×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Txekintek 2023. Oinarri teknologikoko enpresak eta/edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko programa

Erakundea:

Gipuzkoako Foru Aldundia

Helburua:

Ekimen pertsonaleko enpresa-proiektu berrietan laguntzea, Gipuzkoako enpresa-sarea dibertsifikatzen laguntzeko, haren izaera eraldatzailean eta balio erantsi handian oinarrituta, eta arreta berezia jarrita EAEko RIS-3 estrategiarekin lerrokatuta daudenetan (lehentasun estrategikoak, aukera-eremuak eta zeharkako ekimen traktoreak).

Entitate onuradunak:

Gipuzkoan martxan jartzeko, oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia duten persona fisiko eta juridikoak.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak:

  • Enpresa esparruan edo proiektuaren araberako berariazko esparruan gaitasunak eskuratzea.
  • Kanpo aholkularitza eta laguntza teknikoaren gastuak.
  • Prospekzio azterlanak eta dokumentazioa.
  • Azoketara joatea, bidaiatzea eta abar.
  • Maketa eta prototipoak egitea.

Dirulaguntzen zenbatekoak:

Dirulaguntza, kostu hautagarrien % 100 artekoa izango da, enpresa proiektu bakoitzeko 40.000 €- ko gehienezko mugarekin.

Eskaera egiteko epea:

2023ko urriaren 20an, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.

Informazio gehiago

Finantzatu zure proiektua

Gaztenpresak ekiteko prozesu osoan lagunduko dizu.

Gure finantzaketa-aukerak hobeto ezagutu nahi badituzu, bete inprimaki hau eta lortu finantzaketari buruzko deskargagarria.