{"id":10664,"date":"2019-07-22T10:15:30","date_gmt":"2019-07-22T08:15:30","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=10664"},"modified":"2025-02-04T16:46:14","modified_gmt":"2025-02-04T15:46:14","slug":"ekiteko-hiru-joera-urte-honetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekiteko-hiru-joera-urte-honetan\/","title":{"rendered":"Gora egiten ari diren hiru joera urte honetan bertan ekiteko"},"content":{"rendered":"<ol start=\"2019\">\n<li>urtea zure urtea izango da. Ekintzaile gisa hasiko zara eta zure negozioa sortuko duzu. Dagoeneko egin dituzu ia etxeko lan guztiak: <strong>merkatua aztertu duzu, frankizia interesgarrienak aztertu dituzu; mugitu nahi duzun sektorearen inguruko ideia argi bat duzu; <\/strong><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/ideia-ona-edo-negozio-ona\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>negozio on bat identifikatzen<\/strong><\/a> ikasi duzu\u2026 Gauza bat frogatzea bakarrik falta zaizu:<\/li>\n<\/ol>\n<ul>\n<li><strong>Aurten gora egiten ari diren joerak eta negozio-ideiak ezagutzea.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Oso bestelakoak diren sektoreetako hiru bakarrik hautatu ditugu, horietakoren bat buruan duzun negozio-ideiara gerturatzen den ala ez ikusteko.<\/p>\n<h4><span style=\"color: #993366;\"><strong>Erabiltzaile-esperientzia ingurune digitaletan<\/strong><\/span><\/h4>\n<p>Dagoeneko ez da nahikoa produktu bat edo zerbitzu bat saltzea: enpresek ahalik eta Erabiltzaile Esperientziarik onena aurkeztu nahi dute, hori baita bezeroa fidelizatzeko modurik garrantzitsuenetako bat.<\/p>\n<p>Hobekuntza horrek web-prozesuaren esparru guztiak hartzen ditu barne: nabigazio-esperientzia ezin hobea, erakargarria eta intuitiboa bermatzen du, eta izugarri sinplifikatzen eta errazten ditu erosketa-prozesuak. Hau da, <strong>gure webgunean nabigatzen ari diren bitartean bezeroen bizitza errazagoa egitea <\/strong>da helburua. Hori lortzeko, 5 urrats erraz hauek jarraitu behar ditugu:<\/p>\n<ul>\n<li>Webgunea modu logikoan egituratzea, bide erraz, eroso eta azkar bat diseinatuz.<\/li>\n<li>Diseinu erakargarri bat egitea, kalitatezko irudiak erabiliz.<\/li>\n<li>Begiratu batean irakurtzeko modukoa izatea.<\/li>\n<li>Azkarra izatea.<\/li>\n<li>Mugikorrera egokitzeko diseinua izatea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Nabigazioan erabilgarritasun eta esperientzia optimoak eskaintzea <em>must <\/em>bat da edozein enpresarentzat, haren tamaina dena dela. Izan ere, <strong>negozio txikiek ere ahalik eta gehien zaindu behar dituzte mota horretako elementuak<\/strong>, merkataritza elektronikoaren esparruko nazioarteko operadore handiekin lehiatu nahi badute. Horrek aukera-leiho bat irekitzen die ekintzaileei eta autonomoei, zerbitzu pertsonalizatua eskain baitiezaiekete bezeroei.<\/p>\n<h4><span style=\"color: #993366;\"><strong>Osasuna eta edertasuna.<\/strong><\/span><\/h4>\n<p>Osasunaren eta Edertasun pertsonalaren sektoreak <strong>sekulako hazkundea izan du azken urteetan<\/strong>: edozein hiritako merkataritza-guneetatik paseo bat emanez gero laster ikusiko duzu mota horretako establezimenduak asko ugaritu direla, hala nola <strong>estetika-klinikak, <em>hipster <\/em>ile-apaindegiak eta estresaren kontrako tratamenduak<\/strong>, edo osasunaren zaintzan espezializatutako zentroak.<\/p>\n<p>Herritarrek gero eta arreta handiagoa eskaintzen diete beren ongizateari, itxurari eta zaintza pertsonalei, eta horrek <strong>aukera ugari eskaintzen dizkie pertsona ekintzaileei eta autonomoei.<\/strong> Hona hemen bi adibide:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Ilea transplantatzeko asmoz Turkiako zentroetara antolatzen diren bidaiek <\/strong>izugarrizko booma izan dute eta merkatu-hobi handi bat bihurtu dira <strong>bidaiak kudeatzeaz eta pazienteei jatorrizko herrialdean jarraipen medikoa egiteaz <\/strong>arduratzen diren enpresa txikientzat.<\/li>\n<li>Herritarren pixkanakako zahartzeak areagotu egin du <strong>pertsona zaharren <\/strong>zaintzan eta <strong>arretan <\/strong>espezializatuta dauden pertsonen eta <strong>mota horretako zerbitzuak etxean eskaintzen dituzten enpresa espezializatuen <\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Sektore horrek eskaintzen dituen ehunka aukeretatik bi baino ez dira, sektore horrek protagonista izaten jarraitzen baitu ekintzailetzaren esparruan.<\/p>\n<h4><span style=\"color: #993366;\"><strong>Jasangarritasuna.<\/strong><\/span><\/h4>\n<p>Gero eta sektore gehiagotan aplikatzen den joera bat da, sektore industrialetan nahiz zerbitzuetan edo lehen sektorean. Gero eta gehiago erabiltzen ditugu <strong>ekonomia zirkularraren, eraginkortasun energetikoaren, ekoizpen ekologikoaren edo bioteknologiaren <\/strong>gisako kontzeptuak eta, horregatik, jasangarritasunak negozio-aukera izaten jarraitzen du startup eta ekintzaileentzat, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/bihurtu-zure-negozioa-enpresa-eco-friendly\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">prozesu jakin batzuk jasangarriak izan daitezela<\/a> lortu nahi dutenentzat. Ikusi adibide hauek:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Hondakin organikoen aprobetxamendua eta berrerabilpena, pentsu naturalak egiteko eta arrainak hazteko.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Erabiltzen ez diren materialekin egindako osagarriak saltzen dituzten saltokiak.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Berregokitutako telefono mugikorrak.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Erabilitako arropa salerosteko aplikazioak.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Nekazaritzako eta abeltzaintzako kilometro 0 produktuak.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Sektore horietan edo beste edozein eremutan ekitea pentsatzen ari bazara, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/bihurtu-zure-negozioa-enpresa-eco-friendly\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresan<\/a> behar duzun laguntza guztia emango dizugu zure negozioaren fase guztietan: ideia sortzean, izapideak egitean nahiz finantzaketa bilatzean. Azken urteetan 5.300 enpresari baino gehiagori lagundu diegu eta 9.500 lanpostu baino gehiago sortzen lagundu dugu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>urtea zure urtea izango da. Ekintzaile gisa hasiko zara eta zure negozioa sortuko duzu. Dagoeneko egin dituzu ia etxeko lan guztiak: merkatua aztertu duzu, frankizia interesgarrienak aztertu dituzu; mugitu nahi duzun sektorearen inguruko ideia argi bat duzu; negozio on bat identifikatzen ikasi duzu\u2026 Gauza bat frogatzea bakarrik falta zaizu: Aurten gora egiten ari diren joerak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":10665,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-10664","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10664","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10664"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10664\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10664"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10664"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10664"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=10664"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}