{"id":10725,"date":"2019-07-30T13:15:38","date_gmt":"2019-07-30T11:15:38","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=10725"},"modified":"2025-02-04T16:46:14","modified_gmt":"2025-02-04T15:46:14","slug":"frankiziak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/frankiziak\/","title":{"rendered":"Frankiziak: ekintzailetzan abiatzeko aukera ona?"},"content":{"rendered":"<p><strong>Nolabaiteko arrakasta-bermea duen negozioa abian jartzea.<\/strong> Horixe da enpresa-abenturari ekiteko prest dagoen ekintzaile guztien ametsa.<\/p>\n<ul>\n<li>Zeure produktuak edo zerbitzuak<strong> merkatuan dagoeneko ibilbidea egina duela <\/strong>jakiteak lasaitasun handia dakar.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Amets hori badago, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/frankizia-batekin-ekiteko-jakin-behar-dituzun-kontzeptuak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_media_organic&amp;utm_campaign=s31_gaztenpresa_articulo_franquicias&amp;utm_content=texto_eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">frankizien <\/a>munduan.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Negozio-eredua dagoeneko probatuta dago<\/strong>: nolabaiteko <strong>errentagarritasun<\/strong>-bermea eskaintzen du,<strong> enpresa frankizia-emailearen marka-irudia, lana eta gizarte-aitorpena<\/strong> dituelako oinarri.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Formula horrek abantaila handia ematen dio ekintzaileari, baina<strong> enpresa frankizia-emaileak ezinbesteko baldintza batzuk betetzen baditu<\/strong> soilik.<\/p>\n<p>Abenturari heldu aurretik, egon ziur halako negozio bat abian jartzeko behar den<strong> profila eta gaitasun ekonomikoa eta profesionala<\/strong> dituzula.<\/p>\n<p>Gogoan izan frankizia batean, <strong>enpresak zehazten dizkizun jarraibideak errespetatu beharko dituzula kudeaketan, irudian, sustapenean eta abarrean<\/strong>. Hori etsigarria izan daiteke ekintzaile-sen menderakaitza dutenentzat.<\/p>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Argi ibili frankizia berriekin<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Burtsan erabiltzen den atsotitz batek hauxe dio: \u00abazken ogerlekoa (edo euroa) beste batek irabaz dezala\u00bb. Horrek esan nahi du batzuetan ez dela komeni muturreraino arriskatzea eta, oraindik irabazteko marjina dagoela pentsatu aurren, akaso erretiratzea komeni dela. Frankizien munduan hauxe esan liteke: \u00abLehen ogerlekoa beste batek irabaz dezala\u00bb. Zure aurrezkiak hipotekatu eta buru-belarri negozio berri batean sartu aurretik, ziurta ezazu negozioak dagoeneko merkatuan ibilbidea egina duela.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Erreferentziarik eta egiaztatutako emaitzarik gabeko frankizia hartu behar ez den arriskua da<\/strong>, nahiz eta abantaila eta etekin potentzial itzelak eduki.<\/li>\n<li>Ez zaitez fida: <strong>eskuratu <\/strong>frankizia-emaileari eta enpresari buruzko <strong>informazio guztia <\/strong>eta, ondoren, egiaztatu frankizia hori duten beste lagun batzuekin.<\/li>\n<\/ul>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Egiaztatu marka-erregistroa eta enpresa<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Marka komertzial bat ustiatzeko prest egongo zinateke, ziur egon gabe errentan emango dizuna jabea dela? Ez, zalantzarik gabe. <a href=\"https:\/\/www.oepm.es\/eu\/index.html\">Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan<\/a> kontsultatzea komeni da,<strong> frankizia-emailea markaren jabea dela ziurtatzeko.<\/strong> Eta, horrekin batera, enpresa<a href=\"https:\/\/sede.micinn.gob.es\/consultaFranquiciadores\/\"> frankizia-emaileen erregistro publiko ofizialean i<\/a>nskribatuta dagoela ere egiazta dezakezu. Oso tramite errazak dira eta lasaitasun handia emango dizute.<\/p>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Eskatu dokumentu guztiak<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Onartzen dituzun betebeharren <strong>zerrenda osoa, zehatza eta zorrotza <\/strong>eduki behar duzu: zer enpresatara jo behar duzun, zer esklusibotasun dituzun\u2026 Besteak beste, frankiziaren ezaugarriei buruzko txosten osoa, irekita dauden establezimenduen kopurua, inbertsioaren baldintzak, zure betebehar eta eskubideak, eta enpresak nahitaez egin behar dituen marketin-kanpainak.