{"id":11098,"date":"2019-09-23T13:44:31","date_gmt":"2019-09-23T11:44:31","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=11098"},"modified":"2025-02-04T16:46:14","modified_gmt":"2025-02-04T15:46:14","slug":"negozio-ideiak-hobetzeko-lantegi-berria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/negozio-ideiak-hobetzeko-lantegi-berria\/","title":{"rendered":"Negozio-ideiak hobetzeko lantegi berria sortu du Gaztenpresak"},"content":{"rendered":"<p>Ekintzailetzaren mundua liluragarria da, baina ez da erraza, eta Gaztenpresan badakigu hori. Horregatik, lantegi bat diseinatu eta abian jarri dugu; haren bidez, ekintzaileei <strong>beren negozio-ideia gauzatzen eta enpresa-abentura garatzen <\/strong>lagundu nahi diegu, arrakasta izateko bermerik handienak eskainiz.<\/p>\n<p>Irailean zehar ikastaro horren lehen edizioa egin dugu, eta, datozen asteetan, beste deialdi bat egingo dugu, Gaztenpresaren sare sozialak (<a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/Gaztenpresa\/?utm_source=blog&amp;utm_campaign=20190625_gaztenpresa_articulo_idea_innovar_liderar_es&amp;utm_content=texto\">Facebook<\/a>, <a href=\"https:\/\/twitter.com\/gaztenpresa?lang=es&amp;utm_source=blog&amp;utm_campaign=20190625_gaztenpresa_articulo_idea_innovar_liderar_es&amp;utm_content=texto\">Twitter<\/a> eta <a href=\"https:\/\/es.linkedin.com\/company\/gaztenpresa?utm_source=blog&amp;utm_campaign=20190625_gaztenpresa_articulo_idea_innovar_liderar_es&amp;utm_content=texto\">LinkedIn<\/a>) eta <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/?utm_source=interno&amp;utm_medium=blog&amp;utm_campaign=gaztenpresa_articulo_curso_idea&amp;utm_content=texto_eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">webgunea<\/a> erabiliz.<\/p>\n<p>Lantegi horren helburua da ekintzaileei laguntzea negozio bat abian jartzeko behar dituzten gaitasunak garatzen eta lanbide-ibilbidean zehar izango dituzten erronkei aurre egiten. Hori dela eta, <strong>zenbait atal ditu lantegiak.<\/strong><\/p>\n<h4><span style=\"color: #993366;\"><strong>0. Ekintzaileen izaera eta gaitasunak<\/strong><\/span><\/h4>\n<p>Atal honetan, ekintzaileek <strong>beren<\/strong> <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/ekintzailea-izateko-behar-ditudan-konpetentziak\/?utm_source=interno&amp;utm_medium=blog&amp;utm_campaign=gaztenpresa_articulo_curso_idea&amp;utm_content=texto_eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>izaera eta gaitasunak<\/strong><\/a><strong> egokitzen <\/strong>ikasiko dute, enpresa-ibilbidean zehar agertuko zaizkien <strong>oztopoak gainditu ahal izateko.<\/strong> Hain zuzen, helburu hauek lortzeko jarraibideak eskainiko ditugu ikasturtean zehar:<\/p>\n<ul>\n<li>Ziurgabetasunari aurre egitea, gastu, ekintza eta abarren plangintza egokiari esker.<\/li>\n<li>Gure proiektuarekin ongi moldatzeko (gainezka ez egiteko) prebentzio-neurriak finkatzea.<\/li>\n<li>Lankidetzako eta networkingeko ekintzak burutzea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Ekintza horien eta beste batzuen bidez, ekintzaile guztiengan eragina izaten duten egoera askori aurre egiteko prestatuko dira parte-hartzaileak.<\/p>\n<h4><span style=\"color: #993366;\"><strong>1. Ideia<\/strong><\/span><\/h4>\n<p>Ekintzailetzako abentura bati arrakastaz ekiteko, ezinbestekoa da <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/aurkitu-zure-negozio-ideia\/?utm_source=interno&amp;utm_medium=blog&amp;utm_campaign=gaztenpresa_articulo_curso_idea&amp;utm_content=texto_eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>negozio-ideia on bat<\/strong><\/a> izatea. Ideia horrek, <strong>praktikoa ez ezik, errentagarria ere izan behar du<\/strong>, gainera. Behin arrakastaz ekiteko aukera emango dien izaera finkatutakoan, negozio-ideiarik onena aurkitzen lagunduko diegu ekintzaileei, lantegiaren bidez, eta helburu hauek lortzeko orientabideak emango dizkiegu:<\/p>\n<ul>\n<li><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/negozio-ideiak-gida\/?utm_source=interno&amp;utm_medium=blog&amp;utm_campaign=gaztenpresa_articulo_curso_idea&amp;utm_content=texto_eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Negozio-aukerak<\/a><\/li>\n<li>Ideia on batek izan behar dituen ezaugarriak zehaztea.