{"id":10184,"date":"2019-05-13T11:42:34","date_gmt":"2019-05-13T09:42:34","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=10184"},"modified":"2019-05-13T11:42:34","modified_gmt":"2019-05-13T09:42:34","slug":"2018an-ere-aurrera-jarraitzen-du-ekintzailetzak-415-enpresa-berri-eta-812-lanpostu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/2018an-ere-aurrera-jarraitzen-du-ekintzailetzak-415-enpresa-berri-eta-812-lanpostu\/","title":{"rendered":"2018an ere aurrera jarraitzen du ekintzailetzak: 415 enpresa berri eta 812 lanpostu"},"content":{"rendered":"<p>Gaztenpresak <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/urteko-txostenak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190510_Actividad_2018_eu&amp;utm_content=texto\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">2018an garatutako jardueren laburpena<\/a> aurkeztu du, eta urtearen itxiera arrakastatsua izan dela esan dezakegu!<\/p>\n<p>Fundazioaren jarduerak pertsona ekintzaileei laguntzea du helburu, ekintzailetzaren etapa guztiak gaindi ditzaten.<\/p>\n<p>Horrenbestez, aholkularitza pertsonalizatua ematen zaie lau etapatan bereizita, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190510_crear_empresa_eu&amp;utm_content=texto\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">zenbait programaren bitartez<\/a>: sorrera, finantzaketa, finkapena eta Mentoring programa.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190510_crear_empresa_eu&amp;utm_content=texto\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Sorrera <\/strong><\/a><\/p>\n<p>Gaztenpresaren laguntzarekin eta ahaleginarekin abian jarri diren 415 enpresa berriei esker, aurten 812 lanpostu sortu dira.<\/p>\n<p>2018ra arte, Gaztenpresak 5.300 enpresari baino gehiagori lagundu die <a href=\"https:\/\/www.laboralkutxa.com\/eu\/enpresak\/operatiba\/zurelehiakortasunabultzatzen\">LABORAL Kutxaren<\/a> enplegurako Fundazio gisa eta, horiei esker, 9.500 enplegu sortu dira guztira.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/#_4-finantzaketa\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190510_financiacion_es&amp;utm_content=texto#_4-la-financiacion\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Finantzaketa<\/strong><\/a><\/p>\n<p>Pertsona ekintzaileei plan bat egiten laguntzen die Gaztenpresak, beren premiak baloratu eta proiektuari gehien komeni zaizkien <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/finantza-zaitez\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">finantzaketa-iturriak<\/a> zehaztu ahal izateko.<\/p>\n<p>2018an,<strong> 70.452 \u20ac-ko batez besteko inbertsioa <\/strong>egin zen enpresa berriak sortzeko.<\/p>\n<p>Zenbateko horren erdia ekintzaileek betetzen dute beren baliabideekin, eta gainerakoa banku-finantzaketa bidez. Oro har, 2018an <strong>emandako maileguen <\/strong>zenbatekoa <strong>13,5 milioi eurokoa <\/strong>izan da.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/#_5-negozioa-sendotzea\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190510_consolidacion_eu&amp;utm_content=texto#_5-la-consolidacion\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Negozioa sendotzea<\/strong><\/a><\/p>\n<p>Beren jarduera abiarazi berri duten enpresek finkatzeko beharra izaten dute. 2018an <strong>432 kontsultari<\/strong> erantzun zaie <a href=\"https:\/\/consultingpro.laboralkutxa.com\/eu\/\"><strong>Consulting Pro<\/strong><\/a> bidez, egunero sortzen diren negozioaren kudeaketari buruzko zalantzak argitzeko.<\/p>\n<p>Era berean, <strong>75 <\/strong><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/prestakuntza\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190510_talleres_consolidacion_eu&amp;utm_content=texto#talleres-de-consolidacion-2\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>tailer eta mintegi<\/strong><\/a> egin dira, eta <strong>850 pertsonak <\/strong>baino gehiagok hartu dute parte horietan.