{"id":10006,"date":"2019-04-25T11:50:53","date_gmt":"2019-04-25T09:50:53","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=10006"},"modified":"2019-04-25T11:50:53","modified_gmt":"2019-04-25T09:50:53","slug":"ekintzaile-bihurtzeko-lehen-pausoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekintzaile-bihurtzeko-lehen-pausoak\/","title":{"rendered":"Ekintzaile bihurtzeko lehen pausoak"},"content":{"rendered":"<p>Ekintzailetza bokaziozkoa da, gero eta gehiago. Urtez urte gora egiten du espiritu ekintzailea askatu nahi duten eta <strong>beren negozioa <\/strong>eratzeko aukera aztertzen duten pertsonen kopuruak, 35\u00a0urtera arteko gazteen artean batez ere.<\/p>\n<p>Baina, ekiten hasi aurretik, edo aspalditik buruan darabilzun negozio-ideia hori garatu aurretik, oinarrizko pauso batzuk eman behar dituzu.<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Prestakuntza.<\/strong> Ekintzailetzaren munduan emango dituzun lehen pausoak zailtasunez eta zalantzaz beteta egongo dira, eta oso ondo prestatu beharko duzu, denetik pixka bat jakiteko, <strong>enpresaren arloko oinarrizko legegintzaz nahiz finantzaketaz eta kudeaketaz.<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 30px;\">Esate baterako, ondo aukeratu beharko duzu zure negozio-ideiari zer <strong>enpresa-mota<\/strong> egokitzen zaion ondoen, <strong>autonomo<\/strong> gisa lan egin nahi duzun ala <strong>sozietate mugatu <\/strong>bat sortu nahi duzun. N<strong>egozio-plan <\/strong>bat prestatu beharko duzu, eta <strong>merkataritza-eginkizuna eta marketina <\/strong>oso kontuan izan beharko dituzu.<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px;\"><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190425_gaztenpresa_eu&amp;utm_content=texto\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Post honetan<\/a>, lehenbailehen ezagutu beharreko gai batzuk azalduko dizkizugu. Eta horietan sakontzen laguntzeko,<a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190425_gaztenpresa_eu&amp;utm_content=texto\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"> Gaztenpresa<\/a>n zenbait <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/prestakuntza\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190425_gaztenpresa_eu&amp;utm_content=texto\">prestakuntza-lantegi<\/a> prestatu dizkizugu, autoenpleguaren abentura horretan lehen urratsak egiten laguntzeko. Eman izena eta behar duzun informazio guztia emango dizugu.<\/p>\n<ol start=\"2\">\n<li><strong>Talde on bat aukeratzea.<\/strong> Hewlett eta Packard, Jobs eta Wozkiak\u2026 Enpresa handien historia arrakasta lortu duten bazkide-bikotez beteta dago, elkarren arteko <strong>osagarritasuna<\/strong>ri esker. Izan ere, horixe da bien arteko lanak aurrera egiteko ezaugarririk garrantzitsuena, <strong>inplikazioarekin <\/strong>eta <strong>komunikazio onarekin <\/strong>batera. Gainera, ziur egon behar duzu lankidearekin nolabaiteko <strong>kidetasuna <\/strong>duzula, <strong>eta izaeraz ere antzekoak <\/strong>zaretela.<\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 30px;\">Bi pertsona osagarriak izan daitezen, trebetasun edo <em>skill <\/em>desberdinak eskaini behar dituzte, eta behar adinako konfiantza izan behar dute, besteari trebetasunok garatzen uzteko. <strong>Harreman profesional bati ekin aurretik<\/strong>, oso garrantzitsua da bazkideek alderdi hauek argi uztea, baita idatziz ere:<\/p>\n<ul>\n<li>Bakoitzaren <strong>lan-eremuak eta erantzukizunak.<\/strong><\/li>\n<li>Desadostasunak sortuz gero jarraitu beharreko <strong>prozedurak<\/strong>: nola erabaki bazkideetako batek beste bat gehitzea nahi badu, zer egin batek mailegu bat lortu nahi badu enpresak dituen fondoen kargura eta abar.<\/li>\n<\/ul>\n<ol start=\"3\">\n<li><strong>Konfiantza.<\/strong> \u00abEgin dezakezula uste baduzu, eginda duzu bide erdia\u00bb. Zure negozioan fedea izatea ezinbestekoa da, funtzionatuko badu. Zuk sinesten ez baduzu, nork egingo du, bada? Beldurra da ekintzailetzaren etsairik handienetakoa, ideia on asko bidean uzten dituena. Egia da zalantza asko sortuko zaizkizula autoenpleguaren abenturan; horregatik, autokonfiantza gailentzea lortu behar duzu.\n<\/li>\n<li><strong>Baliabideak aurkitzea.<\/strong> Finantzaketa izango da zure enpresa-abenturaren giltzetako bat. Ekin egin nahi baduzu, finantza-sostengua behar duzu, eta abian jarri ahal izateko beharrezko babesa. Gaztenpresan prest gaude formula finantzariorik egokiena aurkitzen laguntzeko. Gogoratu honako hauek aukeratu eta zehaztu beharko dituzula:<\/li>\n<\/ol>\n<ul>\n<li>Finantzaketa-iturririk onena.