{"id":13188,"date":"2020-05-18T09:58:09","date_gmt":"2020-05-18T07:58:09","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=13188"},"modified":"2025-02-04T16:09:09","modified_gmt":"2025-02-04T15:09:09","slug":"zure-ekintzaile-sena-eta-egokitzeko-gaitasuna-sarituko-ditugu-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/zure-ekintzaile-sena-eta-egokitzeko-gaitasuna-sarituko-ditugu-2\/","title":{"rendered":"Zure ekintzaile-sena eta egokitzeko gaitasuna sarituko ditugu"},"content":{"rendered":"<p><strong>Adorea, indarra eta elkartasuna<\/strong> erakutsi duten pertsonen kasu batzuk azaldu dizkizugu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresan<\/a> azken asteotan. <strong>Negozioak egokitzeko<\/strong> gai izan dira, <strong>osasun-krisiaren<\/strong> egoera zail honi aurre egiteko.<\/p>\n<p>Horietako bat da Elma, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/manuela-va-de-fiesta-goi-mailako-jantzigintza-babes-mantalak-egiteko-egokitua\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Manuela va de fiesta<\/a> moda-markaren sustatzailea. <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/manuela-va-de-fiesta-goi-mailako-jantzigintza-babes-mantalak-egiteko-egokitua\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Goi-mailako jantzigintzako patroiak alde batera utzi eta osasun-langileentzako babes-mantalak<\/a> egin ditu. Melaniek, berriz, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/tipula-burger-jarraitzekoberritzen-etxez-etxeko-zerbitzuaren-bidez\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Tipula Burger ostalaritzako negozioa etxez etxeko salmentara bideratu du<\/a>, konfinamenduari aurre egin eta bezeroei zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.<\/p>\n<p>Orain <strong>zure txanda da<\/strong>, eta beste milaka lagunena, Elmaren eta Melanieren helburu berberarekin egunero ekintzaile-sena erabiltzen duzuen guztiena: <strong>#AurreraEgitekoBerritzen<\/strong><\/p>\n<p><strong>Egoerari aurre egin eta zure jarduerarekin jarraitzeko<\/strong> gai izan zara, eta horretarako zer egin duzun jakin nahi dugu. Azal iezaguzu nola otu zaizun <strong>zure negozio txikia egoeraren arabera egokitzea<\/strong>, eta hori <strong>nola egin duzun<\/strong>. Zure esperientzia partekatu nahi dugu, <strong>beste pertsona batzuentzat eredu <\/strong>izan dadin, eta zailtasunen gainetik <strong>aurrera egin<\/strong> dezaten.<\/p>\n<p>Aldi berean, <strong>zure ahalegina, asmamena eta lana saritu<\/strong> nahi ditugu. Hala, zure esperientzia partekatzera animatu nahi zaitugu, eta, horretarako, <strong>zure lana aintzatetsiko duen lehiaketa<\/strong> antolatu dugu. Lagungarri izan daiteke krisi-aste luze hauetako zailtasunei aurre egiteko. Helburu horrekin, lehiaketan <strong>eskudiruzko hiru sari<\/strong> banatuko dira, hiru ekimenik nabarmenenak goraipatzeko: <strong>2.500, 1.000 eta 500 euroko sari bana<\/strong>.<\/p>\n<p>Lehiaketan parte har dezakezu negozioa Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan baduzu. <strong>Prestatu gehienez hiru minutuko iraupena duen bideoa<\/strong>, zure ekimenaren berri emateko. Nahi baduzu, gehienez 500 hitzeko<strong> azalpen-testua<\/strong> idatz dezakezu, bideoaren lagungarri. Eta kito: maiatzaren 18tik ekainaren 7ra bitartean zure proiektua aurkeztu eta datuak bete ditzakezu <a href=\"https:\/\/www.your-promos.com\/widget\/promos\/any6VRb?locale=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">esteka honetan<\/a>. Jasotako proiektuen artean, lau laguneko epaimahaiak sari bakoitzeko irabazle bat eta 2 ordezko aukeratuko ditu. Epaimahaiko partaide izango dira: <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Gaztenpresako<\/strong><\/a> gestio-taldeko kide bat, <a href=\"https:\/\/www.laboralkutxa.com\/eu\/partikularrak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>LABORAL Kutxako<\/strong><\/a> Negozio Garapenaren Areako partaide bat, <a href=\"https:\/\/bultz-lan.com\/language\/eu\/bultz-lan-eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>BULTZ-LAN<\/strong><\/a> aholkularitza-enpresako beste bat eta <a href=\"https:\/\/www.lanalden.com\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Lanalden<\/strong><\/a> enpresako marketin digitaleko lankide bat. Gaztenpresaren sare sozialen bidez emango da irabazleen berri, modu ofizialean, 2020ko ekainaren 12an, ostiralez.<\/p>\n<p>Besterik gabe, eskerrak eman nahi dizkizugu zure esperientzia milaka lagunekin partekatzeagatik, asko eta asko egoera zailean baitaude eta bultzada behar dute berritzeko. Era berean, osasun-larrialdia gainditzen laguntzeko erakutsi dituzun kemena, lana eta elkartasuna eskertu nahi ditugu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Adorea, indarra eta elkartasuna erakutsi duten pertsonen kasu batzuk azaldu dizkizugu Gaztenpresan azken asteotan. Negozioak egokitzeko gai izan dira, osasun-krisiaren egoera zail honi aurre egiteko. Horietako bat da Elma, Manuela va de fiesta moda-markaren sustatzailea. Goi-mailako jantzigintzako patroiak alde batera utzi eta osasun-langileentzako babes-mantalak egin ditu. Melaniek, berriz, Tipula Burger ostalaritzako negozioa etxez etxeko salmentara [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":13190,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1931,1927,1915,1125,1935,1120,1238,1162,1933,1439,1929,1932,1930,1199,1188,1446,1934,1928],"class_list":["post-13188","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13188","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13188"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13188\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13188"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13188"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13188"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=13188"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}