Kaleko negozio bat edo ehungintzan eta oinetakoetan jarduten duen enpresa bat baduzu eta Covid-19ren krisiak zure jarduerarekin normaltasunez jarraitzea eragotzi badizu, Eusko Jaurlaritzaren laguntza hauek interesatzen zaizkizu. Laguntza hauen helburua negozio horien jarduera ahalik eta lasterren berrabiaraztea da.Onuradunak:
· Euskadin kokatutako enpresak.
· Euskal txikizkako merkataritzako mikroenpresak eta enpresa txikiak, arropa, oinetako edo larruzko artikuluen txikizkako merkataritzan aritzen direnak.Zenbatekoa:
Saltokian 2021eko otsailaren 15ean alta emandako langile kopuruaren arabera ezartzen da, baldintza batzuk betetzen badira.Epea:
Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 9tik 30era izango da.
900 101 143 | info@gaztenpresa.org