Donostiako Udalak abian jarri ditu Covid-19k merkataritzaren sektorean dituen ondorioak arintzeko ezohiko laguntzak, sektore horretako jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko.
Negozio onuradunak
- Donostiako udalerrian kokatutako enpresak.
- Enpresa eta autonomoak, baldin eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, oinarrien I. Eranskinean agertzen diren JEZ epigrafeetako batean, izena emanda badaude.
- Pertsona fisiko edo juridikoa izatea eta langileen batez besteko kopurua 7 baino txikiagoa izatea.
Epea
Eskaerak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 7ko 9:00etatik uztailaren 6ko 23:59ra arte, edo bestela dirulaguntzetara bideratutako baliabideak agortu arte.