{"id":10830,"date":"2019-08-20T08:00:09","date_gmt":"2019-08-20T06:00:09","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=10830"},"modified":"2025-02-04T16:46:14","modified_gmt":"2025-02-04T15:46:14","slug":"negozio-ideia-tresnak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/negozio-ideia-tresnak\/","title":{"rendered":"Zure negozio-ideia gauzatzeko tresnak"},"content":{"rendered":"<p>Ekintzaile batek aditua izan behar du bere lanbide-arloan eta jakin behar du nola eraman aurrera negozio-ideia errentagarri bat. Baina, horrez gain, beste gai batzuei buruzko ezagutzak ere izan behar ditu, hala nola kontabilitateari, diseinuari, web-garapenari eta enpresa-gestioari buruzkoak. Zure baliabideen bidez arlo horiek kontratatzeko bezain zorionekoa ez bazara, horiek guztiak bideratzen lagunduko dizuten tresna batzuk daude, <strong>zure negozio-ideia gauzatzeko <\/strong>aukera izan dezazun.<\/p>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Webgunea<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Bill Gatesek, Microsofteko sortzaileak, honako hau esan zuen behin: \u00abZure negozioa Interneten ez badago, ez da existitzen\u00bb. Izan ere, sarean sartzea da egin behar duzun lehen gauza, baita ekintzailetzara iritsi berria bazara ere. Zure bisita-txartela da, besteek zu bilatzeko izango duten erreferentzia. Horregatik, webgune bat agintzeko besteko baliabiderik ez baduzu, <strong>zuk zeuk egin dezakezu, <\/strong><a href=\"https:\/\/es.wordpress.com\/create\/?v=spain_go_to_market&amp;currency=EUR&amp;sgmt=gb&amp;utm_source=google&amp;utm_campaign=Google_WPcom_Search_Brand_Desktop_ES_es&amp;utm_medium=paid_search&amp;keyword=wordpress&amp;creative=329671461760&amp;campaignid=662707367&amp;adgroupid=54953985106&amp;matchtype=e&amp;device=c&amp;network=g&amp;cpn=662707367&amp;device=c&amp;pl=&amp;targetid=kwd-313411415&amp;locationid=1005440&amp;gclid=EAIaIQobChMI-Iv3r63G4wIVRkPTCh2Srgb7EAAYASAAEgLvnvD_BwE&amp;gclsrc=aw.ds%8D\">WorldPressen<\/a> bidez. CMS edo <strong>Edukiak Gestionatzeko Sistema<\/strong> hori guztietan osoena, eskuragarriena eta errazena da. Dena batean biltzen du eta aukera hauek eskaintzen dizkizu:<\/p>\n<ul>\n<li>Webguneak editatzekoa.<\/li>\n<li>Blogak mantentzekoa.<\/li>\n<li>Onlineko denda bat sortzekoa.<\/li>\n<li>Dokumentu-zorroak, arte-galeriak eta halako formatuak diseinatzekoa.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Sistema hori erabiltzeko ez duzu HTML hizkuntzari buruzko ezagutzarik izan behar. Gainera, <strong>doakoa <\/strong>da, eta munduko webgune komertzialen laurdenek baino gehiagok erabiltzen dute. Funtsezko tresna da edozein ekintzailerentzat.<\/p>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Marketin digitala<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Zure negozioak askotariko bezeroak baditu xede, marketin digitaleko tresna batzuk aise erabili beharko dituzu. Badira hiru bereziki garrantzitsuak, zure bezeroekiko kontaktua erosotasunez eta efizientziaz gestionatzeko eta zure negozioa erakargarria izateko:<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/mailchimp.com\/\"><strong>MailChimp<\/strong><\/a>. Marketineko posta elektronikoko programa hori ezinbestekoa da <strong>zure bezeroei mezu pertsonalizatuak baina, aldi berean, masiboak <\/strong>bidaltzeko. Era berean, aukera ematen dizu newsleterrak sortzeko eta zure kanpainen jarraipena egiteko. <strong>MailChimpek <\/strong>doako bertsio bat du. Haren bidez, 2.000 harpiderainoko datu-baseak kudeatu eta hilean gehienez 12.000 mezu elektroniko bidali ahal izango dituzu.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/hootsuite.com\/es\/\"><strong>Hootsuite<\/strong><\/a>. <strong>Sare sozialak <\/strong>zure bezeroekin kontaktua izateko eta zure eskaintzen berri emateko biderik zuzenenetako bat dira, eta Hootsuite funtsezko tresna da hori guztia modu bateratuan egiteko. Haren bidez, argitalpenak hainbat saretan programatu, zure jarraitzaileekin elkarreragina izan eta edukien jarraipena egin ahal izango duzu. Horrela, denbora irabazi eta Social Mediako estrategia egokia garatuko duzu.