Erakundea:
Lanbide
Xedea:
Potentzialki ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei laguntzea enpresa-ideia bat sortzeko, aztertzeko eta egituratzeko dedikazio esklusiboa izan dezaten.
Jarduketa subentzionagarriak:
Negozio-ideia baten azterketa eta garapena izango da subentzionagarria, edozein jarduera-adarretan, ekintzaileek dedikazio esklusiboko erregimenean burutzen badute, eta, gainera, laguntza honetan aipatutako erakunderen baten eskutik laguntzako edota tutorizazioko toki-proiektuetan parte hartzen badute.
Pertsona onuradunak:
Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsonak.
Laguntzaren zenbatekoa:
1.000 euro. Diru kopuru hori % 15 gehitu liteke sustatzaileak laguntza-prozesua hasteko unean 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu, eta beste % 15 gehigarri bat emakumea baldin bada.
Aurkezteko epea:
10 egun baliodun laguntza-prozesua hasi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.