{"id":15446,"date":"2020-06-23T17:30:55","date_gmt":"2020-06-23T15:30:55","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=15446"},"modified":"2025-01-27T16:11:38","modified_gmt":"2025-01-27T15:11:38","slug":"denboraren-gestio-eraginkorra-zertan-datzan-azalduko-dizugu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/denboraren-gestio-eraginkorra-zertan-datzan-azalduko-dizugu\/","title":{"rendered":"Denboraren gestio eraginkorra zertan datzan azalduko dizugu"},"content":{"rendered":"<p>Denbora ez da urrea: are baliotsuagoa da. K.a. III. mendean, Teofrasto filosofoak hau esan zuen: denbora da <strong>\u00ab<\/strong><strong>gizaki batek gasta dezakeen gauzarik preziatuena<\/strong><strong>\u00bb<\/strong><strong>.<\/strong> Gaur egun, 2.300 urte geroago, <strong>telelana bete-betean goraldian dagoela,<\/strong> denboraren gestioa hobetzea <strong>funtsezkoa da edozein enpresarentzat:<\/strong> bai <strong>produktibitatea hobetu nahi duten<\/strong> korporazio handientzat, bai <strong>euren zereginak gero eta eraginkorragoak izatea behar duten<\/strong> ETE eta autonomoentzat.<\/p>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Nola hobetu denboraren gestioa<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Baina, zer da denboraren gestioa? Nola hobe dezakegu? Horri buruz ari garenean, pertsona batek <strong>bere lan-denbora ahalik eta ondoen banatzeko<\/strong> eta bere <strong>zeregin eta proiektu guztiak behar bezala egin<\/strong> ahal izateko duen gaitasunaz ari gara. Eta, egunak 24 ordu baditu ere, erronka da lan-ordutegian helburu hori lortzea, batez ere ekintzaile eta autonomoak direnentzat.<\/p>\n<p>Denbora eraginkortasunez erabiltzeko, hainbat gauza egin ditzakezu zure egunerokoan.<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Zehaztu zure eguneroko zereginak, eta ipini arreta bakoitzean.<\/strong> <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/6-app-zure-lan-denbora-optimizatzen-eta-produktibitatea-hobetzen-laguntzeko\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">App espezifikoak<\/a> erabil ditzakezu, edo arbel bat edo koaderno soil bat, baina garrantzitsuena da egunean zehar <strong>egin nahi dituzun zereginak idatzita izatea,<\/strong> horietako bakoitzean arreta ipintzeko eta bete ahala ezabatzeko. Komeni da errealista izatea eta ahal baino gehiago egiten ez saiatzea; bestela, ikusiko duzu lanak zure denbora librea nola irensten duen.<\/li>\n<li><strong>Jarri lehentasunak ordenan.<\/strong> <strong>Premiazko<\/strong><strong> gauzak zerrendako lehen postuetan<\/strong> jarri behar dituzu, eta produktibitaterik handieneko uneak aprobetxatu zereginik zailenak egiteko. Ahal baduzu, utzi mekanikoenak diren edo ahalegin intelektualik txikiena eskatzen duten zereginak lan-egunaren amaierarako.<\/li>\n<li><strong>Erabili hegazkin-modua zure mugikorrean.<\/strong> Erreparatu diozu egunean zehar zenbat jakinarazpen iristen zaizkizun mugikorrera? Eta zenbat denbora erabiltzen duzun whatsapp pertsonalei erantzuten? Denbora eraginkortasunez kudeatu nahi baduzu eta zure zereginak bete arreta galdu gabe, jarri mugikorra hegazkin-moduan, edo isildu eta gorde ikusten ez duzun leku batean. Atseden bat egiten duzunean kontsultatu ahal izango duzu.<\/li>\n<li>Izan <strong>zure lan-espazioa ordenatuta.<\/strong> Askoz errazagoa da zure karpetak eta dokumentuak sortzen dituzunean antolatzea handik aste batzuetara bilatzen duzuna txarto sailkatutako dokumentu-pilo baten erdian aurkitzen saiatzea baino.<\/li>\n<li>Gaur egun, agerikoa da denontzat <strong>bideokonferentzia bidezko bilerak<\/strong> ohikoak izango direla aurrerantzean, eta denbora aurrezten laguntzen dutela. Teknologia berriei esker ez da beharrezkoa aurrez aurreko bilera bat egitea mezu bat helarazi nahi duzun bakoitzean, batez ere enpresa txiki bateko partaidea bazara. Askotan, mezu hori emateko, <strong>nahikoa da bideokonferentzia puntual bat egitea edo mezu elektroniko bat bidaltzea.<\/strong> Eta, mezu elektronikoak doakoak izan arren, komeni da \u00abok\u00bb, \u00abeskerrik asko\u00bb eta antzeko baieztapenak ez erabiltzea: sarrera-erretilua betetzeko eta mezuak irakurtzean denbora galarazteko, ez dute beste ezertarako balio.<\/li>\n<li><strong>Utzi denbora-apur bat<\/strong> egunean zehar sor daitezkeen <strong>ustekabekoetarako.<\/strong> Jardunaldiaren amaiera da ustekabekoei heltzeko unerik onena: premiazkoak badira, horiek egiteko marjina daukazu, eta, ez badira, hurrengo egunetarako utz ditzakezu.<\/li>\n<li>Ikasi <strong>ezezkoa behar bezala kudeatzen.