<\/li>\n<li>Ideien iturburuak identifikatzea (bidaiak, lana, bizipen pertsonalak&#8230;).<\/li>\n<li>Banakako eta taldekako proposamenak bilatzeko teknikak aztertzea (brainstorminga, auzitan jartzea, Scamper teknika).<\/li>\n<li>Ideia konplexuak sinplifikatzea.<\/li>\n<\/ul>\n<h4><span style=\"color: #993366;\"><strong>2. Ideiatik negoziora \u2014 Canvas eredua<\/strong><\/span><\/h4>\n<p>Ez dira gauza bera negozio-ideia on bat eta ideia bideragarri eta, batez ere, errentagarri bat. Ikastaro honetan ideia bideragarri bat identifikatzeko eman beharreko pausoak ikasiko dituzte ekintzaileek. Horretarako, Canvas eredua erabiliko dute, negozio-eredu bat azkar eta erraz identifikatzea ahalbidetzen duen tresna, hain zuzen. Fase honetan, ikastaroan parte hartzen dutenek aukera hauek izango dituzte:<\/p>\n<ul>\n<li>Negozio-ideiaren <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/ideia-ona-edo-negozio-ona\/?utm_source=interno&amp;utm_medium=blog&amp;utm_campaign=gaztenpresa_articulo_curso_idea&amp;utm_content=texto_eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">bideragarritasun-testa.<\/a><\/li>\n<li>Merkatu-azterketa egitea.<\/li>\n<li>Gutxieneko produktu bideragarri bat diseinatzea, hau da, hasierako bezero-multzo bat gogobetetzeko oinarrizko ezaugarriak dituen artikulu edo zerbitzu errentagarria, baita etorkizunean garatzeko behar diren elementuak ere.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Gogoan izan, gure negozio-ideien lantegiaren hurrengo edizioan izena emateko, Gaztenpresaren sare sozialak (<a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/Gaztenpresa\/?utm_source=blog&amp;utm_campaign=20190625_gaztenpresa_articulo_idea_innovar_liderar_es&amp;utm_content=texto\">Facebook<\/a>, <a href=\"https:\/\/twitter.com\/gaztenpresa?lang=es&amp;utm_source=blog&amp;utm_campaign=20190625_gaztenpresa_articulo_idea_innovar_liderar_es&amp;utm_content=texto\">Twitter<\/a> eta <a href=\"https:\/\/es.linkedin.com\/company\/gaztenpresa?utm_source=blog&amp;utm_campaign=20190625_gaztenpresa_articulo_idea_innovar_liderar_es&amp;utm_content=texto\">LinkedIn<\/a>) eta <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/?utm_source=interno&amp;utm_medium=blog&amp;utm_campaign=gaztenpresa_articulo_curso_idea&amp;utm_content=texto_eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">webgunea<\/a> arretaz begiratu behar dituzula. Laster eskainiko dizkizugu hurrengo deialdiaren xehetasunak. Zain gaituzu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ekintzailetzaren mundua liluragarria da, baina ez da erraza, eta Gaztenpresan badakigu hori. Horregatik, lantegi bat diseinatu eta abian jarri dugu; haren bidez, ekintzaileei beren negozio-ideia gauzatzen eta enpresa-abentura garatzen lagundu nahi diegu, arrakasta izateko bermerik handienak eskainiz. Irailean zehar ikastaro horren lehen edizioa egin dugu, eta, datozen asteetan, beste deialdi bat egingo dugu, Gaztenpresaren sare [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":11095,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-11098","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11098","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11098"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11098\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11098"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11098"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11098"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=11098"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}