{"id":10326,"date":"2019-06-04T11:37:21","date_gmt":"2019-06-04T09:37:21","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=10326"},"modified":"2019-06-04T11:37:21","modified_gmt":"2019-06-04T09:37:21","slug":"aurkitu-zure-negozio-ideia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/aurkitu-zure-negozio-ideia\/","title":{"rendered":"Non eta nola aurkitu negozio ideia on bat"},"content":{"rendered":"<p>Argi duzu, erabakia hartua duzu: ekintzailetzaren munduan abiatuko zara. Azken urteetan<a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/ekintzailea-izateko-behar-ditudan-konpetentziak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190604_gaztenpresa_articulo_encontrar_idea_eu&amp;utm_content=texto\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"> beharrezko konpetentziak <\/a>barneratu dituzu eta eskakizun handiko mundu horretan behar diren<a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekintzailetza-2019\/pertsona-ekintzailearen-izaera-eta-jarrera-al-dituzu\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190604_gaztenpresa_articulo_encontrar_idea_eu&amp;utm_content=texto\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"> izaera eta jarrera<\/a> jorratu dituzu\u2026 Gauza bat baino ez zaizu falta: <strong>ideia bat aurkitu eta arrakastaz gauzatzea.<\/strong><\/p>\n<p>Negozio-ideia ona ez da inoiz kasualitatez iristen. Bilaketa-prozesu zorrotza eta lan zehatza eskatzen ditu, eta ez da beti arrakasta erdiesten. Halere, enpresa-ideia bikainetako askok ezaugarri berbera dute: sustatzaileen <strong>jarduerari, zaletasunei, gustuei <\/strong>edo<strong> trebeziei <\/strong>lotuta egoten dira.<\/p>\n<p>Benetako jeinuak ez bagara edo etorkizuna iragartzeko gaitasunik ez badugu, <strong>errazagoa da gu mugitu ohi garen arloan aurkitzea inspirazioa, <\/strong>inoiz ezagutu ez dugun batean baino. Eta gure arrakastaren zati handi bat gure lanaren menpe eta hirugarrenen aldetik, hala nola Gaztenpresaren aldetik, lortuko dugun laguntzaren menpe egongo da.<\/p>\n<p>Gainera, hartu kontuan <strong>negozio arrakastatsu gehienak lehenagotik zeuden kontzeptuetan oinarritu direla;<\/strong> zoritxarrez, oso-oso pertsona gutxiri bururatzen zaie aurretiaz beste inork garatu ez duen ideia demasa. Horregatik, zeure negozio-ideiari buruz hausnartzen hasten zarenean, hartu kontuan elementu hauek:<\/p>\n<ul>\n<li><span style=\"color: #993366;\"><strong> Zer egin nahi zenuke?<\/strong> <\/span>Pentsatu zer jardunetan aritu nahi duzun, zer utzi duzun egiteko gogoz edo zertarako trebatu zaren. <strong>Berreskuratu bokazio hori<\/strong> eta inoiz ez zaizu ilusiorik, gogorik eta lanerako gaitasunik falta izango. Hori lortzeko, jardun horretan ibili zaren aldi guztiak berrikustea eta ordenatzea komeni da, eta \u00abnik beste modu batean egingo nuke\u2026\u00bb pentsatu zenituen aldi guztiak azaleratzea. Zeure negozioa bideratzen hasteko tresna garrantzitsu-garrantzitsuak izango dira.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li><span style=\"color: #993366;\"><strong>Aurkitu zoriontsu egingo zaituen sektorea.<\/strong> <\/span>Lanean zoriontsua izatea ez da utopia. Edozein pertsonaren helburua izan beharko litzateke, eta helburua lorgarriagoa da zuk zeuk aukeratzen baduzu jarduna. <strong>Zeure ametsetako lana bilatzen <\/strong>ari zaren sentsazioak ematen dizun aparteko motibazioari esker, errazagoa gertatuko zaizu behar duzun hori bilatzea eta osatzen duten elementuetako bakoitza zehatz aztertzea. Zenbat eta azterketa zorrotzagoa egin, orduan eta aukera handiagoa edukiko duzu merkatuan hobia topatzeko eta zure ideia bideragarri bihurtzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li><span style=\"color: #993366;\"><strong> Errepasatu zure zaletasunak.<\/strong><\/span> Fitnessa gustatzen bazaizu, ondo ezagutzen baduzu eta horretan jarduten baduzu, errazagoa izango da jakitea zer beharrizan edo gabezia dauden sektore horretan eta nola hobe dezakezun fitnessa egiten duten pertsonen esperientzia. Eta gauza bera esan daiteke sukaldaritzari, irakurketari, golfari edo joskintzari buruz. Aprobetxatu zaletasun bati buruz duzun ezagutza, <strong>sakontzeko eta barruan dituen negozio-aukerak arakatzeko.