×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Enpresak sendotzeko programa

Erakundea:

Bizkaiko Foru Aldundia

Hellburua:

2021eko eta 2022ko ekitaldietako autoenpleguari buruzko dekretuetan babestutako enpresen jarraitutasuna bultzatzea eta haien finkapena indartzea.

Pertsona eta erakunde onuradunak:

77/2021 eta 34/2022 Foru Dekretuen kargura enpresak martxan jartzeko eta sortzeko laguntzak emateko esleipendun izan ziren Bizkaiko erakundeak, 2022ko urriaren 1etik 2023ko uztailaren 28ra bitartean ekintza hauetakoren bat egiten badute: komunikazio- edo marketin-planak, digitalizazio-jarduerak, enpresa-jarduera hobetzeko prestakuntza-gastuak eta laguntza teknikoko zerbitzuak kontratatzeko gastuak, enpresaren bideragarritasuna, posizionamendua, negozioaren garapena, produktuaren, zerbitzuaren edo prozesuaren berrikuntza eta abar.

Prozedura:

Norgehiagoka.

Zenbatekoa:

Entitate onuradunak lor dezakeen gehieneko dirulaguntza 2.000 eurokoa izango da.

Eskaera epea:

2023ko martxoaren 13tik uztailaren 28ra, 13:30ak arte.

Informazio gehiago

Finantzatu zure proiektua

Gaztenpresak ekiteko prozesu osoan lagunduko dizu.

Gure finantzaketa-aukerak hobeto ezagutu nahi badituzu, bete inprimaki hau eta lortu finantzaketari buruzko deskargagarria.