{"id":20662,"date":"2020-10-05T10:36:53","date_gmt":"2020-10-05T08:36:53","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=20662"},"modified":"2025-01-27T16:11:37","modified_gmt":"2025-01-27T15:11:37","slug":"nola-sortu-arropa-marka-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/nola-sortu-arropa-marka-bat\/","title":{"rendered":"Nola sortu arropa-marka bat"},"content":{"rendered":"<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Egin dezagun modaren historia pixka bat:<\/strong> <strong>Coco Chanel kasua<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>1909an, Parisko zenbait kafetegitan abeslari gisa lan egiten zuen neska gazte batek erabaki bat hartu zuen: modaren mundura salto egitea eta kapela-lerro apurtzaile bat diseinatzea, arropa-denda batean saltzaile gisa lan egiten zuen bitartean.<\/p>\n<p>Gabrielle Bonheur izeneko gazte ekintzaile hark urtebete baino gehiago behar izan zuen bere negozioa irekitzeko, baina Paris bere estilo funtzional eta xumearekin <em>betetzea <\/em>lortu zuen, mende hasierako oparotasunetik oso urrun.<\/p>\n<p>Neska hark erraz gogoratzeko moduko marka batekin bataiatu zuen bere arropa-lerroa, bere bigarren abizena erabiliz, Chanel. Denbora igaro ahala, <a href=\"http:\/\/content.time.com\/time\/magazine\/article\/0,9171,26473,00.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Time aldizkariaren XX. mendeko pertsona garrantzitsuenen zerrenda<\/a>ko moda-diseinatzaile bakarra bihurtu zen, gaur egun urtean 10.000 milioi dolar inguruko salmentak egiten dituen punta-puntako merkataritza-gune bat sortu zuena.<\/p>\n<p>Coco Chanelen kasua berdingabea da historian, bere nortasunagatik, talentuagatik eta ahalduntzeko gaitasunagatik, gerra eta nazioarteko krisi betean. Beharbada bere <strong>izaera ekintzaile<\/strong> horixe bera beharko duzu zuk ere, zure moda-negozioa martxan jartzeko. Baina, <strong>nola sortu moda-marka bat <\/strong>gaur egungo merkatuan?<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Funtsezko 4 alderdi zure arropa-marka sortzeko<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Gure inguruan milaka moda-erreferentzia egon arren, <strong>digitalizazioak <\/strong>mundu horretan sartzea ahalbidetzen dizu, inbertsio handirik egin gabe eta arrisku handiegirik gabe. Interneti eta hark eskaintzen dituen baliabide digitalei esker, zure jantzien logoa eta marka diseinatzeko behar duzun ia guztia lor dezakezu, baita horiek saldu ahal izateko merkatu elektroniko bat abian jartzeko ere.<\/p>\n<p>Dagoeneko zure bilduma berrirako <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/negozio-plana\/negozio-plana-gakoak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">negozio-plana<\/a>, diseinua, materialak, hornitzaileak eta logistika prest dituzula kontuan hartuta, gainerako alderdi osagarriak jorratuko ditugu.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Pentsatu <\/strong>zure produktu guztiak zein <strong>izenekin <\/strong>merkaturatuko dituzun. Hori erabakitzean, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegora joan beharko duzu hura erregistratzera. Era berean, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/ideia-babestu\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_blog_como_crear_marca_ropa&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">zure ideia erregistratu eta babesteko gomendio<\/a> hauek berrikusi beharko dituzu. Izena aukeratzeko inspiraziorik ez baduzu, teknologia zure alde dago: <strong>aplikazio <\/strong>ugari daude arropa-marka batentzako izen original eta sortzaileak aurkitzen laguntzeko, <a href=\"https:\/\/businessnamegenerator.com\/es\/generador-de-nombres-e-ideas-para-empresas-de-marcas-de-ropa-y-moda\/\">Business Name Generator<\/a> eta <a href=\"https:\/\/www.shopify.es\/herramientas\/generador-nombre-para-empresas\/marcas-de-ropa\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Shopify<\/a>, besteak beste. Beraz, <strong>arropa-marka arrakastatsu bat nola sortu <\/strong>jakin nahi baduzu, hari izen erakargarri bat aurkitu behar diozu lehenengo, izena baita produktu ororen arrakastaren oinarria.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Diseinatu logo bat.<\/strong> L<strong>ogoa diseinatzeko programa eta aplikazio <\/strong>asko daude. Horietako asko doakoak dira eta, horiek erabiliz, oinarrizko logo bat diseinatu ahal izango duzu&nbsp;zure moda-marka berriarentzat, diseinu grafikoan aditua izan gabe. Horien artean, <a href=\"https:\/\/www.canva.com\/es_es\/crear\/logos\/\">Canva<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.logaster.com.es\/blog\/logo-design-software\/\">Logaster<\/a> eta <a href=\"https:\/\/es.freelogodesign.org\/\">Free Logo Design<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Ireki zure online denda.