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.canva.com\/es_es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Canva<\/strong><\/a>. Bizitza osoan Gabonetako zorion-txartel bat bera ere diseinatu ez baduzu, baina sare sozialetan komunikazio erakargarriak, flyerrak, postak eta halakoak egin behar badituzu, Canva ezin hobea da. Doakoa da eta <strong>milaka<\/strong> <strong>txantiloi eta baliabide eskaintzen ditu, oso diseinu txukunak egiteko.<\/strong><\/p>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Kontabilitatea<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Edozein ekintzailek denetarik jakin behar du, baita kontabilitate-gestioaz ere. <a href=\"https:\/\/www.alegra.com\/es\/\">Alegra<\/a> <strong>hodeiko kontabilitate-softwarea <\/strong>da, eta mundu horretan lehen pausoak ematen lagunduko dizu. Haren bidez, honako hauek egin ahalko dituzu:<\/p>\n<ul>\n<li>Fakturak sortu, eraman eta administratu.<\/li>\n<li>Sarrerak eta gastuak kudeatu.<\/li>\n<li>Bankuko kontuak berdinkatu.<\/li>\n<li>Inbentarioak antolatu eta kontrolatu.<\/li>\n<li>Zure bezero eta hornitzaileei buruzko informazioa antolatu.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Eta, appari esker, edonondik egin ahalko duzu hori guztia, gainera.<\/p>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Freelance laguntzaileak<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Beste enpresa batzuei zerbitzu profesionalak eskaintzen dizkiezun freelancea bazara, edo negozio txikia baduzu eta kanpoko laguntzaileak behar badituzu, <a href=\"https:\/\/www.fiverr.com\/\">Fiverr<\/a> oso tresna erabilgarria da, <strong>milaka freelance laguntzailerekin harremanetan <\/strong>jarriko baitzaitu, besteak beste honako hauek egiteko:<\/p>\n<ul>\n<li>Zure sare sozialetako edukiak.<\/li>\n<li>Bide- eta animazio-zerbitzuak.<\/li>\n<li>Programazio-lanak.<\/li>\n<li>Itzulpen-zerbitzuak.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Eta tresna horiek zure negozioa martxan jartzen laguntzeko nahikoak ez badira, jar zaitez harremanetan <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\">Gaztenpresarekin<\/a>: negozioa bultzatzeko behar dituzun gaitasunak eskuratzeko <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/prestakuntza\/?utm_source=interno&amp;utm_medium=blog&amp;utm_campaign=gaztenpresa_articulo_materializa_tu_idea&amp;utm_content=texto_eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">prestakuntza-tailerrak<\/a> eskaintzen dizkizugu. Ia 5.000 enpresa berrirekin egin dugu azken urteotan; beraz, sartu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\">gure<\/a> <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/?utm_source=interno&amp;utm_medium=blog&amp;utm_campaign=gaztenpresa_articulo_materializa_tu_idea&amp;utm_content=texto_eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">webgunean<\/a> eta begiratu nola egiten dugun. Zain gaituzu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ekintzaile batek aditua izan behar du bere lanbide-arloan eta jakin behar du nola eraman aurrera negozio-ideia errentagarri bat. Baina, horrez gain, beste gai batzuei buruzko ezagutzak ere izan behar ditu, hala nola kontabilitateari, diseinuari, web-garapenari eta enpresa-gestioari buruzkoak. Zure baliabideen bidez arlo horiek kontratatzeko bezain zorionekoa ez bazara, horiek guztiak bideratzen lagunduko dizuten tresna batzuk [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":10796,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1163,1996,1120,1347,1157,1281,2162,1300,1134,1280],"class_list":["post-10830","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10830","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10830"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10830\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10830"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10830"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10830"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=10830"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}