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li><span style=\"color: #993366;\"><strong>Aztertu zeure beharrizanak.<\/strong><\/span> Askotan, eremu pertsonalean nahiz profesionalean beharrizana sentitzen dugunean bururatzen zaigu ideia ona. Une horretan lehenengo bururatzen zaiguna hauxe da: <strong>ea nork erantzun ahal dion premiari eta zer baldintzatan erantzungo dion<\/strong>. Eta erantzunik aurkitzen ez baduzu, nor izango da gu baino hobea gabezia hori aztertzeko eta eskaintzen dituen negozio-aukerak arakatzeko?<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li><span style=\"color: #993366;\"><strong> Aztertu superespezializazioa. <\/strong><\/span>Sektore batzuek<strong> oso helduta dagoen merkatuan jarduten dute<\/strong> eta, a priori, ez dute negozio-aukera askorik eskaintzen. Alabaina, superespezializazioa ezarriz gero, etorkizun luze eta oparoko negozio-aukerak sor daitezke. Adibidez, abokatutza eta zibersegurtasuna batuz lortzen den espezializazioa.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li><span style=\"color: #993366;\"><strong>Ikusi atzerrian zer ideiak duten arrakasta.<\/strong> <\/span>Betidanik erabili eta beti ondo ibili den bide bat: negoziorako ideiak kanpoan bilatzea; hona ekartzea beste eremu batzuetan arrakasta frogatua duten jarduerak. <strong>Globalizazioak eta hiperkonektibitateak erraztu egiten du negozio-ideiak mugaz gaindi bilatzea<\/strong>; aldi berean, ordea, beste jende askok ere badauka ideia horiek berak ikusteko aukera. Horregatik, proposamen hori gure merkatu potentzialera egokitzeko gaitasunak bereiziko gaitu.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li><span style=\"color: #993366;\"><strong>Ez alboratu dagoeneko abian diren ideiak, eta emaiezu buelta.<\/strong><\/span> Negozio berri gehienak abian diren ideietan oinarritzen dira, eta batzuetan <strong>\u00f1abardurak dakar berezitasuna<\/strong>. Horregatik, buruan ideia bat badarabilzu, baztertu aurretik, galdetu zeure buruari ideia hori guztiz garatuta dagoen, sektorean zerbait interesgarri eskain dezakezun eta zergatik ez den gehiago arakatu.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Negozio-ideia bilatzean aholku horiek erabiltzen badituzu, inspirazioa aurkitzeko eta prozesua arrakastaz burutzeko aukera handiagoa izango duzu. Eta gogoan izan <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190604_consultig_pro_articulo_encontrar_idea_eu&amp;utm_content=texto\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresan<\/a> zuri laguntzeko gaudela: <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/konta-iezaguzu-zure-negozio-ideia\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190604_gaztenpresa_articulo_encontrar_idea_eu&amp;utm_content=texto\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Konta iezaguzu zeure ideia<\/a> eta negozio-plana prestatzen, abian jartzeko tramiteak egiten eta finantzaketa lortzen lagunduko dizugu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Argi duzu, erabakia hartua duzu: ekintzailetzaren munduan abiatuko zara. Azken urteetan beharrezko konpetentziak barneratu dituzu eta eskakizun handiko mundu horretan behar diren izaera eta jarrera jorratu dituzu\u2026 Gauza bat baino ez zaizu falta: ideia bat aurkitu eta arrakastaz gauzatzea. Negozio-ideia ona ez da inoiz kasualitatez iristen. Bilaketa-prozesu zorrotza eta lan zehatza eskatzen ditu, eta ez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":10560,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-10326","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10326","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10326"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10326\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10326"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10326"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10326"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=10326"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}