{"id":15679,"date":"2020-05-27T11:54:16","date_gmt":"2020-05-27T09:54:16","guid":{"rendered":"https:\/\/testgaztenpresa.lanalden.com\/?p=15679"},"modified":"2025-02-04T14:35:28","modified_gmt":"2025-02-04T13:35:28","slug":"manuela-va-de-fiesta-goi-mailako-jantzigintza-babes-mantalak-egiteko-egokitua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/manuela-va-de-fiesta-goi-mailako-jantzigintza-babes-mantalak-egiteko-egokitua\/","title":{"rendered":"Manuela va de fiesta: goi-mailako jantzigintza babes-mantalak egiteko egokitua"},"content":{"rendered":"\n<p>COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiak oso une gogorrak utzi dizkigu, baina konpentsatu egiten dira egunero&nbsp;<a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/jarraitzekoberritzen-erreferenteak-diren-negozioak\/\"><strong>#JarraitzekoBerritzen<\/strong><\/a>&nbsp;duten ekintzaileen&nbsp;<strong>elkartasun-adierazpenekin.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/tipula-burger-jarraitzekoberritzen-etxez-etxeko-zerbitzuaren-bidez\/\">Ekimen<\/a>&nbsp;horiek garatzen dituzten pertsona guztiek bi ezaugarri dituzte: egoerara&nbsp;<strong>egokitzeko gaitasuna&nbsp;<\/strong>eta&nbsp;<strong>elkartasunezko espiritua.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong><em>Manuela va de fiesta&nbsp;<\/em><\/strong><strong>buru-belarri osasun-arloko profesionalekin<\/strong><\/h4>\n\n\n\n<p>Ezaugarri horiek eraman zuten&nbsp;<strong>Elma Franc\u00e9s<\/strong>, Zaragozan jaio baina maitasunagatik Donostiara etorri zen emakume gaztea, bere jarduera berritu eta bere harri-koskorra ekartzera&nbsp;<strong>pandemiari aurre egiteko.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gazte ekintzaile hori&nbsp;<a href=\"http:\/\/www.manuelavadefiesta.es\/es\/inicio\"><em>Manuela va de fiesta<\/em><\/a>&nbsp;moda-etxearen sortzailea eta sormen-zuzendaria da.&nbsp;<strong>Emaztegaientzako, jaietarako eta goi-mailako jantzigintzan&nbsp;<\/strong>espezializatutako marka hedatzen hasita zegoela harrapatu zuen osasun-krisialdiak; pasarelaz, zine-jaialdiz eta nazioarteko ekitaldiz betetako curriculuma zuen.<\/p>\n\n\n\n<p>Pandemiak eta alarma-egoerak behartuta, jarduera eten egin behar izan zuen. Halere, bi erabaki hartu zituen Elmak:<\/p>\n\n\n\n<p>\u00abAlarma-egoera aldarrikatu aurreko egunetan, gure instalazio guztiak desinfektatzen eta higieneari lotutako aparteko neurriak hartzen hasi ginen\u00bb, azaldu du. Helburua zen \u00abjantzigintza-lantegiari eskainitako negozio-atala irekita mantentzea,&nbsp;<strong>egiteko zegoen lana ahalik eta gehien aurreratzeko\u00bb.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Baina, gainera, ordura arte protagonismorik izan gabeko zerbait erantsi zuen bere zereginen artean:&nbsp;<strong>elkartasuna.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong>Osasun-langileentzako babes-mantalak egiten<\/strong><\/h4>\n\n\n\n<p><em>Manuela va de fiestako&nbsp;<\/em>taldeak bere laneko azpiegitura baliatu nahi izan zuen osasun-langileentzako&nbsp;<strong>babes-ekipamenduen urritasunari&nbsp;<\/strong>aurre egiteko, batez ere pandemiaren lehen egunetan.