{"id":11316,"date":"2019-10-28T10:17:13","date_gmt":"2019-10-28T09:17:13","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=11316"},"modified":"2025-01-27T16:11:38","modified_gmt":"2025-01-27T15:11:38","slug":"non-zabaldu-behar-dut-nire-negozio-berria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/non-zabaldu-behar-dut-nire-negozio-berria\/","title":{"rendered":"Non zabaldu behar dut nire negozio berria?"},"content":{"rendered":"<h2><span style=\"color: #993366;\"><strong>Lokalik egokiena aukeratzeko aholkuak<\/strong><\/span><\/h2>\n<p><strong>Irisgarria, funtzionala eta erakargarria.<\/strong> Zure lokalak hiru ezaugarri horiek izatea lortzen baduzu, aurrerapauso handia emango duzu zure negozioak arrakasta-aukerak izan ditzan.<\/p>\n<p>Izan ere, enpresarentzat lokal egokia aukeratzea funtsezkoa da, arrazoi askorengatik. Baina hauek dira bereziki kontuan hartu beharreko biak:<\/p>\n<ul>\n<li><strong> Zure establezimenduak zehazten du zer bezero-mota lortu nahi duzun.<\/strong><\/li>\n<li><strong> Inbertsio ekonomiko handia egin behar da, eta zure negozioaren aurkezpen-txartela da.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Horregatik, zure jarduera berrirako merkataritza-lokal egokia aukeratzerakoan, oso garrantzitsua da <strong>hainbat elementu kontuan hartzea.<\/strong><\/p>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Kokapena<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Negozio baten kokapen egokia aukeratzea oinarrizkoa da, eta, horregatik, aldez aurretik <strong>jakin behar duzu zure bezero potentzialak zein diren.<\/strong><\/p>\n<p>Lokalaren kokapenarekin asmatzeko, <strong>honako galdera hauei erantzun behar diezu<\/strong>, toki batean edo beste batean kokatu nahi duzun jakiteko:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Non<\/strong><\/li>\n<li><strong>Zein<\/strong> diren bezero potentzialak.<\/li>\n<li><strong>H<\/strong>aiengana <strong>nola<\/strong> zuzendu behar duzun.<\/li>\n<li><strong>Zer ohitura eta premia<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Ezer gutxirako balioko dizu munduko okindegirik onena jartzeak, bizitegi-gune batean ez badago; eta, era berean, ez dizu ezertarako balioko luxuzko marka handi baten banaketa lortzeak, zure lokala industrialde batean badago. Xehetasun horiek guztiak aztertzerakoan, erantzun galdera honi:<\/p>\n<p><span style=\"color: #993366;\"><strong>Zure negozioa B2B ala B2C da? <\/strong><\/span><\/p>\n<ul>\n<li>Zure bezero potentzialak <strong>enpresak badira eta zure negozioa B2B bada:<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Ez duzu beharko lokala kalean bertan<\/strong> eta erdigunean estrategikoki kokatuta egotea.<\/p>\n<p>I<strong>ndustrialde batean<\/strong> finkatu ahal izango duzu; merkeagoak izaten dira, eta errepide bidezko komunikazio onak izaten dituzte. Gainera, horrek zure salgaiak azkar banatzeko aukera emango dizu.<\/p>\n<p>Ahalegindu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/negozio-digitalak\/eman-ospe-digitala-doan-zure-negozio-berriari\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_articulo_plan_negocio_ubicacion&amp;utm_content=texto_eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">zure ospe digitala<\/a> lantzen, networkinga egiten edo azoketan parte hartzen.<\/p>\n<ul>\n<li>Zure bezeroak <strong>partikularrak badira eta zure negozioa B2C bada:<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>M<strong>erkataritza- eta ostalaritza-jarduerak<\/strong> eta <strong>irisgarritasun ona<\/strong> dituen <strong>oinezkoentzako guneak<\/strong> aintzat hartu beharko dituzu.<\/p>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Irisgarritasuna<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Negozio bat beste pertsona batzuei zerbitzua emateko pentsatuta dagoenean, irisgarritasuna funtsezkoa da:<\/p>\n<ul>\n<li>E<strong>skailerarik gabeko lokal<\/strong> bat aurkitu behar duzu, <strong>sartzeko erosoa<\/strong> eta <strong>aurkitzeko erraza.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Onena <strong>kalean bertan<\/strong> dagoen espazio bat da; <strong>oso erakusleiho bisuala<\/strong> izan beharko luke, zure sektorea eta zure negozioa begi-kolpe batez identifikatzeko aukera ematen duena.<\/p>\n<p>Ezin baduzu horrelakorik lortu, eta <strong>etxebizitza<\/strong> batera joan behar baduzu, egiaztatu <strong>igogailu bidezko sarbidea<\/strong> duela. Gainera, zure markaren eta jardueraren berri ematen duen <strong>plaka<\/strong> bat jarri behar duzu atariaren ondoan, eta saiatu bulegoa <strong>beheko solairutik<\/strong> ahalik eta gertuen egon dadin.<\/p>\n<p>Kontuan hartu bi elementu hauek:<\/p>\n<ul>\n<li>Ea aparkatzea erraza den; aparkatzeko gehienezko denbora; hornitzaileak lokalera sartzerik ote duten\u2026<\/li>\n<li><strong>Garraio publikoaren hurbiltasuna.