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/prestakuntza\/#mentoring-tailerrak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190510_talleres_mentoring_eu&amp;utm_content=texto#talleres-de-mentoring\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Mentoring programa<\/strong><\/a><\/p>\n<p>Gaztenpresak plan pertsonalizatu bat eskaintzen du pertsona ekintzaileentzat, eta horiek ekintzailetzan eta enpresa-kudeaketan esperientzia duten adituen laguntza jasotzen dute.<\/p>\n<p>Fundazioarekin lan egiten duten mentoreek erabakiak hartzeko laguntza eskaintzen dute, ekintzaileek beren kudeaketa-gaitasunak hobetu ahal izan ditzaten. 2018an zehar, laguntza emateko edo mentoring-eko <strong>27 harreman formal <\/strong>finkatu ziren.<\/p>\n<p><strong>Ekintzailetza sustatzea<\/strong><\/p>\n<p>Espiritu ekintzailea sustatzeko, Gaztenpresak zenbait sari babestu eta hainbat ekitalditan parte hartu du, bere lana ekintzaileei ezagutarazteko.<\/p>\n<p><strong>2018an zehar, Gaztenpresak honako ekitaldi hauetan parte hartu du:<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.wats.team\/eu\/wats-summit\/\"><strong>-WATS <\/strong><strong>\u00ab<\/strong><strong>Balioak eta Kirola<\/strong><strong>\u00bb<\/strong><strong>:<\/strong><\/a> Indarkeria kirolaren esparrutik desagerraraztea du helburu, hezkuntzaren bitartez eta gaitasunak eta balioak ikasteko ingurune berritzaileak sortuz.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eus.b-venture.com\/\"><strong>-BVENTURE:<\/strong><\/a> Ekintzailetzaren inguruko urteko elkargune garrantzitsuenetako bat da startup enpresentzat eta softwareko, marketin digitaleko, crowfunding-eko eta proiektuak azkartzeko enpresentzat.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.gsef2018.org\/eu\/\"><strong>-Global Social Economy Forum (GSEF2018):<\/strong><\/a> Gaztenpresak bere proiektua aurkeztu ahal izan zuen gobernuen, erakundeen eta ekonomia sozialarekin lotutako nazioarteko hainbat agenteren aurrean, urrian, Bilbon elkartu zirenean.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.tecnun.es\/noticias-y-eventos\/noticias\/2018\/el-concurso-de-ingenio-y-diseno-premio-a-escolares-de-bachillerato-por-la-originalidad-de-sus-iniciativas\"><strong>-Kirolaren alorreko XIV. Asmamen eta Diseinu Lehiaketa:<\/strong><\/a> TECNUM &#8211; Nafarroako Unibertsitatearen eskutik, ikastetxeetara eta unibertsitateetara eraman nahi da berrikuntza, kirol-arloan proiektu berritzaile bat sarituz.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.elkarbide.com\/eu\/node\/6776\"><strong>&#8211;<\/strong><strong>\u00ab<\/strong><strong>EKITEN \u2013 MU<\/strong><strong>\u00bb<\/strong><strong> XI. ekintzailetza-programa:<\/strong><\/a> 2018an 3 enpresa-ideia berri saritu dira aurkeztutako 21 proiektuen artean.<\/p>\n<p>Espiritu ekintzailea duzu? Zuk ere bat egin dezakezu Gaztenpresako pertsona ekintzaileen komunitatearekin. Zure proiektua errealitate egiteko lehen pausua emateko, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/konta-iezaguzu-zure-negozio-ideia\/\">konta iezaguzu zure ideia<\/a>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaztenpresak 2018an garatutako jardueren laburpena aurkeztu du, eta urtearen itxiera arrakastatsua izan dela esan dezakegu! Fundazioaren jarduerak pertsona ekintzaileei laguntzea du helburu, ekintzailetzaren etapa guztiak gaindi ditzaten. Horrenbestez, aholkularitza pertsonalizatua ematen zaie lau etapatan bereizita, zenbait programaren bitartez: sorrera, finantzaketa, finkapena eta Mentoring programa. Sorrera Gaztenpresaren laguntzarekin eta ahaleginarekin abian jarri diren 415 enpresa berriei [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":10167,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-10184","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10184","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10184"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10184\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10184"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10184"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10184"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=10184"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}