Gasteizko Udalak hainbat dirulaguntza jarri ditu martxan eraldaketa digitala sustatzeko eta laguntzeko. Beraz, udalerrian txikizkako merkataritzako edo ostalaritzako enpresa txiki bat baduzu, zure lehiakortasuna hobetzen lagunduko dizute.
Onuradunak
- Gasteizko udalerrian kokatutako enpresak.
- Lur-arrasean kokatutako negozioak, erakusleihoa dutenak eta jendearentzat irekita egon, ohiko merkataritza-ordutegian.
- Beren jarduera txikizkako merkataritzaren edo ostalaritzaren esparruan garatzen duten negozioak (jatetxeak, kafetegiak eta tabernak).
Diruz lagundu daitezkeen ekintzak
2020ko uztailaren 16tik 2021eko maiatzaren 28ra bitartean egiten diren inbertsioek eta enpresaren eraldaketa digitalarekin zerikusia dutenak.
Epea
Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 10etik 28ra izango da.