Erakundea:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Helburua:
Edozein jardueratan emakumeek sustatutako enpresak sortzeko prozesuak lagundu eta bultzatzea.
Dirulaguntza mota:
Gauzazko laguntzatzat hartuko dira, emakume sustatzaileei eskaintzen zaiena enpresa sortzeko proiektuen laguntzan esperientzia handia duten erakundeek egindako aholkularitza zerbitzuak baitira.
Pertsona onuradunak:
Gipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten emakumeak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.
Eskaera epeak:
- 1. deialdia: otsailaren 17tik uztailaren 14ra arte, 12:00etan.
- 2. deialdia: uztailaren 1etik azaroaren 30ra bitartean hasitako proiektuak, abenduaren 9ko 12:00ak arteko epea izango dute laguntza hori eskatzeko.