{"id":15734,"date":"2020-05-27T12:13:07","date_gmt":"2020-05-27T10:13:07","guid":{"rendered":"https:\/\/testgaztenpresa.lanalden.com\/?p=15734"},"modified":"2025-01-27T16:11:38","modified_gmt":"2025-01-27T15:11:38","slug":"sortu-publizitate-kanpaina-erraz-bat-sareetan-eta-sustatu-zure-negozioa-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/sortu-publizitate-kanpaina-erraz-bat-sareetan-eta-sustatu-zure-negozioa-2\/","title":{"rendered":"Sortu publizitate-kanpaina erraz bat sareetan eta sustatu zure negozioa"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>Sare sozialen abantaila handienetako&nbsp;<\/strong>bat da&nbsp;<strong>edozein negozioren marketin-estrategiarako&nbsp;<\/strong>balio dutela. Berdin da&nbsp;<strong>nazioarteko enpresa&nbsp;<\/strong>baten edo&nbsp;<strong>tokiko ETE&nbsp;<\/strong>baten arduradun izatea, edo kanpaina horretarako aurrekontu txikia izatea: kasu guztietan izango duzu aukera&nbsp;<strong>zure premietara doitutako&nbsp;<\/strong>merkatu potentzial batetara iristeko eta zure produktuak eta zerbitzuak zure aukeretara egokitutako kostuekin sustatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Galdera honakoa da:&nbsp;<strong>Nola egin?<\/strong>&nbsp;Erantzuna bikoitza da: batetik,&nbsp;<strong>sare sozialetako estrategia&nbsp;<\/strong>egoki batekin eta, bestetik,&nbsp;<strong>publizitate-kanpaina errazekin<\/strong>, horiekin&nbsp;<strong>bezero gehiagorengana iritsi&nbsp;<\/strong>ahal izango baituzu zure eragin-eremuan.<\/p>\n\n\n\n<p>Beste post batzuetan azaldu dizugu&nbsp;<a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/nola-eman-ezagutzera-nire-negozioa-sare-sozialen-bitartez\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">nola eman ezagutzera zure negozioa sareetan<\/a>&nbsp;eta&nbsp;<a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/sare-sozialetan-ekintza-plan-bat-sortzeko-eta-zure-negozioa-sareetan-sustatzeko-jarraibideak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">zein diren sare sozialetan ekintza-plan on bat sortzeko jarraibideak<\/a>. Oraingo honetan, publizitatean eta hura egiteko sarerik egokienetan jarriko dugu arreta:&nbsp;<strong>Facebook eta Instagram, Twitter&nbsp;<\/strong>eta<strong>&nbsp;LinkedIn<\/strong>. Kanpaina horiek agentzia espezializatuei eskatzeko beharrezko baliabideak ez badituzu, izan itzazu gogoan jarraibide hauek,&nbsp;<strong>publizitate-kanpaina errazak egiten&nbsp;<\/strong>lagunduko baitizute.<\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong>Facebook Ads.<\/strong><\/h4>\n\n\n\n<p>Facebooken eta Instagramen&nbsp;<strong>online publizitate-plataforma&nbsp;<\/strong>autokudeagarria da. Haren bitartez, iragarkiak erakutsi ahal izango dizkiegu erabiltzaileei,&nbsp;<strong>branding<\/strong>-ekintzak egiteko, gure webgunea sustatzeko, gure webgunera trafikoa erakartzeko, gure produktuak saltzeko eta abarretarako.&nbsp;<strong>Google Ads<\/strong>&nbsp;plataformaren eskaintza-metodo berdinarekin funtzionatzen du, baina&nbsp;<strong>merkatua segmentutan banatzeko askoz gaitasun handiagoa&nbsp;<\/strong>du. Eta kanpaina bat konfiguratzea oso&nbsp;<strong>erraza&nbsp;<\/strong>da:<\/p>\n\n\n\n<p>\u2013&nbsp;<strong>Zehaztu&nbsp;<\/strong>zertarako nahi duzun iragarkia (erabiltzaileak bere datuak uzteko, zure webgunera joateko, zure argitalpenean Like egiteko\u2026).