{"id":15715,"date":"2020-05-27T12:06:24","date_gmt":"2020-05-27T10:06:24","guid":{"rendered":"https:\/\/testgaztenpresa.lanalden.com\/?p=15715"},"modified":"2025-01-27T16:11:38","modified_gmt":"2025-01-27T15:11:38","slug":"bost-aholku-zure-langile-taldearekin-harreman-osasungarria-eta-estresik-gabekoa-edukitzeko-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/bost-aholku-zure-langile-taldearekin-harreman-osasungarria-eta-estresik-gabekoa-edukitzeko-2\/","title":{"rendered":"Bost aholku zure langile-taldearekin harreman osasungarria eta estresik gabekoa edukitzeko"},"content":{"rendered":"\n<p>Zure enpresan lan egiten duten pertsonen gestioak zure zerbitzuaren edo produktuaren kalitateak bezainbesteko garrantzia du, ia. Zure negozioa epe ertain eta luzera arrakastatsua izatea nahi baduzu,&nbsp;<strong>lanean txertatuta&nbsp;<\/strong>eta gustura egongo den&nbsp;<strong>plantilla egonkorra&nbsp;<\/strong>osatu behar duzu.Izan ere,&nbsp;<strong>laneko gogobetetasuna<\/strong>ren arabera, zure langileak enpresaren enbaxadore ala negoziorako galga bihurtuko dira.<strong>Lan-giro osasungarria<\/strong>lortzeko eta zure plantillarekiko&nbsp;<strong>harremana estresik gabea&nbsp;<\/strong>izateko, ez duzu zertan kide guzti-guztien adiskide bihurtu:nahikoa da guztiok ere printzipio batzuk argi edukitzea, eta aholku erraz batzuei kasu egitea:<\/p>\n\n\n\n<p><strong>1. Zaindu langileekiko harremana.&nbsp;<\/strong>Oso garrantzitsua da langileek nabaritzea nagusia ez ezik,&nbsp;<strong>gida profesionala&nbsp;<\/strong>ere bazarela eta halakotzat jarduten duzula.Pentsatu ohi denaren aurka, langileek, eta batez ere gazteenek, beteranoen (eta bereziki enpresan&nbsp;<strong>lidergoren&nbsp;<\/strong>bat dutenen)&nbsp;<strong>aholkuak eskertzen dituzte<\/strong>. Horrek ez du esan nahi beraien&nbsp;<strong>lagun&nbsp;<\/strong>bihurtu behar duzunik, baina bai zurekin ia edozeri buruz hitz egiteko&nbsp;<strong>konfiantza&nbsp;<\/strong>eskaintzen diezula.Sentitu egin behar dute entzun egiten dituzula eta beraien&nbsp;<strong>iruzkinak, kexuak eta iradokizunak&nbsp;<\/strong>aintzat hartzen dituzula. Baina ez soilik laneko kontuetan:batez ere esparru profesionalean jardun behar duzu horrela.Talde-lana funtsezkoa da&nbsp;<strong>harreman profesionalak sendotzeko&nbsp;<\/strong>eta&nbsp;<strong>esperientzietatik irakaspenak ateratzeko<\/strong>. Eta emaitza are biribilagoa izango da taldean orotariko adin, arlo eta estiloetako jendea biltzen bada, bakoitzak elementu bereiziak eta osagarriak ekarriko ditu eta.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>2. Izan malgua.&nbsp;<\/strong>Enpresa-arduradun askok egiten dute huts berdina: eginbehar gehienak beren gain hartzen dituzte, ez dakitelako&nbsp;<strong>eginkizunak delegatzen<\/strong>. Jarrera horren atzean pertzepzio oker bat dago; izan ere, uste dute inork ez dituela gauzak eurek baino hobeto egingo, lanean buru-belarri murgilduta daudelako.Alabaina, zertarako dituzu langileak, ez badiezu beraien lana egiteko eta dakitena erakusteko aukerarik eskaintzen?Enpresako langileek jarduteko&nbsp;<strong>askatasun-esparru zabala&nbsp;<\/strong>eduki behar dute, horri esker&nbsp;<strong>denbora irabaziko&nbsp;<\/strong>duzulako, bezeroei&nbsp;<strong>zerbitzu hobea eskainiko&nbsp;<\/strong>diezuelako eta langileak lanean&nbsp;<strong>txertatuago sentituko&nbsp;<\/strong>direlako.Eta