diren elementuak aztertuta errazago identifikatuko dituzu faktore horiek, estrategiarik egokiena aukeratzeko:<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-21324 size-full\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/statics\/2020\/10\/analisis-pest-1.jpg\" alt=\"\" width=\"700\" height=\"447\" \/><\/p>\n<p><strong><em>ITURRIA:<\/em><\/strong> <a href=\"https:\/\/franciscotorreblanca.es\/analisis-pest\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong><em>Francisco Torreblanca<\/em><\/strong><\/a><strong><em>, marketineko aholkulari estrategikoa<\/em><\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li><strong> Politikoak.<\/strong> Gobernu batek garatutako ekintza zehatzak, itunekin eta dirulaguntzekin lotuta, adibidez.<\/li>\n<li><strong> Ekonomikoak.<\/strong> Politika ekonomikoak, interes-tasak, KPI, langabezia-tasa eta abar.<\/li>\n<li><strong> Sozialak.<\/strong> Bilakaera demografikoa, hezkuntza-maila, gizarte-ohiturak eta abar.<\/li>\n<li><strong> Teknologikoak.<\/strong> Garapen teknologikoaren indizea.<\/li>\n<li><strong> Ekologikoak.<\/strong> Ingurumen-politikak, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/nola-ekin-modaren-munduan-jasangarritasunaren-bidez\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_emprender_moda_sostenibilidad&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">jasangarritasun<\/a>-indizeak, birziklapena eta abar.<\/li>\n<li><strong> Legezkoak.<\/strong> Lan-osasunari, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ideia-babestu\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_proteger_tu_idea&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">jabetza intelektuala<\/a>ri eta zure negozioaren jardueran eragin dezaketen gainerako alderdiei buruzko legeak.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3><strong>ANSOFF matrizea<\/strong><\/h3>\n<p>Analisi hori Igor Ansoffek asmatu zuen 1957an, enpresa batek <strong>hedapen-estrategia <\/strong>bati ekiteko orduan izan ditzakeen arriskuak ebaluatzeko, eta merkatu batek eskaintzen dituen aukerak aztertzeko. Analisiak gaur egungo produktuak eta merkatu berriak uztartzen ditu, eta honako aldagai hauek ditu:<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-medium wp-image-21325\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/statics\/2020\/10\/the-link-between-customer-value-and-marketing-1-300x252.png\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"252\" \/><\/p>\n<p><strong><em>ITURRIA:<\/em><\/strong> <a href=\"https:\/\/corporatefinanceinstitute.com\/resources\/knowledge\/strategy\/ansoff-matrix\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong><em>Corporate Finance Institute<\/em><\/strong><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li><strong> Merkatuan sakontzea<\/strong>. Gaur egungo produktu bat eta merkatu bat uztartzetik sortzen da; hau da, merkaturatzen ditudan produktu berberak erabiliz, merkatu batean gora egin dezakedan aztertzen du.<\/li>\n<li><strong> Merkatuaren garapena<\/strong>. Lehendik dagoen produktu bat merkatu berri batean sartzeko aukera <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/zer-da-merkatu-azterketa-bat\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_estudio_mercado&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">aztertzen<\/a> du.<\/li>\n<li><strong> Produktuaren garapena<\/strong>. Gaur egungo merkatuak produktu berri bat beregana dezakeen aztertzen du.<\/li>\n<li><strong>Dibertsifikazioa<\/strong>. Produktu berri baten sorrera eta hura merkatu berri batean merkaturatzeko aukera uztartzen ditu. Merkatua eta produktua garatzeko ikuspegi bateratua eskatzen du.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3><strong>Porterren diamantea<\/strong><\/h3>\n<p>Eredu honek hainbat adierazle aztertzen lagunduko dizu, zure enpresaren funtzionamenduan nola eragiten duten zehazteko. Tresna horri esker, <strong>zure produktuaren edo zerbitzuaren balio erantsia handitzeko <\/strong>zure enpresak zer egin behar duen zehaztu dezakezu. Honako elementu hauek aztertzen ditu:<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-21326 size-full\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/statics\/2020\/10\/Captura-de-pantalla-2020-10-26-a-las-11.52.27-1.png\" alt=\"\" width=\"859\" height=\"530\" \/><\/p>\n<p><em><strong>Iturria: <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=s0Wt3FVjCkg%20https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=s0Wt3FVjCkg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">WTD Work To Do<\/a><\/strong><\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li><strong> Faktoreen baldintzak.<\/strong> Enpresa bati merkatuan posizionamendu handia ematen dioten faktoreak enpresak berak sortzen dituenak direla jasotzen du elementu honek.<\/li>\n<li><strong> Eskaeraren baldintzak<\/strong>. Eskaerak berritzera eta ahalegin handiagoa egitera behartzen du enpresa, bezeroak asetzeko.<\/li>\n<li><strong> Enpresen estrategia, egitura eta lehia<\/strong>. <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/nola-identifikatu-ditzaket-nire-lehiakideak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_identificar_competencia&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Lehia<\/a> pizgarri bat da zure enpresak bere produktua edo zerbitzua hobe dezan.<\/li>\n<li><strong> Antzeko sektoreak eta sektore osagarriak<\/strong>. Ekoizpen-marjina jakin batzuk lortzeko lehiak areagotu egiten ditu eskaintzaren estandarrak, eta eskaintza hobetzen laguntzen du.<\/li>\n<li><strong> Gobernua\/Zuzendaritza.<\/strong> Enpresa baten zuzendaritza arduratzen da enpresaren baliabideak kudeatzeaz eta berrikuntzaren edo ikerketaren alde apustu egiteaz.<\/li>\n<li><strong> Zoria.<\/strong> Negozio bati eragin diezaiokeen eta enpresa baten lehia-abantailak hobe edo kalte ditzakeen alderdi ukaezin bat da.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Zure negozio-plana eguneratzeko laguntza behar baduzu, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_blog_herramientas_analisis_estrategico&amp;utm_content=eu#_2-negozio-plana\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresan<\/a> behar duzun guztia eskainiko dizugu, zure enpresari merkatuaren egoera berrietara egokitzen lagunduko dion azterketa estrategikoa egin dezazun.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Beren bizitzan zehar, enpresa askok beren negozio-planak eguneratu behar izaten dituzte, egoera berrietara egokitzeko (krisi-egoeretara, adibidez) eta lehiakorrak izaten jarraitzeko. Analisi estrategikoei esker, zure enpresaren funtzionamenduan eragiten duten faktore guztiak ezagutu ditzakezu, hala nola alderdi operatiboak, barnekoak, eta merkatuen portaeran eragina duten kanpo-egoerak. Faktore horiek identifikatzen lagun diezazuketen hainbat tresna daude. &nbsp; AMIA analisia edo [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":26757,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1177,1126,1184,1287,1508,1134],"class_list":["post-21321","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21321","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21321"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21321\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/26757"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21321"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21321"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21321"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=21321"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}