- Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia.
- Onuradunak:
- Gizarte-eragin handiko enpresa berritzaile berrien pertsona fisiko
- Gizarte-eragin handiko enpresa berritzaile berriak, EJZan alta emanda ez daudenak edo altaren lehenengo eguna 2021ko urtarrilaren 1a edo haren ondokoa dutenak.
- Gutxienez 5 lanpostu dituzten enpresak, gizartean eragin handia duten enpresa berritzaile berriak sustatzen
- Gutxienez 5 lanpostu dituzten enpresak, gizartean eragin handia duten negozio-unitate berritzaile berriak sustatzen
- Baldintzak:
Gizarte-proiektu berritzaileak bi baldintza hauek bete behar ditu:
- Bizkaiko merkatuko produktuetan, prozesuetan edo zerbitzuetan soluzio berriak sartzea; helburua da balio erantsia gehitzea, bideragarritasun-aukerak izatea eta hazkunde adimenduna, iraunkorra eta integratzailea bultzatzen duten helburuak sustatzea.
- Egungo soluzioek estaltzen ez duten gizarte-behar bat zuzenean eta argi eta garbi ebazten laguntzeko negozioeredua izatea. Helburua da pertsonen eta ingurunearen onurarako aldaketa positiboak, adierazgarriak eta jasangarriak ematea. Beharra honako arlo hauen barruan egongo da: ingurumena, zahartze aktiboa, osasuna eta ongizatea nahiz gizarteratzea.
- Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak:
- Merkatuko bideragarritasun-azterketak, marketin-azterketak eta txosten teknikoak.
- Produktu edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionaltasunak garatzea.
- Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
- Proiektua garatzeko kanpo aholkularitza.
- Bidaiak eta ferietara joatea proiektua garatzeko.
- Gizarteeragina neurtzeko datuak jasotzeko aholkularitza.
- Gizartean eragin handia duten enpresa berritzaile berriak badira, Bizkaian negozio-lokal bat alokatzea.
Gastuak 2023ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira, eta 2026ko urtarrilaren 31n benetan ordainduta egon beharko dute.
- Emakida prozedura:
- Eskaera-epea. Bigarren deialdia: uztailaren 15etik irailaren 23ra arte.