{"id":15746,"date":"2020-05-27T12:17:58","date_gmt":"2020-05-27T10:17:58","guid":{"rendered":"https:\/\/testgaztenpresa.lanalden.com\/?p=15746"},"modified":"2023-02-02T10:08:24","modified_gmt":"2023-02-02T09:08:24","slug":"teknologia-berriek-sustatutako-etorkizuneko-profil-profesionalak-3","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/teknologia-berriek-sustatutako-etorkizuneko-profil-profesionalak-3\/","title":{"rendered":"Teknologia berriek sustatutako etorkizuneko profil profesionalak"},"content":{"rendered":"\n<p>Duela hainbat urte murgildu ginen&nbsp;<strong>iraultza teknologikoa&nbsp;<\/strong>beste iraultza batekin batera garatu da: iraultza profesionalarekin, premia berri horietara egokitutako&nbsp;<strong>lan-profilen eskaerarekin&nbsp;<\/strong>lotuta. Gero eta gehiago, enpresek&nbsp;<strong>eskakizun teknologiko&nbsp;<\/strong>berriei eta&nbsp;<strong>4.0 Industriaren digitalizazioari&nbsp;<\/strong>erantzuteko gai diren profesionalak bilatu behar dituzte. Duela 10 urtera arte ia ez zegoen mota horretako lanik, baina gaur egun funtsezkoak dira:&nbsp;<strong>Big Data<\/strong>,&nbsp;<strong>teknologia berrietan espezializatutako Merkataritza Zuzenbidea<\/strong>,&nbsp;<strong>Adimen Artifiziala<\/strong>,&nbsp;<strong>Cloud Computinga&nbsp;<\/strong>eta, guztien gainetik,&nbsp;<strong>Zibersegurtasuna<\/strong>. Horiek dira, besteak beste,&nbsp;<strong>hurrengo urtean eskatuko diren etorkizuneko profil profesionalak<\/strong>.<\/p>\n\n\n\n<p>Espezialitate, gradu edo master bakoitzaren enplegagarritasunari buruzko datu zehatzik ez egon arren, digitalizazioarekin lotutako IT profilek hurrengo bost urteetan&nbsp;<strong>1.250.000 lanpostu inguru&nbsp;<\/strong>xurgatuko dituztela zenbatesten da, horien artean, Big Data, Zibersegurtasun eta Robotika arloetako adituak. Aurreikuspenen arabera, STEM (Science, Technology, Engineering &amp; Maths) diziplinetako lanpostuen eskaera %&nbsp;14ko erritmoan haziko da 2020. urtera arte. Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren arabera,&nbsp;<strong>digitalizazioak 300.000 lanpostu berri inguru&nbsp;<\/strong>sortuko ditu hurrengo bi urteetan.<\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong>Big Datan aditua<\/strong><\/h4>\n\n\n\n<p>Gaur egun gehien entzuten den profiletako bat&nbsp;<strong>Big Data<\/strong>&nbsp;espezializazioa da, iraultza teknologikoaren ondorio zuzen gisa jaio zena. Digitalizazioak ia dena neurtzea ahalbidetzen du eta&nbsp;<strong>datuen analisiak<\/strong>, berriz, oinarrizko informazioa lortzea, edozein enpresa edo sektoreren emaitzak hobetzeko: arkitektura, kontsumoa, banka, hezkuntza edo turismoa. Gaur egungo gizarte digitalean, enpresek izugarrizko datu-kantitateak bildu ditzakete, eta teknologia egokiak behar dituzte horiek behar bezala kudeatzeko.<\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong>Zibersegurtasuna<\/strong><\/h4>\n\n\n\n<p>Zibersegurtasuna ezinbestekoa da gizarte digital batean. 4.0 Industriaren esparruan lan egiten duen edozein enpresak behar bezala&nbsp;<strong>babestu behar ditu bere datu guztiak&nbsp;<\/strong>eta bere bezeroen datuak. Horrez gain,&nbsp;<strong>bere komunikazioak seguruak&nbsp;<\/strong>direla eta horiek blindatuta daudela bermatu behar du,&nbsp;<strong>espioitza industrialaren&nbsp;<\/strong>aurrean, esaterako.&nbsp;<strong>Gidaririk gabeko ibilgailuen&nbsp;<\/strong>eta&nbsp;<strong>robotika industrialaren&nbsp;<\/strong>gisako teknologiak ia bideraezinak izango lirateke&nbsp;<strong>WiFi sare guztiz segururik&nbsp;<\/strong>gabe.<\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong>Adimen Artifiziala<\/strong><\/h4>\n\n\n\n<p>Azken urteetan, Adimen Artifizialaren hazkundea esponentziala izan da, batik bat 4.0 Industriaren aurrerapenarekin. Gaur egun, enpresak eta&nbsp;<strong>zentro teknologikoak&nbsp;<\/strong>asko saiatzen dira makinak hobetzen,&nbsp;<strong>lan mekanikoak&nbsp;<\/strong>garatzeaz gain,&nbsp;<strong>haien higadura aurreikusi&nbsp;<\/strong>eta&nbsp;<strong>ekoizpen-akatsak automatikoki zuzendu&nbsp;<\/strong>ahal izateko. Eta hori adibide bat baino ez da. Aplikazio asko duela hainbat urte hasi ziren garatzen, eta horiek profesionalen eskaera bereganatuko dute hurrengo urteetan. Hor ditugu, esaterako,&nbsp;<strong>ahotsaren ezagutza, eragile birtualak, machine learninga, medikuntza&nbsp;<\/strong>eta<strong>&nbsp;finantzak<\/strong>.