{"id":15695,"date":"2020-05-27T11:58:31","date_gmt":"2020-05-27T09:58:31","guid":{"rendered":"https:\/\/testgaztenpresa.lanalden.com\/?p=15695"},"modified":"2022-02-28T10:37:49","modified_gmt":"2022-02-28T09:37:49","slug":"tipula-burger-jarraitzekoberritzen-etxez-etxeko-zerbitzuaren-bidez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/tipula-burger-jarraitzekoberritzen-etxez-etxeko-zerbitzuaren-bidez\/","title":{"rendered":"Tipula Burger: #JarraitzekoBerritzen, etxez etxeko zerbitzuaren bidez"},"content":{"rendered":"\r\n<p>COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiak agerian jarri ditu ekintzaile batzuek egungo egoera gainditzeko egindako ahaleginak. Ekintzaile horiek egoerara egokitzea lortu dute, eta\u00a0<a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/jarraitzekoberritzen-erreferenteak-diren-negozioak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>#JarraitzekoBerritzen<\/strong><\/a>\u00a0erakutsi digute.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong>Bilboko ostalari-familia baten ibilbidea<\/strong><\/h4>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Egokitzeko gaitasun horren adibide ezin hobea dugu Melanie del Bado, Harreman Publikoetan lizentziatua, eta haren jatetxea, <a href=\"https:\/\/tipula.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Tipula Burger<\/a>, Bilboko Zazpikaleetako Barrenkale Barrena kalean kokatua. Bilbon sukaldaritzan gogotsu diharduten ostalarien hirugarren belaunaldia dira Melanie eta bere familia.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Melanieren anaia, lanbidez chefa, bere prestakuntza Estatu Batuetan hobetu eta gero, Bilbora itzuli zen,\u00a0<strong>nazioarteko eragina duen eredu gastronomiko bat bultzatzeko.<\/strong>\u00a0Haien aitonak 1980ko hamarkadan Copacabana jatetxe mitikoan hasitako prozesu luzeari jarraikiz, 2016an Bailen kaleko 33. zenbakian\u00a0<a href=\"http:\/\/www.restaurantezurima.com\/#cd-nav\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Zurima jatetxea<\/a>\u00a0ireki zuten, eta urtebete geroago Tipula Burguer.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong>Nola moldatu da Tipula Burger-eko lantaldea?<\/strong><\/h4>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Osasun-larrialdia agindu zenean, oso argi ikusi zuen Melaniek hanburgesa-jatetxeen berezko\u00a0<em>delivery<\/em>\u00a0kontzeptua aprobetxatu behar zuela, janaria etxez etxe banatzen duten establezimendu nagusien artean presentzia handitzeko. Eta, horretarako, bezeroen artean ezagun bihurtu zuen izaerari eutsi egin behar ziola. Beraz,\u00a0<strong>osasun-alertako lehen 15 egunetan itxita egon zen lokala,\u00a0<\/strong>bertako sukaldean koronabirusa ez zela sartu ziurtatzeko; baina, ondoren, etxez etxeko zerbitzura bidertu zituen ahalegin guztiak, azkar eta gastu gehigarririk gabe negozioa martxan jartzeko. Horretarako,\u00a0<strong>presentzia handitu zuen etxez etxeko zerbitzuko plataformetan.<\/strong><\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>\u00abTipularen kasuan, jendeak etxera eramateko eskatzen duen produktuetako bat da hanburgesa; beraz, oso erraza izan da guretzat moldatzea. Erabiltzen genituen plataformen kopurua handitu egin dugu eskariari erantzuteko\u00bb, azaldu du. Hala, hiru plataformarekin lan egiten du orain:<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<ul class=\"wp-block-list\">\r\n<li>Lehendik erabiltzen zituzten\u00a0<a href=\"https:\/\/glovoapp.com\/es\/gtx\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Glovo<\/strong><\/a>\u00a0eta\u00a0<a href=\"https:\/\/deliveroo.es\/es?utm_source=google&amp;utm_medium=cpc&amp;utm_term=%2Bdeliveroo&amp;utm_campaign=**%5EAcquisition%5ESearch%5EBrand%5ESpain%5EBilbao%5EBKL%5E%5E%5E%5E%5EPortugalete%5E%5E-12222-%5E%C2%A371700000057449885&amp;utm_loc=9049110&amp;utm_device=c&amp;utm_adposition=&amp;utm_network=g&amp;utm_targetid=aud-1013379049152:kwd-55210430709&amp;gclid=CjwKCAjwqJ_1BRBZEiwAv73uwNGHhsVwhQ9GrUZicKTUTAJ9B25ASzhF4eUY2-fg8goMD9D5R0zNzRoCW4gQAvD_BwE&amp;gclsrc=aw.ds\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Deliveroo<\/strong><\/a>rekin eta, Tipula berriro zabaldu zutenetik, baita\u00a0<a href=\"https:\/\/www.just-eat.es\/?gclid=CjwKCAjwqJ_1BRBZEiwAv73uwLtVC1Bb-4AvIxJt648hOZKPVDnZI7gPNNjE-y-hHOCNZoa1zSo6tRoCF_kQAvD_BwE&amp;gclsrc=aw.ds\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Just Eat<\/strong><\/a>ekin ere, beste jatetxe batzuek gomendatuta.