<\/p>\n\n\n\n<p>Hala, emaztegaientzako eztei-jantziak, pr\u00eat-\u00e0-porter bildumak eta goi-mailako jantzigintzako soinekoak egiteko&nbsp;<strong>patroi esklusiboak&nbsp;<\/strong>kendu eta, haien ordez,&nbsp;<strong>aurrealde eta mahuka plastifikatua zuten banakako babes-mantalak<\/strong>&nbsp;egiten hasi ziren osasun-langileentzat. Hain zuzen ere,&nbsp;<strong>Gipuzkoako hirugarren adinekoen egoitzetako&nbsp;<\/strong>nagusiak zaintzen eta artatzen dituzten langileentzat.<\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong>Lasaitasuna adierazi eta \u00abindarberrituta\u00bb itzuli<\/strong><\/h4>\n\n\n\n<p>Orain,&nbsp;<em>Manuela va de fiesta&nbsp;<\/em>ez da ekitaldietarako modaren adierazgarri bat bakarrik, elkartasunaren erakusgarri bat ere bada. Sustatzailea, bere esperientziaren bidez, eredugarri bihurtu da moda-sektoreko beste ekintzaile batzuentzat. Haren hitzetan,&nbsp;<strong>lasaitasuna&nbsp;<\/strong>da hedatu beharreko mezua, batik bat&nbsp;<strong>ezkontza atzeratu behar izan duten emaztegaiei.&nbsp;<\/strong>Izan ere, sektoreak prest dauka dena \u00abateak berriz ere irekitzeko, indarberrituta eta ilusio handiarekin\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong>Berritzea: onlineko denda berri bat eta osagarri-lerro bat<\/strong><\/h4>\n\n\n\n<p>Orain, \u00abnormaltasun berria\u00bb deritzon egoerara itzultzen garen bitartean, bere negozioa prestatzen ari da Elma, etapa horri aurre egiteko. Helburu horrekin,&nbsp;<em>Manuela va de fiestak&nbsp;<\/em>prest du&nbsp;<strong>onlineko<\/strong>&nbsp;<strong>denda esklusiboa,&nbsp;<\/strong>alarma-egoera bukatzen denean abian hasteko. Bestalde,&nbsp;<strong>beste negozio-lerro bat&nbsp;<\/strong>ere izango du, ohiko jarduera baino xumeagoa eta osagarria: \u00abNeguko kanpainari begira,&nbsp;<em>slow-fashion&nbsp;<\/em>osagarri txikien eta jantzien lerroa ari gara prestatzen, edonoiz janzteko eta estreinatzeko modukoa, ekitaldi berezi baten zain egon gabe.&nbsp;<em>J<\/em><em>aietakoa ez den&nbsp;<\/em>linea sendotuko dugu, udaberriko hilabeteetako&nbsp;<strong>ekitaldien murrizketa konpentsatzeko\u00bb,&nbsp;<\/strong>azaldu du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiak oso une gogorrak utzi dizkigu, baina konpentsatu egiten dira egunero&nbsp;#JarraitzekoBerritzen&nbsp;duten ekintzaileen&nbsp;elkartasun-adierazpenekin. Ekimen&nbsp;horiek garatzen dituzten pertsona guztiek bi ezaugarri dituzte: egoerara&nbsp;egokitzeko gaitasuna&nbsp;eta&nbsp;elkartasunezko espiritua. Manuela va de fiesta&nbsp;buru-belarri osasun-arloko profesionalekin Ezaugarri horiek eraman zuten&nbsp;Elma Franc\u00e9s, Zaragozan jaio baina maitasunagatik Donostiara etorri zen emakume gaztea, bere jarduera berritu eta bere harri-koskorra ekartzera&nbsp;pandemiari aurre egiteko. Gazte [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":15677,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2481,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-15679","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-comunidad-gaztenpresa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15679","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15679"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15679\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15677"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15679"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15679"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15679"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=15679"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}