malgutasun hori bera erabil dezakezu beste alor batzuetan, hala nola&nbsp;<strong>ordutegietan&nbsp;<\/strong>eta&nbsp;<strong>telelanean<\/strong>, baldin eta zure sektoreak hala aritzeko aukera eskaintzen badu.Zure taldeko kideei beren denbora kudeatzeko aukera ematen badiezu,&nbsp;<strong>konfiantza<\/strong>ere eskaintzen diezu, eta langileak&nbsp;<strong>lanean txertatzeko&nbsp;<\/strong>modu bikaina da hori.Gehien-gehienetan,&nbsp;<strong>enpatia da lidergo onaren gakoa<\/strong>; hala bada, pentsatu zerk suspertuko zintuzkeen, eta saia zaitez hori ezartzen.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>3. Onartu kritika eraikitzaileak eta inoren irakaspenak.<\/strong>Irakaspenek ez dute beti noranzko bakarra eduki beharrik:nagusia zeu izan arren, ez duzu beti egia absoluturik edukiko eta ez dituzu beti enpresaren xehetasun guzti-guztiak ezagutuko.Oso garrantzitsua da&nbsp;<strong>langileei entzuten jakitea&nbsp;<\/strong>eta, egindako lanagatik norbait zoriontzen duzun bezala,&nbsp;<strong>kritika eraikitzaileak&nbsp;<\/strong>onartzeko gai ere izatea&nbsp;<strong>errendimendu-arazoak<\/strong>daudenean.Gogoan izan azken erabakia beti zure esku egongo dela eta, horrenbestez, iradokizun horiek ez dutela zure&nbsp;<strong>agintea&nbsp;<\/strong>gutxiesten; aitzitik, langileak&nbsp;<strong>akuilatu&nbsp;<\/strong>eta&nbsp;<strong>emaitza hobeak&nbsp;<\/strong>lortzera animatuko dituzu.Eta arlo profesionalean langile-talde bizia baduzu, planteatu&nbsp;<strong>erronkak<\/strong>: aurkeztu lanerako helburu zehatzak eta sentiarazi zeure konfiantza.Eta ez ahantzi&nbsp;<strong>beraien ezagutzei probetxua ateratzea<\/strong>.&nbsp;<strong>Sare sozialetan&nbsp;<\/strong>aditu-aditua den&nbsp;<strong>millennial&nbsp;<\/strong>bat sartu berri bada plantillan, eskatu sare sozialei atarramentua ateratzen irakasteko edo zure enpresaren&nbsp;<strong>estrategia digitalean&nbsp;<\/strong>parte hartzeko.Batez ere, ez utzi ezagutza hori alferrik galtzeneta egin ahal duzun guztia areagotzeko.Gogoan izan&nbsp;<strong>Derek Bok<\/strong>ek, Harvardeko Unibertsitateko errektoreak, esan zuena:<strong>\u00abPrestakuntza garestia dela uste baduzu\u2026 saiatu ezjakintasunarekin\u00bb.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>4. Utzi tartea, baina zehaztu mugak argi eta garbi.&nbsp;<\/strong>Batzuetan,&nbsp;<strong>agintaritza onaren&nbsp;<\/strong>eta&nbsp;<strong>lagunkeriaren&nbsp;<\/strong>arteko tartea oso fina izaten da eta, horregatik, oso garrantzitsua da argi eta garbi zehaztea&nbsp;<strong>lanean onartu ezin diren portaerak<\/strong>. Adibidez, langileeidebekatzen badiezu lanaldi oso-osoan&nbsp;<strong>posta elektronikoa eta sare sozialak asmo pertsonaletarako erabiltzea<\/strong>, gauza bat baino ez duzu lortuko: langileek motibazioa galtzea eta despistatzen zaren uneren batean erabiltzea.Izan ere, ez dago pertsonarik&nbsp;<strong>zortzi orduan jarraian erabat produktiboa&nbsp;<\/strong>izango denik,&nbsp;<strong>atsedenaldirik eta iheserako tarterik gabe<\/strong>. Horregatik, garrantzitsua da ohiko lan- eta hierarkia-eredua haustea eta eskuratu nahi dituzun helburuak era errealista batean jakinaraztea langile-taldeari.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>5. Langileak jardunaren parte senti daitezela.