<\/strong> Lokalera iristea asko laguntzen die ahoz aho edo Internet bidez aurkitzen gaituzten pertsonei.<\/li>\n<\/ul>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Funtzionaltasuna<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>P<strong>roduktu berri bat<\/strong> merkaturatzerakoan, hau da marketinaren oinarrizko arauetako bat: <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/negozio-ideiak-gida\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_articulo_plan_negocio_ubicacion&amp;utm_content=texto_eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>merkatuko premia bati erantzuteko<\/strong><\/a> gai izan behar du. L<strong>ehiakide asko dauden eremu<\/strong> batean negozio bat irekitzea pentsatu baduzu, hainbat aldiz pentsatzea komeni zaizu:<\/p>\n<ul>\n<li>Egia da zenbait sektoretan, hala nola <strong>modan, lehiakideak egotea ona<\/strong> dela merkataritza-gune baten funtzionamendurako, lehiakideek elkar elikatzen baitute.<\/li>\n<li>Hala ere, askotan, sektore bereko bi saltoki gehiegi izaten dira: bi <strong>belar-denda<\/strong> edo bi <strong>okindegi<\/strong> hurbil badaude, askoz <strong>zailtasun<\/strong> gehiago izango dituzte aurrera egiteko; hobe dute lehiakiderik gabe jardutea.<\/li>\n<\/ul>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Ingurune erakargarria<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Jarduera ekonomiko bat kalean bertan egiten dugunean, erakusleihoa da gure bisita-txartela. Dena den, lokalaren ingurunea ere funtsezkoa da; <strong>bezeroak erakar ditzake, edo hurbiltzeari uko egitera bultzatu.<\/strong><\/p>\n<p>Ez da gauza bera negozioa urbanizatu berri den oinezkoentzako gune batean izatea edo espaloi estuak eta trafiko trinkoa dituen etorbide handi batean izatea. Elementu horiek ere kontuan hartu behar dituzu, <strong>zer biztanleria-sektorerengana zuzendu nahi duzun:<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Demagun burdindegi edo drogeria bat jarri nahi duzula. Oso negozio funtzionalak direla kontuan hartuta, ez du zentzurik zure aurrekontuaren zati handi bat hiriaren <strong>erdigunean<\/strong> estrategikoki kokatutako lokal batean erabiltzeak. Aitzitik, zure sektorea <strong>luxuzko<\/strong> osagarriena bada, <strong>merkataritza-gune garesti<\/strong> batean bilatu beharko duzu lokala, eta horrek, ia seguru, zure inbertsioaren zati handi bat hartuko du.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Gai horri edo zure negozio berriarekin lotutako beste gai batzuei buruz zalantzarik baduzu, zure ekintzailetza-abenturan behar duzun laguntza guztia eskaintzen dizugu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_articulo_plan_negocio_ubicacion&amp;utm_content=texto_eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresan<\/a>, zure jarduera hobetzen eta finkatzen laguntzeko; esaterako, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/dagoeneko-negozio-bat-baduzu\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_articulo_plan_negocio_ubicacion&amp;utm_content=texto_eu#_3-mentoringa\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">mentoring<\/a>&#8211; eta <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/dagoeneko-negozio-bat-baduzu\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_articulo_plan_negocio_ubicacion&amp;utm_content=texto_eu#_5-aholkularitza\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">aholkularitza<\/a>-zerbitzuak eskaintzen ditugu. Zain gaituzu!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lokalik egokiena aukeratzeko aholkuak Irisgarria, funtzionala eta erakargarria. Zure lokalak hiru ezaugarri horiek izatea lortzen baduzu, aurrerapauso handia emango duzu zure negozioak arrakasta-aukerak izan ditzan. Izan ere, enpresarentzat lokal egokia aukeratzea funtsezkoa da, arrazoi askorengatik. Baina hauek dira bereziki kontuan hartu beharreko biak: Zure establezimenduak zehazten du zer bezero-mota lortu nahi duzun. Inbertsio ekonomiko handia [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":22329,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1125,1163,1135,1120,1144,1281,1280],"class_list":["post-11316","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11316","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11316"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11316\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22329"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11316"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11316"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11316"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=11316"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}