{"id":16869,"date":"2020-07-07T09:27:00","date_gmt":"2020-07-07T07:27:00","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=16869"},"modified":"2020-12-16T10:37:11","modified_gmt":"2020-12-16T09:37:11","slug":"sos-mentoring-programa-zure-mentorea-aprobetxatzeko-aholkuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/sos-mentoring-programa-zure-mentorea-aprobetxatzeko-aholkuak\/","title":{"rendered":"SOS Mentoring programa: zure mentorea aprobetxatzeko aholkuak"},"content":{"rendered":"<p>Azken asteetan, Gaztenpresan gure <strong>#JarraitzekoBerritzen<\/strong> programan parte hartzera animatu zaitugu, helburu oso garbi batekin: gure ehun ekintzailea horren gogor kolpatu duen krisia saihesten laguntzeko.<\/p>\n<p>Gaur beste urrats bat eman dugu estrategia horretan. <a href=\"https:\/\/www.youthbusiness.es\/noticias\/sos-mentoring-programa-de-ayuda-a-los-emprendedores\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Youth Business fundazioaren SOS Mentoring<\/a> programan sartu nahi zaitugu, <strong>mentore <\/strong>baten esperientziaz baliatzeko aukera izan dezazun, zure negozioak azken hilabeteetan jasandako egoera zaila behin betiko gainditzeko.<\/p>\n<p>SOS Mentoring programak pandemiaren ondorioak arintzea du helburu. Haren bitartez, mikroenpresei eta zu bezalako pertsona ekintzaileei behar duzuen <strong>gidaritza, aholkularitza eta laguntza <\/strong>eskaini nahi dizuegu, <strong>zuen negozioei bultzada berri bat emateko<\/strong>, ahalik eta gehien suspertuz.<\/p>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Zer da mentore bat?<\/strong><\/span><\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/dagoeneko-negozio-bat-baduzu\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_mentoring_consejos&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresaren mentoring<\/a> programa bakar batean ere parte hartu ez baduzu, beharbada oraindik ez duzu jakingo <strong>zer den mentore bat<\/strong>: <strong>enpresak kudeatzen esperientzia <\/strong>handia duten profesionalak dira, eta laguntza boluntarioa eta altruista ematen diete beren negozioak sendotzeko beharra dutenei.<\/p>\n<p>Gaztenpresan Youth Business Spain (YBS) Sareko kide gara eta urte asko daramatzagu 40 herrialdetan baino gehiagotan modu arrakastatsuan garatu den metodologia bat aplikatzen. Ideia bat izan dezazun, <strong>2019an <\/strong>bakarrik <strong>134 pertsonak <\/strong>hartu zuten parte gure mentoring-<strong>ikastaroetan<\/strong>, eta <strong>20 harreman <\/strong>arautu formalizatu ziren.<\/p>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>SOS Mentoring COVID-19aren kontra<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Oraingo honetan, SOS Mentoring dagoeneko martxan zeuden eta <strong>COVID-19aren krisiak kaltetu <\/strong>dituen negozioetara dago bideratuta. Honako hauek dira helburu nagusiak:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Zure enpresa-egoeraren diagnostikoa<\/strong> egiten laguntzea eta zure aukera, mehatxu, indargune eta ahuleziak (AMIA analisia) identifikatzea.<\/li>\n<li>Zure negozioak dituen <strong>jarduteko aukerak ebaluatzea<\/strong> eta ekintza-plan bat diseinatzea.<\/li>\n<li><strong>Ekintza-plana ezartzen laguntzea<\/strong>.<\/li>\n<li>Ahalik eta gehien laguntzea, <strong>ahalduntzetik<\/strong> hasi eta <strong>babes emozionalera<\/strong> arte.<\/li>\n<\/ul>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Nola jokatu zure mentorearekin<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Zure mentorearen babesa <strong>ez da<\/strong> mugatuko <strong>laguntza <\/strong>instituzionalak <strong>izapidetzeko aholkularitza teknikoa <\/strong>ematera, era guztietako <strong>zerbitzu profesional espezializatuak <\/strong>eskainiko baitizkizu.<\/p>\n<p>Beraien aholkularitza <strong>enpresen kudeaketan <\/strong>eta <strong>krisi-egoeretan duten esperientzian <\/strong>oinarritzen da, baita <strong>merkatuaren ezagutzan <\/strong>ere.<\/p>\n<p>Zerbitzuari <strong>ahalik eta etekinik handiena atera <\/strong>nahi badiozu, izan itzazu kontuan aholku hauek:<\/p>\n<ul>\n<li>Joan zaitez etxeko lanak eginda eta <strong>prestatu bilera edo bideokonferentzia <\/strong>aldez aurretik. Topaketa ahalik eta gehien aprobetxatzeko, <strong>zure zalantza edo kezken zerrenda laburra eman diezaiokezu<\/strong>; horrela, gehien kezkatzen zaituzten alderdiak jorratu ahal izango dituzu.<\/li>\n<li>Izan ezazu jarrera positiboa eta gogoratu <strong>zeuk ikasi behar duzula.<\/strong> Gogoan izan behar duzu zure mentorea zeurea bezain egoera korapilatsuetan aritu dela eta modu arrakastatsuan gainditzea lortu duela.<\/li>\n<li><strong>Aplikatu bere gomendioak<\/strong>. Zure mentoreak ikusten badu <strong>bere jarraibideak martxan jartzen dituzula<\/strong>, zure konpromisoa irmoa dela egiaztatuko du eta are gehiago inplikatuko da zure arazoan. Horrela, krisia arrakastaz gainditzeko aukerak areagotu egingo dira.<\/li>\n<li>Saiatu <strong>bi noranzkoko harremana izaten.<\/strong> Programa hauetan parte hartzen dutenean, mentore askok egoera berriak ezagutu eta ekintzaileengandik ikasten dute. <strong>Ideiak alderatzea <\/strong>oso metodo eraginkorra izan da beti krisi-egoerei aurre egiteko, eta zure ekarpenak oso baliagarriak izan daitezke jasotzen dituzun aholkuak osatzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Programa <strong>online bileren <\/strong>bidez gauzatuko da. Bilerak astero edo hamabost egunez behin egingo dira, 1 eta 3 hilabete bitartean. #JarraitzekoBerritu eta <a href=\"https:\/\/www.youthbusiness.es\/noticias\/sos-mentoring-programa-de-ayuda-a-los-emprendedores\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresaren SOS Mentoring<\/a> programan parte hartu nahi baduzu, jarraitu arretaz gure sare sozialak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azken asteetan, Gaztenpresan gure #JarraitzekoBerritzen programan parte hartzera animatu zaitugu, helburu oso garbi batekin: gure ehun ekintzailea horren gogor kolpatu duen krisia saihesten laguntzeko. Gaur beste urrats bat eman dugu estrategia horretan. Youth Business fundazioaren SOS Mentoring programan sartu nahi zaitugu, mentore baten esperientziaz baliatzeko aukera izan dezazun, zure negozioak azken hilabeteetan jasandako egoera zaila [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":23511,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1176,1203,1125,1120,1211,1281,1199,1639,1134],"class_list":["post-16869","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16869","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16869"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16869\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23511"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16869"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16869"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16869"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=16869"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}