Xedea
Enplegagarritasuna sustatzen laguntzea 2020ko martxoaren 14aren ondoren langabe geratu diren bizkaitarrekin formalizatuko diren gutxieneko 6 hilabeteko iraupeneko lan-kontratuen bidez.
Erakunde onuradunak.
Ondoren azalduko diren baldintzak betetzen dituzten Bizkaiko enpresak (haien forma juridikoa gorabehera), enpresaburu indibidualak eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta beste erakunde batzuk ere:
- Bizkaian izatea egoitza soziala eta fiskala, baita lantokia ere.
- 100 langile baino gutxiago edukitzea.
- Aurreko betekizun horiek betetzen ez dituzten enpresek ezin dute % 25 baino gehiagoko partaidetza izan erakunde onuradunean, zuzenean edo zeharka.
- Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
Honako hauek ezin daitezke dirulaguntzen onuradun izan: administrazioaren edozein esparrutan (tokiko administrazioan, foralean, autonomia erkidegokoan edo zentralean) administrazioari lotuta dauden edo haren mendekoak diren erakunde autonomoak, sozietate publikoak eta irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeak, aldi baterako laneko enpresak, eta aipatutako erakundeei lotutako edo haien menpekoak diren beste erakunde pribatu batzuk.
Dirulaguntza jaso dezaketen ekintzak.
- Dirulaguntza jasoko dute 2020ko martxoaren 14aren ondoren langabe geratu diren bizkaitarrekin formalizatu diren gutxieneko 6 hilabeteko iraupeneko lan-kontratuek.
- Kontratuak formalizatzeko epea: 2020ko martxoaren 16tik 2021eko martxoaren 31ra.
Laguntzen zenbatekoa
- Gutxieneko 6 hilabeteko aldi baterako kontratuen kasuan, zenbatekoa 2.500 euro izango da, langilea 45 urtetik beherako gizona bada, eta 3.000 euro, langilea emakumea edo 45 urtetik gorako gizona bada.
- Kontratu mugagabeen kasuan, berriz, 3.500 euro izango da.
- Muga erakunde eskatzaile bakoitzeko: 30.000,00 euro
Arautegia
- Laburpena fitxa (200 KB)
Epea
- Ekintzak egitea: gutxieneko 6 hilabeteko kontratuak 2020ko martxoaren 16tik 2021ko martxoaren 31ra formalizatu beharko dira.
- Eskabideak aurkezteko epea eta era: eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 18ko 9:00etan irekiko da, eta 2021eko apirilaren 15eko 13:30ean itxiko.