<\/strong> Batzuetan, zerbait egiteari uko egiten jakin behar da, bai freelancea bazara, bai enpresa bateko kidea bazara. Freelancea bazara, ez dakizkizun gauzak egiten saia zaitezkeelako, zure bezeroak pozik uzteko; eta litekeena da, ahalegin handia egin arren, denbora galtzea. Eta, enpresa txiki batean bazaude, zure lanaldia izugarri luza daitekeelako eta, beharbada, zure lanbide-profilarekin bat ez datozen lanak egin beharko dituzulako.<\/li>\n<\/ol>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Denbora kudeatzeko estrategiak<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Hala ere, eskala txikiagoan, ETE-ek eta autonomoek ere <strong>denbora kudeatzeko estrategiak<\/strong> erabili behar dituzte, euren aukera, tamaina eta ekoizpen-premien arabera egokiagoak. Estrategia horietako batzuk dira digitalizazioa eta <strong>denbora ahalik eta ondoen kudeatzen<\/strong> laguntzen duten <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/negozio-digitalak\/antolaketarako-ezinbesteko-bost-tresna-digital\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">tresna berritzaileak<\/a>, hala nola <strong>5G teknologia,<\/strong> konexio-abiadura nabarmen handitzen duena eta latentzia-denborak murrizten dituena. Horiekin batera, badaude <strong>enpresa-prozesuak hobetzen<\/strong> eta denbora aurrezten laguntzen dizuten hainbat <strong>gestio-software;<\/strong> besteak beste, <a href=\"https:\/\/www.rescuetime.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Rescue Time<\/a>, ETE eta autonomoen produktibitatea neurtzen duena eta hobetzen laguntzen duena.<\/p>\n<p>Baina, horrez gain, talde-lana errazten duten elkarlanerako tresnak daude, hala nola <a href=\"https:\/\/www.office.com\/?omkt=es-ES\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Microsoft Office 365<\/strong><\/a><strong>, <\/strong><a href=\"https:\/\/www.google.com\/intl\/es_ALL\/drive\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Google Drive<\/strong><\/a><strong>, <\/strong><a href=\"https:\/\/www.dropbox.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Dropbox<\/strong><\/a>, <a href=\"https:\/\/asana.com\/es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Asana<\/strong><\/a><strong>, <\/strong><a href=\"https:\/\/trello.com\/es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Trello<\/strong><\/a> eta <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/workplace\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Workplace<\/strong><\/a>, eta hainbat parte-hartzaileren arteko bideokonferentziak egiteko aukera ematen duten aplikazioak, esaterako <a href=\"https:\/\/www.skype.com\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Skype<\/a>, <a href=\"https:\/\/zoom.us\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Zoom<\/a>, <a href=\"https:\/\/hangouts.google.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Hangouts<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.meetin.gs\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Meetin.gs<\/a> eta <a href=\"https:\/\/www.microsoft.com\/es-es\/microsoft-365\/microsoft-teams\/group-chat-software\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Teams<\/a>.<\/p>\n<p>Gaztenpresan gaitasunak hobetu nahi dituzten <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/prestakuntza\/#1486726682570-ae58eec6-0c69\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">ekintzaileentzako ikastaroak<\/a> ditugu, hala nola denboraren gestioari buruzkoa, zure proiektuak eraginkortasunez antolatzeko ezinbestekoa.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Denbora ez da urrea: are baliotsuagoa da. K.a. III. mendean, Teofrasto filosofoak hau esan zuen: denbora da \u00abgizaki batek gasta dezakeen gauzarik preziatuena\u00bb. Gaur egun, 2.300 urte geroago, telelana bete-betean goraldian dagoela, denboraren gestioa hobetzea funtsezkoa da edozein enpresarentzat: bai produktibitatea hobetu nahi duten korporazio handientzat, bai euren zereginak gero eta eraginkorragoak izatea behar duten [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":21854,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-15446","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15446","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15446"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15446\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21854"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15446"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15446"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15446"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=15446"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}