×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Enpresa-transmisioko programa

Erakundea:

Bizkaiko Foru Aldundia

Hellburua:

Enpresa-transmisioari laguntzea, transmisio hori honako hauen bidez gertatzen denean:

  • Funtzionatzen ari den enpresa baten gutxienez % 80 erostea.
  • Edo negozio bat eskualdatzea 2022ko urriaren 1etik 2023ko uztailaren 28ra bitartean.

Enpresa-eskualdaketa DEMAren edo erakunde adjudikaziodun baten tutoretzapean egongo da, DEMA metodologia aplikatuta, eta merkataritza-kontratu bidez egin beharko da, eskritura publikoan, merkataritza-funtsaren balioa adierazita; edo, negozio-eskualdaketaren kasuan, kontratu bidez.

Halaber, gutxienez urtebetez eutsi beharko zaio jarduera ekonomiko berari.

Pertsona eta erakunde onuradunak:

Bizkaiko enpresak, edozein forma juridiko dutela ere, barne direla banakako enpresaburuak eta lanbideak, bai eta ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak ere.

Prozedura:

Norgehiagoka.

Zenbatekoa:

Erakunde onuradun bakoitzak 10.000 euroko diru-laguntza jasoko du. Kopuru hori 5.000 euro handituko da baldintzak betetzen dituen bazkide langile bakoitzeko, gehienez ere beste bi pertsonarekin. Ondorioz, erakunde onuradun bakoitzak gehienez 20.000 euroko diru-laguntza emango du.

Eskaera epea:

2023ko martxoaren 13tik uztailaren 28ra, 13:30ak arte.

Informazio gehiago

Finantzatu zure proiektua

Gaztenpresak ekiteko prozesu osoan lagunduko dizu.

Gure finantzaketa-aukerak hobeto ezagutu nahi badituzu, bete inprimaki hau eta lortu finantzaketari buruzko deskargagarria.