<\/li>\r\n<\/ul>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Horiek\u00a0<strong>oso funtzionamendu erraza dute:<\/strong>\u00a0\u00abPlataforma bakoitzaren apparekin kudeatzen ditugu eskariak, eta guk ere gailu bat dugu, eskariak inprimatuta jasotzeko; inprimaki bat bezeroentzat da, eta bestea sukalderako\u00bb.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Joan den apirilaren 1ean ireki zituen Tipulak bere ate birtualak, eta ordutik hona nabarmen handitu du bere jarduera. \u00abTipulak beti izan du etxera eramateko eskari asko, beti izan da indartsua arlo horretan, baina beste plataforma bat gehitu dugunetik, jendea asko ari da kontsumitzen,\u00a0<strong>krisiaren aurretik baino are eskari gehiago jasotzen ari gara.<\/strong>\u00a0Egia esan, ondo doa eta oso positiboa izan da\u00bb, ziurtatu du Melaniek.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong>Ostalaritzaren erronkak eta jatetxeen etorkizuna<\/strong><\/h4>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Tipulan izandako esperientzian oinarrituta, aztertzen ari dira\u00a0<strong>familiaren beste jatetxean ere, Zuriman, etxez etxeko zerbitzu-sistema bera martxan jartzea<\/strong>. Jatetxea itxita dago orain, baina\u00a0<strong>berriro zabaltzeko birziklatu egin beharko dugu.<\/strong>\u00a0\u00abZurima zabaltzen dugunean, zerbitzu hori ezarri beharko dugu, gerora begira negozioaren alderdi garrantzitsua izango delako. Jatetxe horretan ere nola berritu aztertzen ari gara orain, eta aurrean dugun zereginetako bat izango da gure karta etxez etxeko zerbitzura egokitzea\u00bb, azaldu du gazteak, ondo baitaki pandemia honek\u00a0<strong>jendearen ohiturak aldatuko eta muga berriak ekarriko dituela, baina baita aukera berriak ere, horrelako negozioak ustiatzeko.<\/strong>\u00a0\u00abAzken finean, jendea seguruago sentituko da etxean, eta jatetxean leku-kopurua mugatu egin beharko dugu; beraz, urte hau oso garrantzitsua izango da etorkizunean egin beharrekoaz hausnartzeko\u00bb<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Tipula berriro zabaldu eta hilabete bat geroago, Melaniek bizirik eusten dio bere ekintzaile-senari, eta mundu guztia animatzen du\u00a0<strong>#AurreraEgitekoBerritzen<\/strong>\u00a0ahalegintzeko, batez ere ostalaritza sektoreko jendea. \u00abNire ustez, lan egin dezakegunok, autonomook, egoera desblokeatu egin behar dugu, eta establezimendua ezagutzera eman. Horretarako, garrantzitsua da\u00a0<strong>etxez etxeko zerbitzuko plataformekin harremanetan jartzea, horiek oso lagungarriak izan baitaitezke establezimenduak bistaratzeko\u00bb,\u00a0<\/strong>baietsi du. \u00abJakina, berritu egin beharko dute, eta etxera eramateko moduko janari-motara egokitu, baina\u00a0<strong>nik hori egitera animatzen ditut, jendeak erantzun egingo du eta\u00bb,<\/strong>\u00a0ziurtatu du.<\/p>\r\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiak agerian jarri ditu ekintzaile batzuek egungo egoera gainditzeko egindako ahaleginak. Ekintzaile horiek egoerara egokitzea lortu dute, eta\u00a0#JarraitzekoBerritzen\u00a0erakutsi digute. Bilboko ostalari-familia baten ibilbidea Egokitzeko gaitasun horren adibide ezin hobea dugu Melanie del Bado, Harreman Publikoetan lizentziatua, eta haren jatetxea, Tipula Burger, Bilboko Zazpikaleetako Barrenkale Barrena kalean kokatua. Bilbon sukaldaritzan gogotsu diharduten ostalarien hirugarren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":15698,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2481,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1919,1958,1120,1126,1959,1157,1957,1955,1956,1951,1953,1952,1441,1954],"class_list":["post-15695","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-comunidad-gaztenpresa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15695","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15695"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15695\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15698"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15695"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15695"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15695"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=15695"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}