×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Enpresa-jarduera berriak martxan jartzeko laguntzak 2023ko ekintzailetzako toki-proiektuen esparruan

Erakundea:

Lanbide

Xedea:

Negozio-ideia definitu bat duten ekintzaileen eskutik enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko posibilitatea bultzatzea.

Jarduketa subentzionagarriak:

Enpresa edo negozio bat sortzeko beharrezkoak direnak eta deialdiaren testuan adierazitako enpresa laguntzaileren batek laguntzen edo tutorizatzen dituenak.

Pertsona onuradunak:

Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsonak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa:

1.500 euro sustatzaile bakoitzeko. Diru-kopuru hori % 15 gehituko da sustatzaileak laguntza-prozesua hasteko unean 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu, eta beste % 15 gehigarri bat emakumea baldin bada.

Aurkezteko epea:

10 egun baliodun laguntza-prozesua hasi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Informazio gehiago

Finantzatu zure proiektua

Gaztenpresak ekiteko prozesu osoan lagunduko dizu.

Gure finantzaketa-aukerak hobeto ezagutu nahi badituzu, bete inprimaki hau eta lortu finantzaketari buruzko deskargagarria.