<\/p>\n\n\n\n<p>\u2013<strong>Segmentatu publikoa<\/strong>: iragarkia argitaratuko den gunea, data, zure bezero potentzialen adin-tartea, hezkuntza, interesak, hizkuntzak, generoa\u2026<\/p>\n\n\n\n<p>\u2013&nbsp;<strong>Aukeratu&nbsp;<\/strong>pantailako zein&nbsp;<strong>lekutan&nbsp;<\/strong>agertuko diren iragarkia,&nbsp;<strong>aurrekontua<\/strong>,&nbsp;<strong>argitalpen-datak&nbsp;<\/strong>eta&nbsp;<strong>ordaintzeko modua&nbsp;<\/strong>(klik eginda edo inprimatze bidez).<\/p>\n\n\n\n<p>\u2013 Ordaindu eta kito.<\/p>\n\n\n\n<p>Argitaratu aurretik, zirriborro bat ikusiko duzu eta, gero,&nbsp;<strong>iragarkien&nbsp;<\/strong>eta&nbsp;<strong>emaitzen jarraipena&nbsp;<\/strong>egin ahal izango duzu haren&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/business\/help\/651294705016616\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">pixelari<\/a>&nbsp;esker. Facebook Ads plataforman doan sor daitezke iragarkiak: erabiltzaileek egiten duten klik bakoitzeko (CPC) edo mila inprimatze bakoitzeko (CPM) bakarrik ordaintzen da, eta gutxieneko aurrekontua 5 eurokoa da.<\/p>\n\n\n\n<p>Abantaila asko ditu, baina honako hauek dira garrantzitsuenak: erraztasuna, segmentutan banatzeko gaitasuna eta bezeroen merkatu potentziala, Facebook baita gure inguruan gehien erabiltzen den sare soziala. Laguntzaile hau erabiltzen hasteko, sartu&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/business\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">esteka honetara<\/a>.<\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong>Twitter Ads<\/strong><\/h4>\n\n\n\n<p>Twitterren publizitate-plataforma Facebookenaren nahiko antzekoa da, baina&nbsp;<strong>intuitiboagoa&nbsp;<\/strong>eta zertxobait&nbsp;<strong>garestiagoa<\/strong>&nbsp;da. Harekin,&nbsp;<strong>followerrak, gure webguneko bisitak,&nbsp;<\/strong>gure webguneko&nbsp;<strong>bihurketak,&nbsp;<\/strong>gure argitalpenen&nbsp;<strong>retweetak<\/strong>, beste erabiltzaile batzuen&nbsp;<strong>posta elektronikoko helbideak&nbsp;<\/strong>eta abar lor ditzakegu. Facebooken bezala,&nbsp;<strong>zer lortu nahi dugun&nbsp;<\/strong>erabaki behar dugu lehenengo. Gero, kanpainaren&nbsp;<strong>iraupena&nbsp;<\/strong>zehaztu eta hura segmentutan banatu behar dugu, eskaintzen dizkigun irizpideak kontuan hartuta; iragarkiak zein&nbsp;<strong>kokaleku geografikotan&nbsp;<\/strong>erakutsi adieraziko dugu;&nbsp;<strong>aurrekontua&nbsp;<\/strong>eta gure&nbsp;<strong>eskaintza&nbsp;<\/strong>zehaztuko ditugu, lortutako&nbsp;<strong>ekintza bakoitzeko<\/strong>; eta ordaindu egingo dugu. Kasu honetan ere kanpainak emandako emaitzen jarraipena egin ahal izango dugu. Twitter Ads oso&nbsp;<strong>erabilerraza&nbsp;<\/strong>da, kanpainak oso&nbsp;<strong>azkar&nbsp;<\/strong>konfiguratzen dira eta&nbsp;<strong>jarraitzaileak lortzen baditugu bakarrik ordaindu&nbsp;<\/strong>ahal izango dugu, segmentazio handia eskaintzeaz gain. Gainera, beste orientazio batzuetara iristeko aukera izango dugu,&nbsp;<strong>telebista-programetako Twitter<\/strong>&nbsp;kontuekin jarduten duten erabiltzaileengana, adibidez.<\/p>\n\n\n\n<p>Kanpaina bat Twitter Ads bidez sortzeko, sare horretan kontu bat izan eta&nbsp;<a href=\"https:\/\/ads.twitter.com\/campaign\/18ce53z9xxh\/new\/campaign\/objectivepicker\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">esteka honetan<\/a>&nbsp;sartu behar duzu, besterik gabe.