<\/strong> Merkataritza elektronikoa zure moda-lerro berria merkaturatzeko modu erraz, azkar eta ekonomiko bat izan daiteke. Gainera, saltzeko modu eraginkorra da: Interneten ibiltzen diren pertsona gehienek (%&nbsp;71) online erosketak egiten dituzte; 2019an, 16 eta 65 urte bitarteko 20,3 milioi pertsonak erabili zituzten eCommerce deiturikoak, <a href=\"https:\/\/iabspain.es\/categora-de-estudio\/ecommerce\/\">IAB Spain elkarteak urte horretarako egindako merkataritza elektronikoari buruzko azterla<\/a>n baten arabera. Azterlan horrek dioenez, erosketa bakoitzaren batez besteko zenbatekoa 64&nbsp;\u20ac-ra heldu zen, eta zifrek gora egiten jarraitzen dute urtetik urtera. e-Commerce horrekin lotutako hainbat negozio-eredu daude, hala nola <strong>marketplace-ak, agregatzaileak edo komunitate batean oinarritutako negozioak.<\/strong> <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/ideia-merkataritza-elektronikoa\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_blog_como_crear_marca_ropa&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Post honetan<\/a>, horietako bat aukeratzen laguntzeko gako batzuk emango dizkizugu. Eta zure online denda diseinatzea erabakitzen baduzu, Interneten hainbat plataforma aurkituko dituzu formatu eta prezio desberdinetan egiten laguntzeko. <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/negozio-digitalak\/zein-izan-daiteke-online-edo-e-commerce-denda-bat-sortzearen-prezioa\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_blog_como_crear_marca_ropa&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Online denda edo e-Commerce bat sortzearen prezioa zein izan daitekeen<\/a> bakarrik kontsultatu behar duzu.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Diseinatu marketin digitaleko<\/strong> estrategia Marketin digitaleko estrategia orok sare sozialetatik igaro behar du. <a href=\"https:\/\/iabspain.es\/categora-de-estudio\/ecommerce\/\">IAB Spain elkarteak 2019rako egindako merkataritza elektronikoari buruzko azterlanaren<\/a> arabera, online erosketak egiten dituzten pertsonen %&nbsp;84 sare sozialen erabiltzaile aktiboak dira. Batez besteko profila 41 urteko pertsona batena da, batik bat <strong>Facebook <\/strong>(%&nbsp;90), <strong>WhatsApp <\/strong>(%&nbsp;87), <strong>YouTube <\/strong>(%&nbsp;65) eta <strong>Instagram<\/strong> (%&nbsp;60) erabiltzen dituena. Beraz, SMMak ezinbestean egon behar du sartuta zure arropa-marka merkaturatzeko diseinatu duzun marketin digitaleko estrategian. A! Eta ez ahaztu <strong>TikTok<\/strong>, nerabeen artean sekulako arrakasta izaten ari den fenomenoa, mundu osoan dagoeneko 500 milioi erabiltzaile baino gehiago dituena.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hori guztia sormen, inspirazio eta lan dosi handiekin osatzea bakarrik falta zaizu, online arropa-marka berdingabe bat sortu ahal izateko. Eta gogoratu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_blog_como_crear_marca_ropa&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresa<\/a> zure ondoan izango dela, ilusioz betetako proiektu horretan laguntzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egin dezagun modaren historia pixka bat: Coco Chanel kasua 1909an, Parisko zenbait kafetegitan abeslari gisa lan egiten zuen neska gazte batek erabaki bat hartu zuen: modaren mundura salto egitea eta kapela-lerro apurtzaile bat diseinatzea, arropa-denda batean saltzaile gisa lan egiten zuen bitartean. Gabrielle Bonheur izeneko gazte ekintzaile hark urtebete baino gehiago behar izan zuen bere [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":22040,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[2095,1125,1246,1134],"class_list":["post-20662","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20662","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=20662"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20662\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22040"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=20662"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=20662"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=20662"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=20662"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}