<\/p>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Aztertu kontratua<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Ahalegin handia egin frankiziaren kontratua ondo aztertzeko: izan ere, agiri horren bidez jasoko duzu<strong> produktu edo zerbitzu jakin bat merkatu jakin batean merkaturatzeko eskubidea<\/strong>, kontraprestazio zuzena, zeharkakoa edo biak ematearen truke. Hau da, lotu egingo zaitu eta datozen urteetan izango dituzun betebeharrak zehaztuko ditu.<\/p>\n<ul>\n<li>Kontratu horren bidez, <strong>marka bera, izena, errotulua, ikurra, logotipoa eta gainerako sinboloak erabiltzeko eskubidea<\/strong> lagatzen da, bai eta<strong> kontratuak indarrean dirauen bitartean eman behar dizuten laguntza komertzial edo teknikoa<\/strong> Harreman estua eta etengabea edukiko duzue, baina beti bi enpresa bereizi izango zarete, hala legez nola finantzari dagokionez.<\/li>\n<li>Alderdi batzuk egiaztatu behar dituzu: <strong>frankizia-emaileari eman behar dizkiozun etekinen ehunekoa eta royaltiak; irekitako eta itxitako frankizien kopurua<\/strong> (oso garrantzitsua da itxiera-indizea % 3-4koa baino txikiagoa izatea); <strong>unitate bakoitzaren irabaziak eta salmentak, eta enpresaren balantzea.<\/strong> Datu horiek ulertzeko laguntza behar baduzu, eskatu zalantzarik gabe.<\/li>\n<\/ul>\n<h3><span style=\"color: #993366;\"><strong>Ez zaitez fida frankizia idilikoez, eta ikertu Interneten<\/strong><\/span><\/h3>\n<p>Beste atsotitz bat: \u00abinork ez du eurorik ematen 50\u00a0zentimoan\u00bb. Egia izateko onegia bada, normalean, gezurra izango da: adibidez, <strong>frankizia-emaile batek ere ez du bermatzen inbertsioa<\/strong>, eta ahaleginik egin gabe ez da irabazirik etortzen.<\/p>\n<p>Norbaitek ikuspegi idilikoa irudikatzen badizu, galdetu zer \u00abbaina\u00bb dagoen, egon egingo baitira, eta asko, beste edozein enpresatan bezala. Eta, jakina, <strong>ikertu Interneten ea gauza arrarorik dagoen<\/strong>. Gaur egun, bilatzaileak iruzurrak antzemateko tresna ikaragarri onak dira.<\/p>\n<ul>\n<li>Aski da \u00abiruzurra\u00bb hitza eta frankiziaren izena elkarrekin idaztea, <strong>epaileen ebazpenik eta abokatuen foroetan egindako kontsultarik <\/strong>dagoen egiaztatzeko.<\/li>\n<li>Baina ez erreparatu zorrotz-zorrotz kritika guztiei, negozio guztiek sortzen dituztelako kontrako iritziak, eta frankiziak ez dira salbuespena.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Ibilbide hori egin ondoren jakingo duzu aukeratu duzun frankizia ekintzailetzan abiatzeko aukera ona ote den. Frankiziei buruzko informazio gehiago behar baduzu, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/frankizien-munduan-sartzeko-jakin-behar-duzun-guztia\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_media_organic&amp;utm_campaign=s31_gaztenpresa_articulo_franquicias&amp;utm_content=texto_eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">frankizien munduan sartzeko jakin behar duzun guztia<\/a> irakur dezakezu, edo <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_media_organic&amp;utm_campaign=s31_gaztenpresa_articulo_franquicias&amp;utm_content=texto_eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresa<\/a>rekin harremanetan jar zaitezke. Zure negozioa abian jartzeko behar duzun guztia kudeatzen lagunduko dizugu. Zain gaituzu!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nolabaiteko arrakasta-bermea duen negozioa abian jartzea. Horixe da enpresa-abenturari ekiteko prest dagoen ekintzaile guztien ametsa. Zeure produktuak edo zerbitzuak merkatuan dagoeneko ibilbidea egina duela jakiteak lasaitasun handia dakar. Amets hori badago, frankizien munduan. Negozio-eredua dagoeneko probatuta dago: nolabaiteko errentagarritasun-bermea eskaintzen du, enpresa frankizia-emailearen marka-irudia, lana eta gizarte-aitorpena dituelako oinarri. Formula horrek abantaila handia ematen dio [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":10733,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-10725","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10725","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10725"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10725\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10725"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10725"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10725"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=10725"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}