<\/li>\n<li>Behar duzun kopurua.<\/li>\n<li>Zure negozio-ideiari ondoen egokitzen zaion ordainketa-metodoa.<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"padding-left: 30px;\">Esaterako, aurrez besteren kontura lan egin baduzu, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/dirulaguntzak\/autonomoak-jakin-beharrekoa-diru-laguntza-eskatu-baino-lehen\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190425_gaztenpresa_eu&amp;utm_content=texto\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">langabezia-saria kapitalizatzeko<\/a> aukera baliozta dezakezu, eta <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/diru-laguntzak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190425_gaztenpresa_eu&amp;utm_content=texto\">dirulaguntzak<\/a> lortzeko aukerak ere aztertu.<\/p>\n<ol start=\"5\">\n<li><strong>Erreferenteak.<\/strong> Gure inguruan, ekintzailetzaren munduko erreferente eta <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/prestakuntza\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190425_gaztenpresa_eu&amp;utm_content=texto#mentoring-tailerrak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">mentore<\/a> asko ditugu, eta horiek gomendio interesgarriak eman diezazkizuekete. <a href=\"https:\/\/www.emprendedores.es\/gestion\/a78918\/top-30-influencers-emprendimiento-liderazgo\/\">Emprendedores<\/a> atariaren arabera, hauek dira eraginik handiena dutenak: <strong>Enrique Dans<\/strong>, berrikuntzan aditua eta IE Business Schooleko irakaslea (50.000\u00a0pertsonak baino gehiagok jarraitzen dute haren<a href=\"https:\/\/www.enriquedans.com\/\"> web-orria<\/a>); <strong>Julio Alonso<\/strong>, <a href=\"https:\/\/www.weblogssl.com\/\">Weblogs<\/a> taldearen fundatzailea, <a href=\"https:\/\/www.xataka.com\/\">Xataka<\/a> eta <a href=\"https:\/\/www.applesfera.com\/\">Applesfera<\/a> gisako hedabide digitalak barne hartzen dituena (71\u00a0milioi erabiltzaile inguru ditu); eta Alfonso Alc\u00e1ntara, taldeak motibatzen eta orientatzaileak eta managerrak prestatzen aditua (enpresa-psikologiaren <a href=\"https:\/\/yoriento.com\/\">Yoriento<\/a> atariaren bitartez). Zerrendan 30\u00a0pertsona ageri dira, besteak beste: <strong>Chema Alonso, Juan Merodio, Euge Oller, Martin Varsavsky, Jes\u00fas Encinar, Vilma N\u00fa\u00f1ez, Eva Collado <\/strong>eta<strong> Ana Mar\u00eda Llopis.<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 30px;\">Gaztenpresan, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/prestakuntza\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_cm&amp;utm_campaign=20190425_gaztenpresa_eu&amp;utm_content=texto#mentoring-tailerrak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">mentoring programa<\/a> bat garatu dugu, ekintzaileei konfiantza emateko eta ideiak aurrera eramaten laguntzeko. Gure mentoreetako batek ezin hobeto laburbildu zuen bere eginkizuna: \u00abMentorea jausgailu bat da, babestuta dagoela jakitearen konfiantzarekin salto egiteko ausardia ematen duena\u00bb.<\/p>\n<p>Lehen 5\u00a0pauso horiek bete badituzu, prest zaude autoenpleguaren abenturari arrakastaz aurre egiteko. Eta ez ahaztu Gaztenpresan guztiz prest gaudela, bidaia horretan laguntzeko. Zain gaituzu!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ekintzailetza bokaziozkoa da, gero eta gehiago. Urtez urte gora egiten du espiritu ekintzailea askatu nahi duten eta beren negozioa eratzeko aukera aztertzen duten pertsonen kopuruak, 35\u00a0urtera arteko gazteen artean batez ere. Baina, ekiten hasi aurretik, edo aspalditik buruan darabilzun negozio-ideia hori garatu aurretik, oinarrizko pauso batzuk eman behar dituzu. Prestakuntza. Ekintzailetzaren munduan emango dituzun lehen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":22249,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2359,2474],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-10006","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-kultura-ekintzailea","category-nola-hasi-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10006","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10006"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10006\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22249"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10006"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10006"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10006"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=10006"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}