- Erakundea: Nafarroako Gobernua.
- Xedea: gizarte-ekonomiako enpresa-eredua sustatzea.
- Onuradunak:
- Langile-bazkide berriak sartzeko laguntza: lan sozietateetan eta lan elkartuko kooperatibetan epe mugagabe baterako bazkide-langile gisa sartzen diren pertsona fisikoentzat. Sozietate edo kooperatiba horiek gutxienez urtebete eraman beharko dute jardunean, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta egoeran jarri zirenetik.
- Enpresak ekonomia sozialeko enpresa bihurtzea: lan egiten duten enpresen izaera juridikoa aldatzearen ondorioz, lan sozietateetan eta lan elkartuko kooperatibetan epe mugagabe baterako bazkide-langile gisa sartzen diren pertsona fisikoentzat.
Onuradunek gutxienez bi urtez egon beharko dute enpresan.
- Diruz lagundu daitezkeen jarduerak: lan elkartuko kooperatiba batean edo helbide fiskala eta lantokia Nafarroako Foru Erkidegoan duen lan-sozietate batean langile bazkide gisa mugagabeki sartzen den pertsonak egindako ekarpen ekonomikoa diruz lagunduko da.
- Zenbatekoa: Dirulaguntzaren zenbatekoa izanen da epe mugagabe baterako bazkide-langilea izateko jartzen den diru kopuruaren % 30ekoa. Kopuru hori gutxienez 3.000 eurokoa izanen da, eta gehienez 6.000 eurokoa.
- Dirulaguntza emakidura prozedura: dirulaguntza hori banakako ebaluazio-erregimenean izapidetuko da.
- Dirulaguntzen konkurrentzia: bateragarria da helburu bera duten beste laguntza batzuekin.
- Eskaera egiteko epea: 2024ko urriaren 31ra arte.
Informazio guztia hemen.