- Erakundea:
Gipuzkoako Foru Aldundia
- Helburua:
Ekimen pertsonaleko enpresa-proiektu berrietan laguntzea, Gipuzkoako enpresa-sarea dibertsifikatzen laguntzeko, haren izaera eraldatzailean eta balio erantsi handian oinarrituta, eta arreta berezia jarrita EAEko RIS-3 estrategiarekin lerrokatuta daudenetan (lehentasun estrategikoak, aukera-eremuak eta zeharkako ekimen traktoreak).
- Entitate onuradunak:
Gipuzkoan martxan jartzeko, oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia duten persona fisiko eta juridikoak.
- Diruz lagundu daitezkeen kostuak:
- Enpresa esparruan edo proiektuaren araberako berariazko esparruan gaitasunak eskuratzea.
- Kanpo aholkularitza eta laguntza teknikoaren gastuak.
- Prospekzio azterlanak eta dokumentazioa.
- Azoketara joatea, bidaiatzea eta abar.
- Maketa eta prototipoak egitea.
- Dirulaguntzen zenbatekoak:
Dirulaguntza, kostu hautagarrien % 100 artekoa izango da, enpresa proiektu bakoitzeko 40.000 €- ko gehienezko mugarekin.
- Eskaera egiteko epea:
22024ko urriaren 22a, 13:00ak arte.