{"id":11368,"date":"2019-11-11T12:42:12","date_gmt":"2019-11-11T11:42:12","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=11368"},"modified":"2025-02-04T15:46:37","modified_gmt":"2025-02-04T14:46:37","slug":"seo-ezarri-zure-empresan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/seo-ezarri-zure-empresan\/","title":{"rendered":"Zergatik egon behar dugu egunean SEOan?"},"content":{"rendered":"<h4><span style=\"color: #993366;\"><strong>Zure enpresan SEOa ezartzeko arrazoiak<\/strong><\/span><\/h4>\n<p>Interneten, <strong>edukia da erregea, eta SEOa haren ordezkaria.<\/strong> Blogak edo webguneak ezin dira <strong>bilatzaileetako lehen postuetan egon, <\/strong>ez badute eduki interesgarririk eta kalitatekorik eskaintzen. Salbu eta ordainpekoak badira, jakina.<\/p>\n<p>Halere, ekarpen bereizgarri hori askotan ez da nahikoa, orrialde bat Interneteko unibertsoaren handitasunean nabarmentzeko. Kontuan izan datu hauek:<\/p>\n<ul>\n<li>Gaur egun ia <strong>10.\u00a0000 \u00ab.eus\u00bb domeinu daude.<\/strong><\/li>\n<li>Urrira arte erregistratutako \u00ab<strong>.es\u00bb domeinuen <\/strong>kopurua <strong>1,9\u00a0milioitik <\/strong>gorakoa<\/li>\n<li>Mundu osoan <strong>1.\u00a0723\u00a0milioi webgune <\/strong>baino gehiago daude, <a href=\"https:\/\/www.internetlivestats.com\/\">Live Stats<\/a> webgunearen arabera.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Ikus dezakezunez, lehia basatia dago Interneteko esparru eta sektore guztietan. Gauzak horrela, eskura ditugun baliabide guztiak erabili behar ditugu <strong>gure webguneari ahal den garrantzirik handiena emateko.<\/strong> Eta horretarako balio du SEO on batek.<\/p>\n<h4><span style=\"color: #993366;\"><strong>Nondik dator SEOa? <\/strong><\/span><\/h4>\n<p>Ez badakizu ere, ingelesezko sigla horiek <strong>bilaketa-tresnen optimizazioa <\/strong>esan nahi dute (Search Engine Optimization). Dagoeneko zientzia bilakatu da. Etengabe ari da aldatzen eta eguneratzen, eta prestakuntza egokia eskatzen du. Gaur egun, <strong>SEO esatea Google esatea da. <\/strong>Larry Page-k eta Serguei Brin-ek sortutako enpresak munduko bilaketa guztien %\u00a090 osatzen du. Ondoren datoz, oso urrun, Yahoo! (%\u00a04 inguru), Bing (%\u00a03) eta Baidu (%\u00a01).<\/p>\n<p>Googlek hainbat <strong>algoritmo <\/strong>erabili izan ditu, bere historian zehar, elementu batzuei edo besteei garrantzi handiagoa edo txikiagoa emateko: Cassandra, Esmeralda, Fritz, Panda, Penguin edo Pigdeon dira horietako batzuen edo horien aldaketen izenak. Haien bidez, bilatzailearen<strong> bilaketa-parametroak <\/strong>eta kalitate-balioak hobetu eta eguneratu egiten dira, <strong>nabigazio-esperientzia hobetzeko.<\/strong><\/p>\n<h4><span style=\"color: #993366;\"><strong>SEOaren berritasunak <\/strong><\/span><\/h4>\n<p>Horregatik, SEO on batek Googleren algoritmoaren berritasunak eta egokitzapenak ezagutu behar ditu, kudeatzen dituen webguneetan txertatzeko. Hona hemen gaur egungo <strong>SEO joera <\/strong>nagusietako batzuk:<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Mobile first indexinga<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Telefono mugikorraren etengabeko hedapenak eraginda, Googlek <strong>zigortu egiten ditu <em>responsive<\/em> ez diren webguneak, <\/strong>hau da, idazmahaiko bertsiotik mugikorreko bertsiora egokitzen ez direnak. Eta, 2015az geroztik, zigortu egiten ditu smartphonearen edo tabletaren bidez nabigatzeko optimizatuta ez dauden webguneak.<\/p>\n<ol start=\"2\">\n<li><strong>Ahots bidezko bilaketa<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Egindako kalkuluen arabera, <strong>bilaketen erdiak ahots bidez egiten dira <\/strong>gaur egun<strong>.<\/strong> Hori dela eta, ezinbestekoa da zure webguneko SEOa interakzio-mota horretara egokitzea.<\/p>\n<ol start=\"3\">\n<li><strong>Karga-abiadura maximoa<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>5Garen eta Siri, Cortana eta beste ahots-laguntzaile batzuen aroan, karga-abiadura funtsezkoa da <strong>nabigazio-esperientzia ona bermatzeko.<\/strong><\/p>\n<ol start=\"4\">\n<li><strong>Link buildinga<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Zure webgunean sartzen dituzun estekek kalitaterik handiena eskaini behar dute, <strong>Googlek iruzur-saioekin lotu ez ditzan. <\/strong>Eskrupulurik gabeko enpresek egiten dituzte halako iruzurrak, gai baitira blogariei eta webguneei ordaintzeko, garrantzirik gabeko estekak sar ditzaten.<\/p>\n<ol start=\"5\">\n<li><strong>Kalitateko edukiak<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p><strong>Garrantzitsuena ez da zenbat, zer baizik:<\/strong> hobe da internauten behar eta bilaketei erantzungo dieten edukiak eskaintzea historia mordoa aspertu arte erakustea baino. Esaten denez, orekan dago bertutea.<\/p>\n<p>SEOari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu zure enpresaren webguneko trafikoa handitzeko, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\">Gaztenpresan<\/a> antolatzen ditugun <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_articulo_seo&amp;utm_content=texto_eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">prestakuntza-lantegi eta -ikastaroen<\/a> bidez hobetu ahal izango dituzu zure negozioa bultzatzeko gaitasun horiek eta beste batzuk.<\/p>\n<p>Zain gaituzu<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zure enpresan SEOa ezartzeko arrazoiak Interneten, edukia da erregea, eta SEOa haren ordezkaria. Blogak edo webguneak ezin dira bilatzaileetako lehen postuetan egon, ez badute eduki interesgarririk eta kalitatekorik eskaintzen. Salbu eta ordainpekoak badira, jakina. Halere, ekarpen bereizgarri hori askotan ez da nahikoa, orrialde bat Interneteko unibertsoaren handitasunean nabarmentzeko. Kontuan izan datu hauek: Gaur egun ia [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":11367,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1163,1120,1238,1184,1926,1461,1137,1146,1158,1459,1134],"class_list":["post-11368","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11368","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11368"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11368\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11368"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11368"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11368"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=11368"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}