<\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong>Cloud Computing-ean aditua<\/strong><\/h4>\n\n\n\n<p><strong>Hodeiko konputazio&nbsp;<\/strong>edo&nbsp;<strong>Cloud computing&nbsp;<\/strong>deiturikoaren aroan gaude, hau da, mota guztietako informatika-zerbitzuak Internetez eskaintzeko aroan, hala nola zerbitzariak, memoriak, datu-baseak, sareak, softwarea eta analisiak. Datuak hodeian biltzeko azpiegitura horiek&nbsp;<strong>cloud kudeatzaileak&nbsp;<\/strong>behar dituzte, horiek modu ezin hobean&nbsp;<strong>diseinatu&nbsp;<\/strong>eta&nbsp;<strong>mantentzeko&nbsp;<\/strong>gai izango direnak. Horrenbestez, erantzun integrala eman behar diete artxiboak digitalizatu eta&nbsp;<strong>erabilgarritasun, eskalagarritasun eta etekin handiak&nbsp;<\/strong>nahi dituzten konpainiei.<\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong>Teknologia berrietan aditua den abokatua<\/strong><\/h4>\n\n\n\n<p>Merkataritza Zuzenbidean eta Teknologia Berrietan espezializatutako profil hau Zuzenbidean gero eta gehiago hazten ari den irudi bat bihurtu da:&nbsp;<strong>teknologia-enpresen eta startupen&nbsp;<\/strong>esparruan indarrean den&nbsp;<strong>legeria&nbsp;<\/strong>ezagutzeaz eta aplikatzeaz gain, horiek arlo horretan gertatzen diren&nbsp;<strong>araudi-aldaketak aurreikusteko&nbsp;<\/strong>eta etorkizunerako&nbsp;<strong>legezko proposamenak&nbsp;<\/strong>gomendatzeko gai izan behar dute. Gainera, esparru horrek \u2500juridikoak\u2500 IKTak bere lan-metodoetara txertatzeari uko egin izan dio tradizioz. Horri&nbsp;<strong>informatika-delituetan adituak&nbsp;<\/strong>diren abokatuen premia gehitu behar zaio, gero eta ohikoagoak baitira.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Egiaztatuko zenuen moduan, gai horiek oso prestakuntza zehatza eta osoa behar dute, baina zure negozioa sortzeko orientazioa behar baduzu,&nbsp;<\/strong><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\"><strong>Gaztenpresan<\/strong><\/a><strong>&nbsp;laguntzeko prest gaude.&nbsp;<\/strong><strong>Gogoratu&nbsp;<\/strong><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/prestakuntza\/\"><strong>prestakuntza-tailerrak<\/strong><\/a><strong>&nbsp;prestatu ditugula, ekintzaile gisa zure ibilbide guztian zehar lagundu ahal izateko.&nbsp;<\/strong><strong>Zain izango gaituzu!<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela hainbat urte murgildu ginen&nbsp;iraultza teknologikoa&nbsp;beste iraultza batekin batera garatu da: iraultza profesionalarekin, premia berri horietara egokitutako&nbsp;lan-profilen eskaerarekin&nbsp;lotuta. Gero eta gehiago, enpresek&nbsp;eskakizun teknologiko&nbsp;berriei eta&nbsp;4.0 Industriaren digitalizazioari&nbsp;erantzuteko gai diren profesionalak bilatu behar dituzte. Duela 10 urtera arte ia ez zegoen mota horretako lanik, baina gaur egun funtsezkoak dira:&nbsp;Big Data,&nbsp;teknologia berrietan espezializatutako Merkataritza Zuzenbidea,&nbsp;Adimen Artifiziala,&nbsp;Cloud Computinga&nbsp;eta, guztien [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":15744,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-15746","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15746","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15746"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15746\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15744"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15746"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15746"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15746"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=15746"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}