&nbsp;<\/strong>Ez dago ezer hoberik&nbsp;<strong>motibatuta eta enpresaren helburuetan parte sentitzen den langile-taldea&nbsp;<\/strong>edukitzea baino\u2026 eta ez dago arduradunarentzako amets gaiztoagorik motibaziorik gabeko langile-taldea edukitzea baino.Negozioaren osasunak harreman zuzena du zure langile-taldearen aldartearekin, eta langileen motibazioari eutsi nahi badiozu, honako hauek egitea komeni zaizu:<\/p>\n\n\n\n<p><strong>\u2013&nbsp;<\/strong><strong>Zehaztu argi eta garbi enpresaren xedea eta asmoak.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>\u2013&nbsp;<\/strong><strong>Planteatu helburu egingarriak.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>\u2013&nbsp;<\/strong><strong>Izan zeu eredua.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>\u2013&nbsp;<\/strong><strong>Zehaztu argi eta garbi pertsona bakoitzaren ardurak.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>\u2013&nbsp;<\/strong><strong>Eman langileei lana egoki egiteko behar dituzten tresnak.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>\u2013&nbsp;<\/strong><strong>Eskaini lantoki bakoitzerako ordainsari egokia.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Aholku erraz horiek, lan txukuna eta sen ona uztartzen badituzu, langileekin harreman arina eta estresik gabea edukiko duzu. Eta gogoan izan plantilla gestionatzeko laguntza behar baduzu,&nbsp;<a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\">Gaztenpresa<\/a>rekin harremanetan jartzeko aukera duzula, dela telefonoz (900 101 143), dela sare sozialen bidez \u2013<a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/Gaztenpresa\/\">Facebook<\/a>,&nbsp;<a href=\"https:\/\/twitter.com\/gaztenpresa?lang=es\">Twitter<\/a>&nbsp;eta<a href=\"https:\/\/www.linkedin.com\/company\/gaztenpresa?trk=biz-companies-cym\">Linkedin<\/a>\u2013, dela gure&nbsp;<a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\">webgunearen<\/a>bidez. Eta dagoeneko&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.laboralkutxa.com\/eu\/pro-negozioak-eta-profesionalak\">LABORAL Kutxa<\/a>ren bezeroa bazara, ez ahantzi&nbsp;<a href=\"http:\/\/consultingpro.laboralkutxa.com\/eu\/\">Consulting Pro<\/a>ko profesionalak zure zerbitzura dituzula.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zure enpresan lan egiten duten pertsonen gestioak zure zerbitzuaren edo produktuaren kalitateak bezainbesteko garrantzia du, ia. Zure negozioa epe ertain eta luzera arrakastatsua izatea nahi baduzu,&nbsp;lanean txertatuta&nbsp;eta gustura egongo den&nbsp;plantilla egonkorra&nbsp;osatu behar duzu.Izan ere,&nbsp;laneko gogobetetasunaren arabera, zure langileak enpresaren enbaxadore ala negoziorako galga bihurtuko dira.Lan-giro osasungarrialortzeko eta zure plantillarekiko&nbsp;harremana estresik gabea&nbsp;izateko, ez duzu zertan kide [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":15713,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-15715","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15715","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15715"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15715\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15713"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15715"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15715"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15715"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=15715"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}