- Erakundea: Nafarroako Gobernua.
- Xedea: Nafarroako Foru Komunitatean jarduera ekonomiko, enpresarial edo profesional bat hasten duten langabetuak finantzatzea, langile autonomo edo norberaren konturako gisa, eta jarduera 18 hilabetez mantentzea.
- Onuradunak: eskatzaileek helbide fiskala Foru Komunitatean izan beharko dute, eta langabezian egon beharko dute, jarduera hasten den egunean enplegu-eskatzaile gisa enplegu-zerbitzu publiko autonomiko batean alta emanda.
- Zenbatekoa: 2.000 eurotik 4.500 eurora, honako hauen arabera:
1. Eskatzailearen inguruabar pertsonalak:
-
- Orokorra: 2.000 euro.
- 30 urte edo gutxiagoko gazteak: 2.200 euro.
- 45 urte edo gehiagoko pertsonak: 2.200 euro.
- Iraupen luzeko langabeak: 2.200 euro.
- Emakumeak: 2.500 euro.
- Desgaitasuna duten pertsonak: 3.000 euro.
- Gizarteratzeko errenta edo antzeko prestazioa jasotzen duten pertsonak: 3.000 euro.
- Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak: 3.500 euro.
2. 1.000 euroko laguntza gehigarria, baldin eta langile autonomoak Nafarroako 5.000 biztanletik beherako udalerri batean garatzen badu bere jarduera (alta EJZn), betiere:
-
- Negozio-lokal/egoitza bat izatea herrian, eta JEZean hala jasota egotea (lursaila, metro koadroak, etab.).
- Edo, lokalik ez baduzu, egiaztatu udalerri horretan erroldatuta zaudela urtebetetik gora.
- Dirulaguntza emakidura prozedura: dirulaguntza hori banakako ebaluazio-erregimenean izapidetuko da.
- Dirulaguntzen konkurrentzia: dirulaguntza hau bateragarria da helburu bera duten beste laguntza batzuekin.
- Eskaera egiteko epea: 2024ko azaroaren 30era arte, egun hori barne.
Informazio osoa hemen.