Donostian ostalaritzako negozio bat baduzu, laguntza hauek interesatzen zaizkizu. Hiriko Udalaren helburua ostalaritza-enpresei laguntzea da, Covid-19ren krisiak eragindako inpaktua minimizatzeko.
Negozio onuradunak
- Donostiako udalerrian kokatutako enpresak.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ), elikadura zerbitzu edo ostatu zerbitzu gisa alta emanda dauden enpresak eta autonomoak.
- urtearekin konparatuta, 2020. urteko ekitaldi ekonomikoan salmentak gutxienez % 40 jaitsi direla egiaztatzea.
Epea
Eskaerak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 10eko 9:00etatik uztailaren 9ko 23:59ra arte, edo bestela dirulaguntzetara bideratutako baliabideak agortu arte.