Organismo:
Eusko Jaurlaritza
Helburua:
Euskadin tokiko garapena erraztuko duten turismo-negozio berriak sortzen laguntzea, bai eta euskal turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutako jarduerak sustatzea ere, berrikuntza teknologikoaren bidez, turismo-eskaintza hobetuz eta optimizatuz eta/edo turismo seguru, jasangarri, arduratsu eta irisgarrira egokituz.
Pertsona eta erakunde onuradunak:
Euskal turismo-sektorean jarduten duten pertsona fisikoak, enpresak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak (ostatua, jatetxeak, bitartekaritzako turismo-operadoreak, turismo-garraioa, turismo aktiboa, biltzarren antolatzaile profesionalak (OPCak), turismo-gidak eta autokarabanentzako harrera-eremu berezien titularrak).
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 15era bitartean egin behar dira.
Prozedura:
Norgehiagoka.
Eskaera egiteko epea:
2023ko apirilaren 6tik maiatzaren 5era.