<\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong>LinkedIn Ads<\/strong><\/h4>\n\n\n\n<p>Hiruen artean honako hau izango da, seguruenik, errazena. Gainera, publiko jakin batengana iristeko iragarkiak argitaratzea eta argitalpenak babestea ahalbidetzen du, horiek irismen handiagoa izan dezaten. Plataforma honek ere&nbsp;<strong>enkante bidezko sistema&nbsp;<\/strong>batekin funtzionatzen du eta, bertan, iragarkiak gure publikorik garrantzitsuenari helaraztea da helburua. Sare hau profesionala da, jakina, eta oso lan-profil zehatzak dituzten erabiltzaileak izango dira beti haren xede. Horregatik,&nbsp;<strong>oso segmentazio-aukera bereziak&nbsp;<\/strong>eskaintzen ditu: kokapen geografikoa, adina eta generoa, baina baita enpresan duen kargua, laneko funtzioa, tituluak, gaitasunak, prestakuntza-zentroak eta abar ere. LinkedIn bidez, klik bakoitzeko (CPC) edo 1.000 inpresio bakoitzeko (CPM) ordain dezakegu. Gainera, oso aukera interesgarria eskaintzen du: iragarkiak erabiltzailearen LikedIn postontzira&nbsp;<strong>(InMail babestua)&nbsp;<\/strong>zuzenean bidaltzeko aukera. Abantaila horrez gain, sare honek irisgarritasun handia eskaintzen die enpresei, eta ezin hobea da profil profesional zehatz batengana iritsi nahi badugu.<\/p>\n\n\n\n<p>Bestalde, oso&nbsp;<strong>CPC eta CPM altuak ditu<\/strong>, eta&nbsp;<strong>gure publiko potentzialak guztiz zehaztutako profil profesionala izan behar du&nbsp;<\/strong>aukera hau eraginkorra izan dadin. Edonola ere, emaitza mugatuak ditu eta, beraz, publizitate-kanpaina osagarri gisa zehaztea komeni da. LinkedInen iragarki bat egiteko,&nbsp;<a href=\"https:\/\/business.linkedin.com\/es-es\/marketing-solutions\/ads?\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">hemen<\/a>&nbsp;klik egin behar duzu.<\/p>\n\n\n\n<p>Zure negozioa marketin-kanpainen bitartez sustatzeko informazio gehiago behar baduzu, gogoratu Gaztenpresan prestakuntza-tailerrak eta -ikastaroak ditugula zuri laguntzeko. Ez izan zalantzarik: konta iezaguzu zure ideia eta ausartu ekitera!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sare sozialen abantaila handienetako&nbsp;bat da&nbsp;edozein negozioren marketin-estrategiarako&nbsp;balio dutela. Berdin da&nbsp;nazioarteko enpresa&nbsp;baten edo&nbsp;tokiko ETE&nbsp;baten arduradun izatea, edo kanpaina horretarako aurrekontu txikia izatea: kasu guztietan izango duzu aukera&nbsp;zure premietara doitutako&nbsp;merkatu potentzial batetara iristeko eta zure produktuak eta zerbitzuak zure aukeretara egokitutako kostuekin sustatzeko. Galdera honakoa da:&nbsp;Nola egin?&nbsp;Erantzuna bikoitza da: batetik,&nbsp;sare sozialetako estrategia&nbsp;egoki batekin eta, bestetik,&nbsp;publizitate-kanpaina errazekin, horiekin&nbsp;bezero [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":15732,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-15734","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15734","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15734"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15734\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15732"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15734"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15734"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15734"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=15734"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}