Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza EPELen bitartez, COVID-19aren osasun-krisiaren aurreko ostalaritza- eta enpresa-ehunari eusteko eta, ahal den neurrian, establezimenduen titularrek izandako galera ekonomikoak arintzeko berariazko dirulaguntzak emateko deialdia egin du, betiere, jardueretan sortutako enplegua galtzea ekiditeko.
Onuradunak
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan ahalko dira Ostalaritza eta Jatetxeen sektoreko pertsona fisikoak (autonomoak eta/edo profesionalak, eta ondasun-erkidegoetako eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibiletako bazkideak) edo legez eratutako pertsona juridikoak, baldin eta lantokia Bilbon badute eta bertan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Zehazki, laguntzak jaso ahal izango dituzte jatetxeek (jatetxeek, tabernek, kafetegiek eta antzeko establezimenduek, baldin eta establezimendu finkoetan lan egiten badute, publiko orokorrari irekita badaude eta lokal berean kontsumitzeko janariak eta edariak eskaintzen badituzte, ohikotasunez eta profesionalki), bai eta deialdiaren I. eranskinean zerrendatutako JESNen barruan dauden ostatuek eta catering- enpresek ere.
Dokumentuak
* II. eranskina eta III. eranskina eskaeran erantsita bidali beharreko dokumentuak dira.
- ⇨ Oinarriak
- ⇨ I. eranskina. Onuradun izan daitezkeen establezimenduen edo enpresen tipologia
- ⇨ II. eranskina. Erantzukizunpeko adierazpena
- ⇨ III. eranskina. Bankuko datuak
Eskabideak aurkezteko epearen azken eguna 2021eko urtarrilaren 31
Informazioa
Argibide gehiago nahi izanez gero eta zalantzak argitu nahi izanez gero:
- Emaila: ayudashosteleriabilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus
- Telefonoa: 94 420 53 57
Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara (jaiegunak izan ezik)